Lurzorua, gako-baliabidea gizateriarentzat Beharrezkoak ditugun natura-baliabideen artean, lurzorua da –urarekin eta airearekin batera– gure baliabiderik preziatuena, garrantzi handiko zerbitzuak ematen baitizkigu. Izan ere, euskarri fisiko soila baino askoz gehiago da lurzorua, gizakiarentzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren baliabide eta zerbitzuen iturria baita. Azken hamarkadetan, gure gizartea gure ekosistemen degradazio progresibo eta kezkagarriaren lekuko izan da, eta, hala, biosferaren funtzionamenduaren oinarri diren ziklo biogeokimiko nagusiak alteratzen joan dira. Hainbat giza jarduerak ekarri gaituzte agertoki honetara; besteak beste, erregai fosilen erreketak, kutsatzaileen isuriek, lehengaien kontsumo ez-jasangarriak eta natura-baliabideen gehiegizko ustiapenak. Beraz, funtsezko ekosistema-zerbitzuen prestazioa arriskuan dago gaur egun, eta horrek emaitza katastrofikoak izan ditzake gure gizartearentzat. Euskarri fisiko soila baino askoz gehiago da lurzorua, gizakiarentzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren baliabide eta zerbitzuen iturria baita.Harrigarria bada ere, askotan ez zaio arretarik jarri baliabide edafikoa babesteari –haren osasuna gure espeziearen biziraupenari lotuta egon arren–. Ildo horretan, azpimarratzekoa da historian zehar, herrialde askotan –batez ere industrializatu garatuenetan– gertatutako arazo handiak direla-eta, arreta ia esklusiboa jarri zaiola lurzoruaren kutsadurari. Fenomeno hori gizakiaren nahiz ekosistemen osasunerako mehatxu larria denez, ez da harritzekoa lurzoru kutsatuak erremediatzeko baliabide garrantzitsuak inbertitu izana. Hala ere, kutsaduraz harago, badira ekosistema edafikoaren osotasun funtzionalarekiko beste mehatxu batzuk: higadura; zigilatzea; gazitzea; trinkotzea; materia organikoaren eta biodibertsitatearen galera; edo lurren lerradurak (halakoak ez dira ahaztu behar helburua baliabidearen babes integrala bada). Lurzorua babesteko estrategia global batek gure lurzoruen osasunari –eta, beraz, beren funtzioak garatzeko gaitasunari– modu negatiboan eragiten dioten mehatxu guzti-guztiak hartu behar ditu kontuan. Lurzorua natura-baliabide ez-berriztagarria da, eta bere birsortze-erritmoa ematen dituen ondasun eta zerbitzuen erauzketa- edo ustiapen-tasak baino askoz txikiagoa da. Horregatik, kudeaketa jasangarri batekin bakarrik lortuko da bere eginkizunak epe luzera mantentzea.
Lurzoruen garrantzia Euskadin garatutako jarduera industrial mardulak ingurumen-inpaktu nabaria sortu zuen bertoko lurzoruetan, hainbat hamarkadatan, eta horrek gure lurraldeko lurzoruaren % 16 ukitu zuen, gutxi gorabehera. Horregatik, 90eko hamarkadan, beharrezkotzat jo zen estrategia bat bultzatzea jarduera industrialaren eraginpean egondako lurzoruak berreskuratzeko. Eusko Jaurlaritzak ingurumen-legedi espezifiko bat onartu zuen lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko, eta hori aurrerapen esanguratsua izan da ukitutako lurzoruak berreskuratzeko. Horren ondorioz, baliabide hau Euskadiko ingurumen-politikaren lehentasunezko eremuetako bat da orain. Estrategia horri esker, berreskuratutako lurzoru horien parte oso handi bat beste erabilera batzuetara zuzendu ahal izan da.
Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen erakundeak Gure zerbitzuaren bidez, online kontsulta bat egin daiteke jakiteko ea lursail konkretu bat sartuta dagoen lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioan, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera. Lurzoruaren kalitateari buruzko informazioa eskatzeko formularioa
Lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa kontsultatzea ezinbestekoa da udalentzat, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatzekoa garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 4/2015 legearen 23., 24. edo 25. artikuluetan sartutako egoeraren bati lortutako udal baimen eta lizentziak tramitatzeko; egoera horien artean sartzen dira, besteak beste, jarduera-lizentziak, lurrak mugitzeko baimenak edo lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat izan duten lurzatien erabilera aldatzeko baimenak. Euskadiko udalei lurzoruaren kutsadurarekin zerikusia duten alderdiak euren lanean integratzen laguntzeko xedez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak GEOIKER zerbitzua du, informazio geografikoko sisteman oinarritua (GIS). Zerbitzu horrek informazio xeheagoa ematen du 4/2015 Legearen betebeharren baten eraginpean egon litezkeen lurzatiez. Informazio grafikoaren geruzak (mapa) lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioaren informazioa du, elementu nagusi gisa; osagarri gisa, berriz, informazio xeheagoa eskuratzea ahalbidetzen duten beste geruza batzuk daude. Zerbitzuaren oraingo bertsiora edozein gailutatik sar daiteke (ordenagailua, telefono mugikorra, tableta), eta edozein sistema eragilerekin eta interneteko edozein nabigatzailerekin funtzionatzen du errendimendu ezin hobeaz. Informazio gehiagorako, jo helbide honetara: consultasgeoiker@ihobe.eus Lurzorua kutsa dezaketen jardueren kokaguneen inbentario eguneratuan zure udalerriaz dagoen informazioa aztertu ondoren, hor dagoen daturen bat aldatzea beharrezkotzat jotzen bada, ondorengo alderdiak hartu beharko dituzu kontuan. GEOIKER alta Inbentarioan lurzati berriak sartzea eskatzen baduzu, eskabidearen xede den lurzoruan kutsagarriak izan litekeen jarduera bat gauzatu dela dudarik gabe frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, hala nola udal lizentziak, argazki historikoak, eta abar, eta baita sartu beharreko lurzatia mugatzen duen plano bat, beraren lokalizazioa ahalbidetzen duen eskala egokian; halaber, dokumentu honi atxikitako taula bete beharko da. GEOIKER ezabatzea Inbentarioan sartutako lurzatiren bat kanpo uztea (ezabatzea) eskatzen baduzu, hori egiteko arrazoi zehatza adierazi beharko duzu, dokumentu honi atxikitako taula betetzeaz gain. Gogoratzen da inbentariotik ezin ezaba daitezkeela Ingurumen Organo aginpidedunaren aldetik Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena jaso duten lurzatiak. GEOIKER aldatzea Inbentarioan sartutako lurzatien aldaketa eskatzen bada, hau da, kokaguneek inbentarioan sartuta jarraituko duten kasuetan, aurkeztutako informazioa aldatu behar izan arren guztiz zuzena ez izateagatik, beharrezkoa izango da alegatutako aldaketa dudarik gabe frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea, eta, halaber, lurzatia mugatzen duen plano bat, beraren lokalizazioa ahalbidetzen duen eskala egokian, baldin eta inbentariatutako lurzatien mugak aldatzen badira.
Prozedura administratiboak Deskargatu Lurzoruaren kalitatearen egoerari buruzko txostena Kutsagarriak izan daitezkeen jardueren titularrek lurzoruaren kalitatearen egoerari buruzko txostenak aurkeztu behar dituzte. Betebehar hori bi lege-agindutan dago jasota:9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda ezarri eta lurzoru kutsatuen adierazpena egiteko irizpideak eta estandarrak finkatzen dituena. 1/2005 Legea, otsailaren 4koa, Euskadiko lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa. Lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiazko txostenak aurkeztu behar dituztenak honako hauek dira: Lurzorua kutsatu dezaketen jardueren titularrak (9/2005 Errege Dekretuaren 3.1. artikulua), 363/1995 Errege Dekretuan sartutako substantzia baten edo batzuen 10 tona baino gehiago urtean ekoiztu, erabili edo biltegiratzen dituzten enpresak, Lurzorua kutsatu dezaketen jardueren titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak (4/2015 Legearen 6. artikulua). Lurzoruaren kalitatearen adierazpena Lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedura hasteko, eskabide bat tramitatu behar da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Sailburuordetzan. Eskabide hori lurzoruaren kalitatea adierazteko betebeharra sortzen duten jardueren eragileek –erakunde edo pertsonek- aurkeztu behar dute; eskabidearekin batera, miaketazko ikerketari dagokion txostena aurkeztu behar da, eta, hala badagokio, egiaztatutako erakunde batek egindako ikerketa xehatuaren txostena ere. Prozedura sei hilabeteko epean amaitu behar da eskabidea jasotzen den egunetik kontatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren ebazpen batez ixten da. Beraren bidez, lurzorua kalifikatu daiteke bere afekzio mailaren arabera eta, 4/2015 Legeak dioenez, irizpide hauek oinarritzat hartuta:Eraldatu gabeko lurzorua: lurzoru mota honetan, kutsagarria izan litekeen jarduera bat gauzatu da, baina horrek ez du eraginik izan bere kalitatean.Eraldatutako lurzorua: lurzoru motan honetan, erreferentziazko balio adierazleak gainditzen dituzten substantzia-kontzentrazioak identifikatzen dira, baina lurzorua ez da lurzoru kutsatutzat jotzen, ez duelako arriskurik sortzen ez giza osasunerako eta ezta ekosistemetarako ere. Lurzoru kutsatua: lurzoru mota honek eraldatuta ditu bere ezaugarri kimikoak, gizakien jardunaren eraginez, eta horren ondorioz bateraezina da lurzoru horren oraingo erabilerarekin edo etorkizunerako aurreikusitakoarekin, zeren lurzoruaren erabilera arriskutsua baita pertsonen osasunerako edo ekosistemetarako. Hiru kategorien arteko desberdintasuna ezartzen da, batez ere, lurzoruak duen eraldaketa kimikoaren arabera eta eraldaketa kimiko horrek oraingo edo etorkizuneko erabilerarako sortzen duen arriskuaren arabera. Lurzoruaren kalitatea adierazteko tramitea kasu hauetan hasiko da: Kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruan jardueraren bat instalatu edo handitzen denean, salbu eta handitze hori jarduerak okupatzen duen lursailaren mugen barnean egiten bada. Horrelakoetan, jarduera handitzen duten eragileek hondeatutako lurzoruak karakterizatu behar dituzte eta horren emaitzak ingurumen-organoari jakinarazi, kudeaketarekin hasi aurretik.Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat izan duen eta egun jardunik gabe dagoen kokapen batean lurrak mugitzeko proiektuak gauzatzen direnean. Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat behin betiko bukatu edo ixten denean. Jardueraren titularrak horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, jarduteko proposamen bat aurkezteaz batera. Horretarako, bi hilabeteko epea izango du behin betiko itxieratik aurrera. Kutsa dezakeen jarduera edo instalazioaren bat duen edo izan duen lurzoruaren kalifikazioa aldatzen denean.Lurzoruan substantzia kutsagarriak egon daitezkeela susmatzeko zantzu nahikoak daudenean, substantzia horien kontzentrazioak arriskuak sortu baditzake.Lurzoruaren jabe edo edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoen ekimenez.
