- Ekonomia zirkularra
- Ingurumen-plangintza
Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana
Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategiko hau egiten du, 2024rako helburu horiek zehaztuz: produktibitate materiala % 30 handitzea; material zirkularraren erabilera-tasa % 10 handitzea; eta BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea. Bioekonomiari dagokionez, haren garapena hasiberria da oraindik, eta helburua da aukera eta erronka ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak euskal bioekonomian integratzea, balio-kate luzeagoetan, askotarikoetan, jasangarriagoetan eta tokiko esparrukoetan oinarrituta. Datozen urteetan, bioekonomiako lehen proiektuak euskal industrian itzulera garrantzitsua aurkezten hastea espero da.