Skip to main content
2026ko uztailaren 21a
  • ESG

Europako Batzordeak VSME ezartzen du CSRDren menpe ez dauden enpresentzako erreferentzia gisa

Uztailaren 3an, Europako Batzordeak VSME (Voluntary Sustainability Reporting Standard for Non-Listed SME) jasangarritasunari buruzko informazioaren gainean borondatez aplikatzekoa den Europako araua CSRDk (Corporate Sustainability Reporting Directive) ezartzen dituen txostenak egiteko betebeharrei lotuta ez dauden enpresetarako ezartzen duen egintza delegatua argitaratu zuen. Egintza delegatu horren berrikuntza nagusia da arauaren aplikazio eremua 1.000 langile baino gutxiago dituzten enpresa guztietara zabaltzen dela. Horrela, argi uzten da CSRDren menpe txostenak egitera behartuta dauden enpresen eta VSME informaziorako borondatezko tresna gisa erabili ahal izango dutenen artean dagoen espazioa.

Arauak bezeroen, finantza erakundeen eta inbertitzaileen ESG (Environmental, Social and Governance) informazio eskaerei erantzuteko eredu komuna ematen du, eta, gainera, CSRDri lotutako enpresek beren balio kateko erakunde txikienei eskatu ahal izango dieten informazioari muga ezartzen dio.

Ildo horretan, Europako Batzordeak ia bere horretan mantentzen du EFRAGek garatutako eredua, eta txostenak egiteko esparru bakarra ezartzen du bere aplikazio eremuan dauden enpresa guztientzat, baita 250 eta 1.000 langile bitarte dituztenentzat ere.

ESG txostena are gehiago sinplifikatzeko

Erregelamendu berriak balio kateen barruan jasangarritasunari buruzko informazio eskaerak bateratzeko neurri bat jasotzen du. Value Chain Cap deiturikoak mugatu egiten du CSRDren menpe dauden enpresek eskatu dezaketen informazioa, beraz, 1.000 langile baino gutxiagoko enpresei soilik VSMEn jasotako informazio eskatu beharko litzaieke, txostena egiteko dituzten betebeharrei erantzuteko.

Europako Batzordearen ustez, neurri horrek gaur egun erakunde askok bezero handien, finantza erakundeen eta beste eragile ekonomiko batzuen aldetik jasotzen dituzten ESG galdetegi ugariei lotutako konplexutasuna murrizten lagunduko du. Araudiak zehazten du, gainera, zer adierazlek osatzen duten informazio esparru komun hori, eta erreferentzia argia eskaintzen die bai enpresa eskatzaileei bai enpresa hornitzaileei.

Indarrean jartzea

Erregelamendua indarrean sartzen denetik 1.000 langile baino gutxiago dituzten enpresek borondatez erabili ahal izango dute araua. Bestalde, balio katerako gehienezko muga 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren finantza ekitaldietan aplikatuko da.

Erabaki horrekin, Europako Batzordeak VSME ezartzen du CSRDren aplikazio eremutik kanpo geratzen diren enpresen jasangarritasunari buruzko borondatezko txostenerako erreferentziazko esparru gisa.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko martxoaren 20a
  • ESG
Ehun ETEtik gora parte hartzen ari dira jada Eusko Jaurlaritzaren BasquESG ekimenean, eta ekimenaren asmoa da urtea amaitu baino lehen 500 euskal enpresatara iristea
2026ko otsailaren 20a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du euskal industriak BasquESG ekimenari atxikitzeko deialdia
2026ko otsailaren 4a
  • ESG
Ihobek bere erakunde hornitzaileen lana nabarmendu du: “funtsezkoa da gure helburuak lortzeko eta jarduera arloak ugaltzeko”
2025eko abenduaren 23a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak euskal industriek BasquESG ekimenarekin bat egiteko deialdia ireki du, Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuaren bidez