- Klima aldaketa
- Ekonomia zirkularra
Erakundeen karbono-aztarna. Kalkulatzeko tresna
Erakundeen karbono-aztarnak, berotegi-efektua eragiten duten gasen (BEG) inbentario korporatiboa ere deritzona, erakunde baten jarduera guztietatik eratorritako BEGen emisioak neurtzen ditu.
Karbono korporatiboaren aztarna kalkulatzeko gehien erabiltzen den metodologia Greenhouse Gas Protocol (GHG Protocol) protokoloak "Kontabilitatearen eta Txostenaren Estandar Korporatiboa"1 dokumentuan definitutakoa da. GHG Protocol enpresek, gobernuz kanpoko erakundeek, gobernuek eta Munduko Baliabideen Institutuak (WRI) eta Garapen Jasangarrirako Munduko Enpresa Kontseiluak (WBCSD) deitutako beste batzuen alderdi interesdun ugarik osatutako elkartea da. 1998an hasi zen jardunean, nazioartean onartutako arau eta kalkulagailuak garatzeko, berotegi-efektua eragiten duten gasak (BEG) zenbatu eta jakinarazteko eta horien erabilera sustatzeko, mundu osoan emisio gutxiko ekonomia lortze aldera. GHG Protocol protokoloaren metodologian oinarrituta, UNE EN ISO 14064-1:2012 nazioarteko araua sortu zen. Estandar hori aukeratu du Eusko Jaurlaritzak EAEn karbono-aztarnaren kalkulua zabaltzeko, bere nazioarteko izaera dela eta.
2023ko martxotik, Climate & Circularity Calculator tresna dago eskuragarri, karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak antolakuntza-ikuspegiarekin kalkulatzeko aukera ematen duen lehena, baita karbono-aztarna eta bizi-ziklo sinplifikatuaren analisia ere, produktuen eta zerbitzuen ikuspegi batekin. Hori guztia modu integratuan, abiapuntuko informazio berarekin.