Eguneroko jarduna gardentasunez komunikatzea lagungarria da herritarren konfiantza eta zuzeneko kontrola izateko; izan ere, beraren bidez herritarrek gehiago kontrolatu dezakete euren kudeatzailearen jarduna eta oposizio eraikitzailea gauzatu.
Gobernu Irekiaren zutabeetako bat den aldetik, gardentasunaren funtsa daadministrazioaren ateak eta leihoak irekitzea, herritarrek eurena den informazioa berreskuratu dezaten eta gizarte arduratsu bat osatu dezaten.
Aplikatzekoa den araudia
Ihoberen eraketari buruzko dekretua
Kapital-sozietateei buruzko legea
Ihoberi buruz
Gobernu-planak
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa
Sailetako planak
Ekonomia Zirkularra eta Hondakinak
Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030
Ekonomia zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana
Euskadiko hondakinak prebenitu eta kudeatzeko 2030ko plana
Energia Trantsizioa eta Klima Aldaketa
2050erako klima aldaketaren Euskadiko Estrategia
2021-2024 Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana
Lurzoruaren Babesa
Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia
Airea
2030erako Euskadiko Airearen Kalitatearen Plana
Biodibertsitatea
2030erako Euskadiko Biodibertsitate- Estrategia eta 2020rako Ekintza Plana
Erosketa eta Kontratazio Berdea
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030
Jasangarritasunerako Hezkuntza
Ihobe - Argitalpenak - 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia
AURREKONTUAK ETA KONTABILITATEA
Informazio ekonomikoa 2025
2024ko amaierako informazio ekonomikoa
Kargu nagusien ordainsaria
Ihobeko Zuzendari Nagusiaren urteko ordainsari gordina 82.954 eurokoa da. Informazio gehiago hemen
Ihobeko Zuzendari Nagusiak kargua uztean jasotako kalte-ordainak
Zuzendari Nagusi batek azken aldiz 2020an utzi zuen kargua, eta orduan jasotako kalte-ordaina 0 eurokoa izan zen.
Ihobeko langileei eragiten dien bateragarritasun-baimena:
Ez da halakorik izan.
Ihobek erakunde hornitzaileen foro bat egiten du urtero, eta bertan, bere ibilbide-orria jakinarazten du, ezagutza- edo laguntza-premia estrategikoak azpimarratuz eta parte hartzen duten enpresek planteatutako eskaerak jasoz. Gainera, urteko kontratazio-plan bat du, eta euskal erakunde hornitzaileekin partekatzen ditu bere aurreikuspenak.
Zer dira Next Funtsak?
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak, Euskadi Next programaren bidez, 18 milioi euro baino gehiago bideratu ditu hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko 75 proiektu baino gehiago bultzatzeko. NextGenerationEU-tik datozen funtsek finantzatzen dute laguntza-lerro hori, eta Europa ekologikoagoa, digitalagoa, malguagoa eta egungo eta etorkizuneko erronkei hobeto egokitzen zaiena lortzen lagunduko du.
Nori daude zuzenduta?
Laguntza hauek udalerri, foru-aldundi, mankomunitate, koadrila, hondakinak bildu edo tratatzeko zerbitzuak ematen dituzten sozietate publiko eta abarrentzat dira.