Skip to main content
2026ko ekainaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
  • Ekodiseinua
  • Korporatibo
  • Ingurumen-plangintza

Ihobek eta Eusko Ikaskuntzak bat egiten dute Trantsizio Ekologikorako bidean

Ihobek eta Eusko Ikaskuntzak bat egiten dute Trantsizio Ekologikorako bidean
Bi erakundeek interesa dute ingurumen- politika garatzeko eta ingurumen-jasangarritasunaren kultura euskal komunitatean hedatzeko. Ildo horretan aurrera egiteko, Trantsizio Ekologikorako Etorkizunen Diseinua ikasteko programa irekita dago erronka horrekin konprometituta dauden hiritarrentzat. Edukiak natura-ingurunearekin bat egin eta datozen belaunaldiekiko solidarioagoak diren bizimoduak prestatzera eta praktikan jartzera bideratuta daude.

"Ekozentrikoa ni?" izena duen zikloaren lehen zatian, maiatzaren 27tik ekainaren 10era, hiru hitzaldi eman dira. Elena Moreno Zaldibarrek (Eusko Jaurlaritza) eta Mikel González-Eguinok (BC3-Basque Centre for Climate Change) Nola atera krisi honetatik? Mundu iraunkorrago baterantz solasaldia izan zuten. Larrialdi klimatikoa: Orain inoiz baino beharrezkoagoa izan zen Isabel Elizalde Arretxeak eta Aitor Zuluetak (Eusko Jaurlaritza) jorratu zuten gaia. Arantza Achak (UNESCO Etxea) eta Alex Fernandez Muerzak gizarteak trantsizio ekologikoan izan duen lekua aztertu zuten ondoren. Hiru saioek parte-hartze maila ona izan zuten, eta eztabaida sutsuak eragin zituzten.

Ekainaren 17tik uztailaren 15era egingo da bigarren zatia, lau saiotan egituratuta.

Aurkezpenak eta tailer parte-hartzaileak tartekatuta, etorkizuneko mapak eta prospektiba teknikak erabiliz, epe ertaineko ingurumen agertokiak diseinatu eta joera nagusiak aztertuko dira. Programa hurrengo hau izango da:
  • Ekainak 17: Aurkezpena eta Ikaskuntzako Bitakora: Antropozenoa esploratu
  • Uztailak 1: Oraina diseinatzea: pertzepzioak, agertokiak eta narrazioak
  • Uztailak 8: Etorkizun probableak diseinatzea: eta ez badugu ezer egiten? Ezer ez egitearen inpaktuak
  • Uztailak 15 : Etorkizun hobeak diseinatzea: eta gure bizimodua aldatzen badugu? Trantsizioaren eraginak

Trantsizio Ekologikorako Etorkizunen Diseinua programaren bigarren faserako izen-emateak www.eusko-ikaskuntza.eus helbide elektronikoan egin daitezke. Parte hartzea doakoa da eta leku mugatuak izango dira tailerretan.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 22a
  • Korporatibo
Ihobe BAICen sartuko da, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ingurumen-berrikuntza bultzatzeko
2026ko uztailaren 16a
  • Korporatibo
Ihobek bere Kontratazio Plana eguneratu du eta gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko