Skip to main content
2026ko martxoaren 4a
  • Erosketa berdea
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
  • Ingurumen-plangintza
  • Tokiko jasangarritasun

Alexander Botok Euskadiko trantsizio berdea aurkeztu du EuroFound Foundation Forum 2022 ekitaldian

Alexander Botok Euskadiko trantsizio berdea aurkeztu du EuroFound Foundation Forum 2022 ekitaldian
Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok ‘Ekonomia berderantz: erronkak eta aukerak’ izeneko saioan parte hartu zuen atzo, panela Europako Ekonomia Komisionatuaren, Europako Ingurumen agentziaren, Ørsted enpresaren eta Europako Sindikatuen Konfederazioaren ordezkariekin konpartituz.

Forora ponentziak ekarri zituzten erakundeek trantsizio berde eta bidezkoak gizartean eta enpleguan duen inpaktuaren inguruan dituzten ikuspegiak aurkeztu zituzten, eta gizarte-dimentsioa trantsizio-prozesuaren plangintzaren funtsezko faktorea izatea ahalbidetu dezaketen gako batzuk konpartitu zituzten.

Alexander Botok azpimarratu zuen Euskadik gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-politikak integratzeko egin duen lana

Bere hitzaldian, Alexander Botok azpimarratu zuen Euskadik gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-politikak gobernu-programan integratzeko egin duen lana, eta baita Euskadi Next 2021-26 susperraldi planean eta Basque Green Deal eta Euskadi Basque Country 2030 Agendaren bide-orrietan ere integratzeko egindako lana.

Ihobeko zuzendari nagusiak azpimarratu zituen ekonomia berderantz eta bidezko trantsiziorantz aurrera egiteko ekimenaren gako batzuk, hala nola: sektore industrialaren eta lan-ehunaren alde egindako apustu sendoa; ekonomia zirkularrean eta berrikuntzan oinarritutako ekoizpen-, kudeaketa- eta berrerabilpen-eredu berrian egindako inbertsioa; lankidetza publiko-pribatua, klusterren politikaren bidez; gazteak eta enpresak prestatzeko programak; eta maila anitzeko gobernantzatik eta epe luzerako ikuspegi estrategikoarekin modu bateratuan sortutako plangintza-tresnak.

“Euskadin hainbat urte daramatzagu trantsizio honetan lan egiten, eta badakigu, ondo jakin ere, eraldaketa ez dela inoiz ere bukatzen. Gure politiken helburua da inor ere atzean ez uztea eta elkarrekin ibitzea, urrunagora iristeko. Enpresen, unibertsitateen eta euskal instituzioen eskutik, 18.000 lanpostu berde baino gehiago sortu ditugu; energia edo automobilgintzaren moduko sektoreak eredu jasangarriagorantz bultzatzen ari gara; eta belaunaldi berrien prestakuntzan inbertitzen ari gara, berrikuntza, ekoefizientzia eta espezializazio adimenduaren alorretan. Eta hori guztia Euskadi Next programaren moduko mekanismo finantzarioetan oinarritzen da; izan ere, funts horien % 60 trantsizio berdea sustatzera bideratzen da”, adierazi zuen Alexander Botok.

Gizarte-inpaktu positiboa duen bidezko trantsizioari begira Euskadik dituen helburuen artean, honako hauek daude: langabezia % 10era jaistea; Euskadi gizarte-desberdintasun txikiena duten 5 europar herrialdeen artean kokatzea (Gini indizea); Euskadi genero-berdintasun handiena duten 6 europar herrialdeen artean kokatzea; eskola uztearen tasa % 7tik behera finkatzea; eta berotegi-efektuko gasen isurketa % 30era murriztea 2030erako, beste batzuen artean.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute