Skip to main content
2026ko otsailaren 20a
  • ESG

Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du euskal industriak BasquESG ekimenari atxikitzeko deialdia

BasquESG

Enpresen aldetik lehenengo deialdian jasotako eskari handia ikusita, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak beste deialdi bat ireki du euskal enpresa industrialentzat, enpresa horiek parte hartu ahal izan dezaten jasangarritasuna Euskadiko ETE industrialetan ebaluatzeko proiektu pilotuan.

Deialdi hau Euskadiko 2030erako Industria Planaren BasquESG proiektu eraldatzailearen baitan egin da; izan ere, ekimen horren helburua da enpresa-ehunari tresna estandarizatu bat eskaintzea bere jokabidea neurtzeko eta komunikatzeko, ingurumen, gizarte eta gobernantzaren ikuspuntutik (ESG).

Bigarren edizio honek azpimarratu egingo du enpresen autonomiaren egoera ezagutzea, VSME tresna betetzeari dagokionez; tresna hori EFRAGek garatu du, hau da, Europako Batzordearen Informazio Finantzarioari buruzko Aholkularitza Taldeak, BasquESG. Ekimenaren eskutik. Edizio honetarako, 50 plaza eskaini dira interesatuta dauden euskal ETEentzat. Izena emateko epea zabalik dago 2026ko martxoaren 13ra arte.

Deialdi honetarako izena eman nahi duten enpresek formulario hau betez egin dezakete.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko martxoaren 20a
  • ESG
Ehun ETEtik gora parte hartzen ari dira jada Eusko Jaurlaritzaren BasquESG ekimenean, eta ekimenaren asmoa da urtea amaitu baino lehen 500 euskal enpresatara iristea
2026ko otsailaren 4a
  • ESG
Ihobek bere erakunde hornitzaileen lana nabarmendu du: “funtsezkoa da gure helburuak lortzeko eta jarduera arloak ugaltzeko”
2025eko abenduaren 23a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak euskal industriek BasquESG ekimenarekin bat egiteko deialdia ireki du, Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuaren bidez
2025eko azaroaren 24a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko