BasquESGk eskaintzen du euskal ETEei euren jasangarritasuna ebaluatzeko, hobetzeko eta hari buruz informatzeko prozesu osoan laguntzeko diseinatutako zerbitzu multzo bat. Helburua da europar gidalerroekin lerrokatutako sostengu praktiko eta irisgarria eskaintzea.
Sarrerako saioak, honako hau ulertzeko: europar testuingurua, jasangarritasunaren arloko betekizunak eta ETEek balio-katean jokatzen duten rola.
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.
Formatua: presentziala edo online.
Prestakuntza espezializatua jasangarritasunaren hiru eremuetan (Ingurumena, Soziala eta Gobernantza), enpresek eskuratu dezaten ebaluazio-sistema modu autonomoan aplikatzeko beharrezkoa den ezagutza.
Gutxi gorabeherako iraupena: 1,5 ordu.
Formatua: presentziala edo online.
Laguntza praktikoa metodologia abiatzeko, ESG datuak biltzeko, VSMEn oinarritutako txostena prestatzeko eta kudeaketa-tresna betetzeko.
Kanpo-egiaztapenerako orientabide espezifikoak sartzen ditu barne.
Egiaztapen-prozesuak segurtatzen du enpresaren ESG txostenak sistemaren betekizunak betetzen dituela, bezeroei, finantza-erakundeei eta beste eragile batzuei fidagarritasuna, zorroztasuna eta konfiantza eskainiz.
Prestakuntza/trebakuntza horrez gain, Ihobek badu interesgarria izan daitekeen informazio gehiago; berau Ihoberen agendaren bitartez aurkitu daiteke, eta baita Ekonomia Zirkularraren arloan jardunean dauden profesionalei zuzendutako atalaren bitartez ere.
- VSME estandarra: borondatezko jasangarritasun-txostenak ETEentzat | Ihobe
- Reporting ESG. Ingurumena, gizartea eta gobernanatza kalifikatzeko jardueren gida enpresentzat
- Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2026rako 10 gakoak
- Climate&Circularity Calculator
- Ekonomia jasangarrirako trantsizio-arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko gida
- Europar araudia
- EFRAGen VSMEri buruzko beste baliabide batzuk
- Ihoberen ESGri buruzko beste baliabide batzuk
BasquESG tresna digital bat izango du, ETEei ebaluazio-prozesua errazteko eta ESG modu errazean, gidatuan eta VSME arauarekin guztiz lerrokatuta emateko. Une honetan, tresna garapen-prozesuan dago. Euskal ETEentzako tresnara doan sartzeko, eskuragarri dagoenean, BasquESG ekimenarekin bat egin behar da.
