2026ko martxoaren 16a
- Klima aldaketa
- Moldaera
Kostaegoki II. Euskal kostaldean klima-aldaketara egokitzeko orientabideak
Klima-aldaketarako egokitzapena Euskadiko itsasertzeko antolamenduan eta plangintzan biltzen diren politika, plan eta estrategietan sartzeak urrats handiak eman ditu azken urteotan EAEn klimaaldaketara egokitzeko garatu diren tresnei, metodologiei eta azterlanei esker. Kostaegoki proiektuak, ildo horretan, informazioa eta laguntza-tresnak ematen ditu, erakunde eskudunek kostaldeko plangintzaren eta kudeaketaren esparruan klima-aldaketaren erronkei aurre egin diezaieten.
Dokumentu honek Kostaegoki proiektuaren lehen entregagaia hartzen du erreferentzia-puntu gisa. Bertan, kostaldeko higadura- eta uholde-mehatxuen aurrean biztanleriak duen arriskua eta jarduera sozioekonomikoak aztertzen dira. Bisore kartografiko batekin batera entregatzen da (https://gis.ihobe.eus/kostaegoki/), eta, horri esker, uholde-orbanak hainbat agertokitan eta azterlanen emaitzak ikus daitezke.
Bigarren kapituluan, klima-aldaketara egokitzeko ekintza-aukerak aurkezten dira, azken helburu gisa itsas-lehorreko jabariari atxikita ez dauden lurretan uholde-mehatxua eta kostaldeko higadura jasateko arriskua murriztea duten ekintzen zerrenda baten bidez.
Lehen kapitulua hemen kontsulta dezakezu: https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kostaegoki-i-kalteberatasunaren-eta-arriskuaren-azterketa