Dokumentazioa
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) izenekoan sartzea formalizatu du. Zentro hori adimen artifizialeko euskal ekosistema nagusia da, baita administrazio publikoak, enpresak, zentro teknologikoak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-erakundeak eta berrikuntza bultzatzen duten erakundeak biltzen dituen lankidetza-gunea ere.
BAIC zenroarekiko atxikipena urrats berri bat da Ihobek ingurumen-kudeaketaren eraldaketa digitalean aurrera egiteko eta datuek eta adimen artifizialak jasangarritasunaren erronkei aurre egiteari begira eskaintzen dituzten aukerak ikertzeko garatu duen estrategian. Zentro horretan txertatzearen bidez, erakundeak berrikuntzarekin duen konpromisoa indartuko du, Euskadiko trantsizio ekologikoa bizkortzeko funtsezko tresna den neurrian.
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak bat egingo du Adimen Artifizialeko euskal ekosistema nagusiarekin, trantsizio ekologikoaren zerbitzura dauden irtenbide berritzaileen garapena indartzeko
BAIC zentroa Euskadin adimen artifiziala etikoki, lankidetzan oinarrituta, burujabetasunez eta enpresa-lehiakortasuna eta gizarte-ongizatea sustatuz garatzera eta ezartzera bideratutako prozesua gidatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortu zen.Haren jarduera-esparruen artean, honako hauek nabarmentzen dira: adimen artifizial aplikatua, talentuaren eta gaitasun digitalen garapena, datuaren estrategia, ezagutza espezializatuaren sorkuntza eta ekosistemako eragileen arteko lankidetzarako guneen sorkuntza.
Erakunde bazkide gisa, Ihobek aukera izango du lantalde espezializatuetan aktiboki parte hartzeko, erreferentziazko ezagutza eskuratzeko, berrikuntzan liderrak diren beste erakunde batzuekin esperientziak partekatzeko eta Euskadin adimen artifizialarekin lotutako ekimen estrategikoak zehazten laguntzeko. BAICen sartuta egoteak aukera emango du, halaber, sozietate publikoa hainbat esparrutan (hala nola ekonomia zirkularrean, klima-ekintzan, enpresa-jasangarritasunean edo ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzeko aukeraren hobekuntzan) garatzen ari den proiektuei eta erabilera-kasuei agerikotasuna emateko.
Adimen artifizialaren aldeko apustua Ihobek datuetan, digitalizazioan eta berrikuntzan gero eta oinarrituago dagoen kudeaketa-eredu baterantz egin duen bilakaeraren parte da. Testuinguru horretan, erakundea tresna digital aurreratuak garatzera eta ingurumen-plangintza, politika publikoen ebaluazioa, ingurumen-inpaktuen prebentzioa eta kudeaketa eta enpresei, administrazioei eta herritarrei eman beharreko zerbitzuak hobetzen lagunduko duten teknologia berriak txertatzera bideratutako hainbat ekimenetan ari da lanean jada.mpresas, administraciones y ciudadanía.
Iturria:Ihobe