Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, tresna bilduma berri bat aurkeztu du gaur —metodologiak, analisirako tresnak, kalkulurako tresnak eta kasu praktikoak—, natura ondarean ekintza klimatikoa bultzatzea ahalbidetuko duena; eta hori, ASTEKLIMA-Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen esparruan egin du, irailaren 23tik urriaren 2ra bitartean garatzen ari den hirugarren edizioan. Gorde Bildumaren aurkezpena ASTEKLIMA-Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen esparruan egin daAurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok nabarmendu duenez, “tresna bildumaren ezaugarri berritzailea da, batez ere, erabilerraza dela eta ikuspegi praktikoa duela, ekintzara bideratua; helburua da natura ondarea kudeatzeaz arduratzen diren pertsonei klimaren ikuspegia integratzeko aukera ematea, eta, gainera, aplikatu beharreko araudian jasotako eskakizunak betetzen laguntzen du, esaterako, klima aldaketari buruzko estatuko legea edo EAEko natura ondarearen legea, besteak beste”. Ildo horretan, gaur aurkeztutako tresnak aitzindariak dira: ez dago antzeko tresnarik estatuan, eta oso gutxi Europako gainerako herrialdeetan. Helburua da klima aldaketak Euskadiko natura ondarean dituen ondorioen diagnostikoari buruzko prozesua sinplifikatzea. Diagnostikorako metodologiak ezin hobeto helaraz litezke beste autonomia erkidego, eskualde edo lurralde batzuetara. Halaber, klimaren ikuspegia Natura 2000 Sareko kudeaketa dokumentuetan txertatzen laguntzen dute, eta beste plangintza sektorial batzuetara ere eraman daitezke. Klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko adibide zehatzak ere ematen dira zenbait espezie multzoren kudeaketarako, horien artean anfibioak edo polinizatzaileak egonik. Bilduma Eusko Jaurlaritzak 2017an bultzatutako lan ildo baten emaitza da, eta klimaren inguruko ekintza eta biodibertsitatearen babesa bateragarriak direla dioen tesia indartzen du; izan ere, ekosistemak babesteak, adibidez, lurraldearen erresilientzian laguntzen du, ekosistemek, besteak beste, zerbitzu ekosistemiko garrantzitsuak ematen dizkigutelako, hala nola klima edo ziklo hidrikoa erregulatzea. “Klimaren krisiak eta biodibertsitatearen krisiak jatorri desberdinak dituzte, baina konponbideak modu integratuan landu behar dira. Ez da ulertzen batean lan egitea bestea kontuan hartu gabe. Izan ere, ez gara lurralde gisa erresilienteak izango eta ez gara klima neutraltasunera iritsiko gure ekintza klimatikoko estrategietan natura ondarea kontuan hartu gabe”, nabaramendu du Amaia Barredo sailburuordeak. Bederatzi tresna berritzaileOrain arte, 10 tresna osagarrik osatzen dute bilduma; horien artean, diagnostiko globalerako bi tresna, ekintzarako ezagutza sortzen duten bi tresna eta ekintzarako bi tresna daude, eremu teknikoaren ezagutzaren inguruan dagoen hutsune bat betetzen dutenak, eta natura ondarea kudeatzeaz arduratzen diren eragileen eskaera bati erantzuten diotenak. Zehazki, hauek dira bildumako tresnak: Klima aldaketa EAEko natura gune babestuen plangintzan eta kudeaketan txertatzea. Natura 2000 Sareko kasu praktikoaDokumentuaren helburua da eremu babestuetan ekintza klimatikoa erraztea, ikuspegi klimatikoa integratzeko aukera ematen duen metodologia baten bidez. Metodologia 4 fasek ditu, eta klima aldaketa Natura 2000 eremu baten Kudeaketa Planean txertatzeko egin beharreko urratsak ezartzen dituzten 44 irizpide. Tresna horrek autodiagnostikorako eta klima aldaketa kudeaketa dokumentuetan sistematikoki sartzeko gida gisa balio du. Kasu praktiko bat erabili da, tresna horren potentziala eta lor daitezkeen emaitzen tipologia adibideekin irudikatzeko.Natura 2000 Sarearen kudeaketa planak klimaren ikuspegitik aztertzeko tresna. Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) kasu praktikoaDokumentuaren helburua da babestutako eremuak kudeatzeko neurriek klima ekintzari egin diezaioketen ekarpena aztertzea. Horretarako, 12 azterketa irizpidetan oinarritutako metodologia bat garatu da: 6 irizpide arintzeko, eta 6 irizpide egokitzeko. Tresna edozein kudeaketa dokumenturen edukiak (helburuak, neurriak) diagnostikatzeko eta proposa daitezkeen neurri berriak autodiagnostikatzeko balio du, azterketa orokor bat egiteko irizpide batzuk ematen baititu.Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentuen klima egokitzapenaren adibidea. Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) kasu praktikoa.Dokumentuaren helburua da erakustea, adibide edo kasu praktiko teoriko batekin, nola aplika daitekeen klimaren ikuspegia txertatzeko tresna Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean, eta lor daitezkeen emaitzak ikusaraztea. Horretarako, Euskadiko eremu babestu baten kudeaketa dokumentu guztien (Standard Data Form, dekretuak eta haien II. eranskina eta III. eranskina) idazketa aldatu da, aldaketen kontrolarekin, eta arintze eta egokitze lanak txertatuta lor daitekeena agerian uzteko.Euskadiko lehorreko habitaten klima arriskua kalkulatzeko metodologia. Aplikazioa Natura 2000 Sarean.Klima arrisku kuantitatiboaren eta geoerreferentziatuaren metodologia, IPCCren kontzeptu esparruan oinarritua, interes komunitario zein erregionaleko lehorreko 40 habitaten diagnostikoari ekiteko diseinatua. Klima arriskuaren azterketa ikuspegi erregional eta ekosistemiko batekin egin da, ikuspegi integral batekin, kudeaketa erabakiak hartzen laguntzeko.Euskadiko lehorreko habitaten klima arriskuaren azterketa. Emaitzak.Lehorreko 40 habitat horien klima arriskuaren azterketatik lortutako emaitzak laburbiltzea da helburua. Informazio kartografiko espezifikoa osatzen duten hiru emaitza mota ematen dira. Pagadi xerofiloak eta azidofiloak, eta haginak eta ameztiak izango lirateke Euskadin klima aldaketaren aurrean arrisku handiena duten habitatak. Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztien Babes Berezirako Eremu (EBBE) hauek nabarmentzen dira, klima arrisku handia duten lehorreko habitatak hartzen dituztelako: Gasteizko Mendi Garaiak, Urkabustaizko irla hariztiak, Izki, Arabako hegoaldeko mendilerroak, Gorbeia, Ordunte, Hernio-Gazume, Arabako lautadako irla hariztiak eta Aizkorri-Aratz. Dokumentu horrekin batera, kartografia bat ere badago, erabili ahal izateko.Euskadiren analisi bioklimatikoa klima aldaketako agertokietan.Dokumentuaren helburua da, batetik, analisi bioklimatikoaren potentziala aurkeztea, klima aldaketako agertokien esparruan etorkizunari begira proiektatutako tenperatura eta prezipitazio aldaketak ekologikoki interpretatzeko, eta, bestetik, natura ondarearen ekintza klimatikorako duen ahalmena. Dokumentu horrekin batera, kartografia bat ere badago, erabili ahal izateko.EAEko sailkapen bioklimatikorako tresna. Erabilera gida.Sailkapen bioklimatikoa kalkulatzeko diseinatutako tresna erabiltzeko eskuliburua. Aplikazio horrek unitate bioklimatikoen kalkulua ahalbidetzen du, edozein klima agertokitarako eta denbora horizontetarako.EAEko babesleku klimatikoak interes komunitario eta erregionaleko habitatentzat. Aurretiazko analisia lehorreko habitatentzat.Ekoberrikuntza klimatikoaren proiektuaren emaitzak, aterpe klimatikoen kontzeptualizazioari helduko dion esparru bat definitzeko, natura ondarea kudeatzeko neurriak lurralde ikuspegi batekin definitzeko. Aurretiazko ariketa bat egin da interes komunitario eta erregionaleko lehorreko 8 lehorreko habitatekin (3 baso, 2 sastrakadi eta 3 larre), eta 3 babesleku klimatiko mota definitu dira: babesguneak, iraunkortasun eremuak eta neo-habitatak.Klima aldaketara egokitzeko neurriak Euskadiko anfibio espezieentzat. Natura 2000 Sareko kasu praktikoa.Txostenaren helburua da Euskadiko Natura 2000 Sareko espazioen funtsezko elementuak diren anfibio espezieentzat klima aldaketara egokitzeko neurriak bilatzea, biltzea, hautatzea eta kritikoki aztertzea. Informazio hori gomendioak egiteko edo erresilientzia sustatzen duten kudeaketa jarduerak sustatzeko erabil daiteke, haien klima arriskua murriztu ahal izateko.Klima aldaketara egokitzeko neurriak Euskadiko intsektu polinizatzaileentzat. Natura 2000 Sareko tximeleten kasu praktikoa.Txostenaren helburua da intsektu polinizatzaileentzat klima aldaketara egokitzeko neurriak identifikatzea, haien erresilientzia sustatzeko eta kontserbazio egoera hobea izateko. Horrez gain, azterketa zehatzagoa egin da, arreta Euskadiko Natura 2000 Sarean jarrita, eta klimaren ikuspegitik gomendioak jasotzen dira eguneko intsektu polinizatzaileen espezieentzat, tximeletentzat, adibidez.Bilduma guztia dagoeneko eskuragarri dago Ihoberen webgunean, kontsultatzeko eta deskargatzeko: https://www.ihobe.eus/klima-aldaketa#kit Anterior Siguiente
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Ihobek bat egin du Lurzoruaren Misioaren Europako Manifestuarekin 2024/10/08
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Abian da KLIMAMETRAJE gazte mikrofilm laburren lehiaketa, krisi klimatikoaren inguruan inspiratzeko eta kontzientziatzeko 2024/10/07
Airea, Energia, Klima aldaketa Gorde Airea, Energia, Klima aldaketa Euskadik CO2 emisioak %33 murriztea lortu du 2005etik 2024/09/27
Iraunkortasun lokala, Klima aldaketa Gorde Iraunkortasun lokala, Klima aldaketa Eusko Jaurlaritzak naturan oinarritutako konponbideetako erreferentzia bihurtu du Euskadi, hogei proiektu aurkeztuz 2024/09/26