Skip to main content
2026ko urriaren 16a
  • Klima aldaketa

Euskadik autonomia erkidegoen lurzoru kutsatuei buruzko foroa hartuko du

Euskadik Autonomia Erkidegoen lurzoru kutsatuei buruzko XV. Foroa hartuko du urriaren 16 eta 17an; topaketa honek autonomia erkidegoetako adituak biltzen ditu, lurzoruaren babesarekin lotutako aurrerapenak, erronkak eta esperientziak konpartitzeko xedez. 

Ihobe sozietate publikoak antolatutako topaketa tekniko hau hirugarren aldiz egingo da Euskadin, 2010 eta 2011ko edizioen ostean. Helburua da autonomia erkidegoen arteko lankidetza sustatzea, lurzoruaren kutsaduraren alorrean. Izaera teknikoa duen urteko bilera hau Common Forum on Contaminated Land in Europe deritzan ereduan inspiratzen da; berau ere urtero egiten den topaketa bat da, europar eskalakoa, hainbat herrialde eta eskualdetako ordezkariak biltzen dituena.

Bi egun hauetan, autonomia erkidegoetako eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ordekari teknikoek garrantzi handiko gaiak eztabaidatuko dituzte, hala nola lurzoruaren zaintza eta erreslientziari buruz proposatutako europar Zuzentarau berria, lurpeko uren kutsadura puntualari buruzko 665/2023 Errege Dekretua aplikatzera zuzendutako administrazioen arteko koordinazioa, induskatutako materialen berrerabilera eta saneamendurako teknologiak.

Espero da hogeita hamar aditu inguruk parte hartzea, saioak bai modu presentzialean eta bai online jarraitzea ahalbidetuko duen formatu hibrido batez. Foroak Euskadiren rola indartzen du lurzoruaren babesaren eta lankidetzazko ingurumen-kudeaketaren erreferente bezala.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan
2026ko uztailaren 8a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Zero Zabor Uretan 2026ko ekimenaren zortzigarren edizioa abian da, eta jarduera berriak eta topaketak izango dira Euskadiko hainbat portutan
2026ko ekainaren 30a
  • Klima aldaketa
BIK 2050 proiektu europar handi baterantz egiten ari da aurrera Bilboko itsasadarra klima-aldaketara egokitzeko