Skip to main content
2026ko urtarrilaren 7a
  • Korporatibo
  • Ekodiseinua
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra
  • Hondakinak

Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030

Deskargatu

Argitalpena hemen eskuragarri: ES | EN | EU

Mundua aldatzen ari da, aurreko belaunaldiek sekula irudikatu ez zuten erritmoan, eta aurrerakuntza teknologikoa lausotzen ari da mundu fisikoaren, biologikoaren eta digitalaren arteko mugak. Laugarren industria-iraultza izenez ezagutzen da. Aurreko iraultzen kasuan ez bezala, egungoa izugarri bizkor ari da aurrera egiten.

Azken hamarkadotan baliabideen eskariak gora egin du mundu osoan, hainbat arrazoi direla-eta, besteak beste, munduko biztanleriak gora egin duelako eta gorabidean dauden ekonomiak hazi egin direlako; hori dela-eta, baliabide naturalen kontsumoa nabarmen bizkortu da. Egoera horrek etenak eragin izan ditu lehengaien, materialen eta baliabideen horniketan, baita horien prezioak aldakorrak izatea ere. Halaber, ingurumenaren ikuspegitik, gizakiak ekosistemari eragindako narriadura eta naturari egindako inpaktua larriagotu egin dira ekonomia linealeko gaur egungo ereduarekin eta eskariaren hazkundearekin.

Egungo egoera ikusirik, beraz, oraingo bizimodua -- batez ere ekonomia linealean oinarritua -- ez da batere jasangarria. Ekonomia zirkularrak paradigma-aldaketa ekarriko du gure baliabide naturalakerabiltzeko moduan eta, horrenbestez, baita ingurumenarekin erlazionatzeko dugun moduan ere. Eredu zirkular berrian, produktuen eta materialen bizi-zikloak bere horretan jarraitzen du ahalik eta denbora-tarte luzeenean, hondakinak minimora murrizten dira, eta baliabideak ekoizpen-zikloan sartzen dira hainbat aldiz, horregatik, balioa sortzen da ondasunak bizitza baliagarriaren amaierara iristen direnean. «Ateratzea, ekoiztea, erabiltzea eta botatzea» eredutik «murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea» eredura aldatzea dakar. Ekonomia zirkularrean, «prebentzioa» eta «berrerabilera» funtsezko kontzeptuak dira.

Agian hau ere interesatzen zaizu

Ekonomia jasangarrirako trantsizio-arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko gida
2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Ekonomia jasangarrirako trantsizio-arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko gida
Birmanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoa
2026ko maiatzaren 8a
  • Ekonomia zirkularra
Birmanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoa
Euskadiko material-fluxuen azterketa
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko material-fluxuen azterketa
Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2026rako 10 gakoak
2026ko apirilaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2026rako 10 gakoak