Skip to main content
2026ko abenduaren 15a

Regions4-ren "Eskualdeak Ekinean" txostenak agerian uzten du nazioz azpiko gobernuek klima aldaketarako egokitzapenean justizia klimatikoa txertatzeko egindako aurrerapena

Regions4-ren "Eskualdeak Ekinean" txostenak agerian uzten du nazioz azpiko gobernuek klima aldaketarako egokitzapenean justizia klimatikoa txertatzeko egindako aurrerapena
Aurtengo ebaluazioaren oinarrian hauek daude: literaturaren berrikuspen sakona, eskualdeetako gobernuekin egindako elkarrizketak eta RegionsAdapteko 36 kideren Carbon Disclosure Project (CDP) proiektuko datuak, zeinek 263 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen dituzten. Txostenean, justizia klimatikoaren buru diren eskualdeetako gobernuen 16 historia erakusten dira, politika berritzaileen eta komunitateak bultzatutako ekimenen bidez, hala nola justizia klimatikoaren sustapena, plangintza inklusiboa, egokitzapenaren monitorizazioa eta ebaluazioa, gaitasunen garapena eta ezagutzen trukea.

Horien artean, nabarmentzekoa da Ihobe sozietate publikoak eta Emakundek egindako gida, non ekintza klimatikoaren kausak, ondorioak, lidergoa eta parte hartzea genero ikuspegitik aztertzen diren.

Arantxa Tapiak, Regions4 sareko lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, txosten horri buruz adierazi duenez, “Euskadi harro dago nazioarteko ahalegin horren lider izateaz, non eskualdeek lankidetzan, elkarrengandik ikasten eta kolektiboki lan egiten duten etorkizun jasangarriago, bidezkoago eta erresilienteago baten alde. Euskadin, inklusioarekin eta ekitatearekin dugun konpromisoak justizia klimatikoari modu holistikoan aurre egitera bultzatzen gaitu, klima aldaketaren ekimenetan genero ikuspegia txertatzeko dugun ekintza ildoak erakusten duen bezala. Klima politikak ez dira neutralak generoaren ikuspuntutik; hala, genero berdintasunerako politikekin bat egiten ez badute, desberdintasunak betikotu ditzakete”.

Bestalde, Benoit Charettek, Quebeceko Gobernuko Ingurumen ministroak, adierazi du “txosten honek behar bezala” adierazten duela “nazioz azpiko estatuek justizia klimatikoaren aldeko ekintzan egin duten aurrerapena. Erakusten du arazo sozialak kontuan hartuta krisi klimatikoari heltzen dioten neurriak garatzean egokitzapen ekintzen abangoardian nola dauden, eta egindako aurrerapenaren irismena nabarmentzen du, baita jardunbide onenak azpimarratu ere. Horrek, azken batean, berrikuntza sustatu, eta gure politika publikoetan ausardia bultzatzen du”.

2016tik urtero egiten den txosten honek agerian uzten du nazioz azpiko gobernuek berebiziko garrantzia dutela erresilientzia klimatikorako egin beharreko ahaleginetan, eta eskualdeek RegionsAdapt ekimen globalaren bidez hartutako konpromisoetan izan duten aurrerapenaren berri ematen du. 2023an bakarrik, eskualde parte hartzaileek 174 egokitzapen ekintzaren berri eman zuten.

RegionsAdapt, Regions4 sarearen ekimen klimatiko ospetsua, 2015. urteaz gero ari da eskualdeetako gobernuei klima aldaketara egokitzeko estrategiak ezartzen laguntzen. Eta RegionsAdaptek 300 milioi herritarri baino gehiagori eragiten dieten 70 kide sinatzaile baino gehiago dituenez, ekimena klimara egokitzeko elkarlanean egindako ahaleginen testigantza da.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko azaroaren 2a
  • ESG
Euskadiko ETE Zirkularreko 14 bitarteko eragilek bat egin dute BasquESGrekin, jasangarritasuna euskal ETEei hurbiltzeko
2026ko urriaren 29a
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026 programak 130 jarduera mobilizatu ditu Euskadin, klima-ekintza eta trantsizio energetikoa sustatzeko
2026ko urriaren 29a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat argitaratu da, toki erakundeek Euskadin garapen jasangarriko ekintzak bultza ditzaten
2026ko urriaren 26a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena aurkeztu du Catalunya Circular III. Kongresuan