2026ko maiatzaren 7a
- Lurzorua babeste
Prozedura eragilea. Lurzoruaren egoeraren atariko txostena
Lurzoruaren egoeraren atariko txostenak helburu bikoitza du; alde batetik, lurzoruaren poluzioaren prebentzioa bultzatzea, industria-jarduera batean dauden gune poluitzaileetan lurzorua babesteko hartutako edo hartu beharreko neurriak identifikatuta; bestetik, substantzia arriskutsuak egoteagatik gizakien edo ekosistemen osasunean arrisku onartezinen bat eragin dezaketen lurzoruak -industria-jarduerak garatzen diren edo garatu izan diren moduagatik edo instalazioak dauden ingurunea ahula delako- detektatzea. Bi helburu horiek betetzeko, dokumentu honetan deskribatzen den metodologia diseinatu da, lurzoruaren egoeraren atariko txostena egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua kutsa dezaketen jarduera guztiei aplikatu behar zaie.