Skip to main content
2026ko urriaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
  • Hondakinak
  • Ekonomia zirkularra
  • Ingurumen-plangintza

Gasteizko Udalak herritarren artean erreparazio-zerbitzuak sustatzeko kanpaina jarri du abian

Gasteizko Udalak herritarren artean erreparazio-zerbitzuak sustatzeko kanpaina jarri du abian
konponders“Kanpainaren helburua da Ekonomia Zirkularrean oinarritutako kontsumo-eredu bat sustatzea, ‘erabili eta bota’ kontzeptutik aldentzen dena, objektuen bizitza baliagarria luzatzen duena onura bikoitza sortuz: hondakin gutxiago sortzea eta hirian enplegu kualifikatua finkatzea. Egungo agertokian, non krisi klimatikoa, ozeanoen kutsadura eta lehengaien urritasuna protagonista diren, konponketa-zerbitzuak erabiltzea kontsumo-eredu arduratsu eta eraldatzaile baten adibide argia da”, nabarmendu du César Fernández de Landak, eta “erreboltatzera eta Konponder komunitatearekin bat egitera” animatu ditu herritarrak. “Konpontzeak asko esaten du pertsona bati buruz, gizartearekin eta ingurumenarekin duen konpromisoari buruz. Bere elkartasunaz, sentsibilitateaz eta sormenaz. Gauzak bota beharrean horiek konpontzeak etorkizun bidezkoago, solidarioago eta jasangarriago bat eraikitzea dakar”.

Gasteizko ehun bat konponketa-denda biltzen dituen bilatzailea

“Konponders gara” kanpainaren bidez, web bilatzaile bat jarriko du eskuragarri etxetresna elektrikoak, arropa, oinetakoak, altzariak, irudia eta soinua eta abar konpontzen dituzten profesionalak aurkitzeko

Konpondu proiekturako bilatzaile bat sortu da udalaren web orriaren barruan. Bertan, modu intuitibo eta errazean, kontsumorako produktuak konpontzeko eta mantentzeko tokiko ehun negozio inguru aurki daitezke, bai eta konponketarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako informazioa eta dokumentazioa ere.

Ekimenaren baitan, ikerketa eta dokumentazio lanak egin behar izan dira aurretik eta datu base bat ere sortu da; horretarako, konponketarekin zuzenean loturiko jarduerak burutzen dituzten tokiko enpresak identifikatu dira. EJZren udal-basean dauden 600 enpresa inguru filtratu dira, eta horietatik ehun bat hartu dira udal-bilatzailea osatzeko.

Horrez gain, prospekzio lanak egin dira konponketa enpresetan, eta aztertu da ea ordezko piezak edo osagaiak eskuragarri dauden tokiko mailan (kalitatea eta epeak), bai eta jarduera horiek egiteko baliabide teknikoak eta giza baliabideak dauden ere. Halaber, galdetu egin zaie zaharkitze programatuak, low cost delakoak, sustapen oldarkorrek eta online salmentak nola eragiten dieten. Era berean, galdeketa bat egin zaio kontsumitzaile talde bati, konponketarako motibazioak eta oztopoak identifikatze aldera.

Konpondu proiektuaren baitan ere "Errebelatu eta konpondu ezazu. Egin zaitez konponder" "Rebélate y repara. Hazte konponder” jardunaldi teknikoa egingo da. Urriaren 28an izango da Europa jauregian, eta bi hizlari garrantzitsu egongo dira: Brenda Chávez kazetari eta ikertzailea (Cosmopolitan eta Vogue aldizkarietako erredaktorea izandakoa; gero kontsumo kontzientean jarri du arreta eta bi liburu idatzi ditu: "Tu consumo puede cambiar el mundo" eta "Al borde de un ataque de compras”. Horrez gain, Carro de Combate kolektiboko kide da Brenda, kontsumitzen ditugun ondasunen eragina ikertzen dituen taldea) eta Kepa Loizaga, OCUren ordezkaria Euskadin eta abokatua, zeinak zaharkitze programatuari eta konpontzeko eskubideari buruz hitz egingo baitu.

Sentsibilizazio-kanpaina Pou anaiekin eta benetako profesionalekin

Bestalde, proiektuaren baitan etxeko kontsumitzaileei zuzenduriko sentsibilizazio-kanpaina indartsu bat egingo da; gaur bertan jarriko da abian hainbat publizitate-euskarritan: udal pantailak, tokiko komunikabideak, sare sozialak eta Udalaren ohiko komunikazio kanalak.

Gasteizko benetako konponketa-profesionalak dira komunikazio-kanpaina osatzen duten irudi eta karteletako protagonistak. Haiekin batera, Pou anaiek ere hartuko dute parte gaur goizetik aurrera zabalduko den sentsibilizazio-bideoan.

Igor Salazarrek, berriz, Gasteizko konponketa-sektorearen garrantzia azpimarratu du, “deslokalizatu ezin den enplegu kualifikatua sortzen duelako, zaharkitze programatuaren eta antzemandakoaren aurkako aliatua delako, eta Ekonomia Zirkularreko estrategia partekatuan funtsezko eragilea delako. Konpondu proiektuaren bitartez, gure kontsumo-ereduaren eta erosten ditugun produktuen inguruan hausnartzera animatzen ditugu herritarrak. Erosteko orduan selektiboak izateak duen garrantziaz”. Ildo horretatik, Merkataritza, Prestakuntza eta Enplegu zinegotziak azpimarratu du proiektuaren helburuetako bat dela ”tokiko ekoizpen sektoreari laguntzea ingurune aldakorretara egokitzeko gaitasun handiagoa duten eta erresilienteagoak diren negozio-ereduetara igarotzen”.


Informazio gehiago


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko uztailaren 15a
  • Hondakinak
Hondakinak Koordinatzeko Organoak plangintza bateratua indartu du Euskadi 2030eko helburuetan aurrera egiteko
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan