Skip to main content
2026ko martxoaren 16a
  • Korporatibo
  • Ingurumen-plangintza
  • Ekonomia zirkularra
  • Ingurumen-komunikazioa

Ihobek kontingentzia-plan bat jarri du abian, bere zerbitzuak egokitzeko koronabirusaren krisian

Ihobek kontingentzia-plan bat jarri du abian, bere zerbitzuak egokitzeko koronabirusaren krisian

Gaurtik aurrera (martxoak 16, astelehena) eten egin dira kontratazio publikoko eta dirulaguntzak emateko prozeduren epeak. Berriro ekingo zaio epeen zenbaketari Alarma Egoeraren Dekretuak indarra galtzen duen unean. Neurriak abian diren lanak egiteko epeei ere eragiten die, eta teknikariek zehaztuko dituzte kasuan kasuko xehetasunak, lan bakoitzaren ezaugarri berezien arabera. Era berean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, kontratazio-plegu berririk ez dela argitaratuko ezarri da.

Hartutako beste neurrietako bat jendaurreko arretari dagokio: aurrez aurreko zerbitzuaren ordez telefono eta posta elektroniko bidez eskainiko da, edo bideokonferentzia nahiz bestelako tresna telematiko batzuen arreta bidez. Ondorioz, bulegoak itxita egongo dira kanpoko bisitetarako, eta, horrela, erakundekoak ez diren langileak ezingo dira bertan sartu. Ihobeko langile guztiek gaitasuna dute sare korporatibora urruneko sarbide bidez sartzeko eta telelanaren formatuan lan egin ahal izateko.

Ekintza nagusi hauek onartu dira, besteak beste: kontratazio publikoak egiteko eta dirulaguntzak emateko epea etetea; antolakuntzatik kanpoko pertsonei bulegoak ixtea; Ihobek antolatutako ekitaldi, jardunaldi eta tailer guztiak bertan behera uztea; eta Ekoetxea sareko ingurumen-zentroak aldi baterako ixtea.


Ihobek bertan behera utzi ditu ekitaldi, hitzaldi, tailer eta antzeko ekitaldi guztiak, eta Ekoetxea ingurumen-zentroen sareko instalazioak ere aldi baterako itxi dituzte. Zentro horiek kudeatzen dituzten enpresetako langileek telelanaren bidez egingo dituzte beren zereginak.

Azkenik, Ihobek bere langileen bidaia guztiak bertan behera uzteko eta kanpoko bilerak ezinbesteko kasuetara mugatzeko gidalerroa onartu du (Zaldibarko zabortegiko zereginetatik eratorritakoak kasu).

Alarma-egoerak irauten duen bitartean egongo da indarrean kontingentzia-plana, eta Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan egiten dituen aldaketetara egokituko da.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 22a
  • Korporatibo
Ihobe BAICen sartuko da, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ingurumen-berrikuntza bultzatzeko
2026ko uztailaren 16a
  • Korporatibo
Ihobek bere Kontratazio Plana eguneratu du eta gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du
2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei