2026ko ekainaren 19a
- Ekonomia zirkularra
Erakundeetan zirkulartasunaren hobekuntza aztertzeko eta planifikatzeko gida metodologikoa
Gida honen helburua zirkulartasun-diagnostikoaren garapena erraztea da, euskal enpresetan eta bestelako erakundeetan ekonomia zirkularraren adierazleak (EZA) kalkulatzearen bidetik, betiere ahalik eta modurik efizienteenean eta erreferentziazko dokumentuen arabera. Hauek dira erreferentziazko dokumentu nagusiak:
- World Business Council for Sustainable Development (WBCSD) erakundearen Trantsizio Zirkularraren Adierazleen Gida
- ISO/TS 14009:2020 araua
- ISO/DIS 59020 Circular Economy Measuring and assessing circularity arauaren zirriborroa, eta
- Sektore elektrikorako ekonomia zirkularraren diagnostikoadiagnostikoa
Gida edozein erakunde motari aplika dakioke, administrazio publikoa izan, enpresa pribatua izan (ondasunak eta/edo zerbitzuak) edo irabazi-asmorik gabeko erakundea izan. Erakunde bakoitzean, aurrez ingurumenaren arloko ezagutzak dituzten pertsonek aplikatzea gomendatzen da, batik bat
ingurumen-kudeaketaren eta -txostenaren arloetan ezagutzak dituztenek.
Lotutako argitalpenak
- Gida metodologikoa antolakuntzako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metrikak integratzeko
- Erakundeetan zientzian oinarritutako helburuei heltzeko gida metodologikoa
- Climate&Circularity Calculator erabilera eskuliburua