Descargar Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia onartu du, hau da, lurzoruaren kudeaketari modu integralean heltzen dion lehenengo estrategia, lurzoru kutsatuetan lan egiteko ikuspegi tradizionala gaindituz; izan ere, Euskadi horren erreferentzia bat da europar eremuan. Era horretan, estrategia aurrendari bihurtzen da bere ikuspegiagatik, bai Euskadin eta bai Estatuan. Europaren kasuan, estatu edo eskualde bakar batzuek soilik –adibidez: Suitza, Eskozia, Gales eta Holanda- dituzte horrelako politikak lurzoruaren kudeaketa integralerako. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatu eta erakunde ugariren parte-hartzearekin gauzatu den Estrategia honek helburu handinahi bat ezartzen du, alegia, ingurune horren degradazioa mendearen erdirako eragoztea, neutroa izateraino; eta, aldi berean, beraren kontserbazioa bermatzea biodibertsitaterako eta pertsonentzako osasunaren ikuspuntutik. Dokumentuak onartzen du giza jarduerek badutela eragina lurzoruaren kalitatean, eta garapen sozial eta ekonomikoak haren erabilera dakarrela nahitaez. Testuinguru horretan, bi helburu nagusi ezartzen dira: alde batetik, lurzoruaren okupazioa minimizatzea, jadanik antropizatuta dauden lurzoruak balorizatzearen bidez, hau da, giza jardunak aldatutako lurzoruak balorizatzearen bidez; eta, bestetik, lurzoru birjina erabiltzearen efektuak konpentsatzea, degradazio-prozesuak pairatu dituzten lurzoruak lehengoratzeko beharra ahaztu gabe.
Helburu estrategikoak 1. Lurzoruaren kontsumoa MURRIZTEA. 2050eko zero degradazio garbiarekin batera lurzoruaren okupazioaren neutraltasuna doa, erabiltzen ez diren lurzoru antropizatuak berrerabiltzeari esker, besteak beste. 2. Lurzoruaren okupazioa ikuspegi global batetik KUDEATZEA. Lurzoru birjina edo nekazaritza-lurzorua beste erabilera batzuetarako okupatzea saihesten da; lurzoru antropizatuak berrerabiltzen dira erabilera berriak esleituz edo birnaturalizatuz; eta efektuak konpentsatzen edo neurtzen dira lurzorua okupatzea saihetsezina denean. 3. Lurzorua inpaktu kaltegarrien aurka BABESTEA. Lurzoruen ezaugarriak eta kalteberatasuna, ekosistema edafikoek eskaintzen dituzten zerbitzuekin batera, kontuan hartzen dira erabilera berriak ezartzeko eta mehatxuen aurka babesteko. 4. Lurzoru degradatuak LEHENERATZEA. Degradatutako lurzoruak, bideragarria den guztietan, birgaitu egiten dira dagozkien funtzioak berreskura ditzaten, beren kokapena kontuan hartuta. 5. Sentsibilizazioa eta ezagutza HOBETZEA. Lurzorua baliabide baliotsu eta finitutzat jotzen da, eta horretarako prestatutako profesionalek eta sentsibilizatutako herritarrek babestu behar dute kudeaketa eta erabilera jasangarriaren bidez.
Testuingurua 50eko eta 80ko hamarkaden artean, Bizkian kokatutako bi enpresak -Bilbao Chemicals (Barakaldo) eta Nexana (Erandio)- lindano izeneko pestizida bat ekoiztu zuten. Bere fabrikazio-prozesuan, lindanoaren parte bat lortzeko HCH izeneko hondakin toxiko baten bederatzi parte sortzen ziren. 100.000 tona inguru sortu ziren, eta horrek kudeaketa zaileko ingurumen-arazo konplexu bat sortu zuen. Hondakin horiek zenbait zabortegitara eraman ziren, edo haien ekoizpen-zentroetatik gertu lurperatu ziren, eta horrek ingurumen-afekzio nabaria ekarri zuen. Lindanoagatik kutsatutako lurzoruen lehenengo kasuak 90eko hamarkadan detektatu ziren. Aurkikuntza horrek agerian utzi zuen lurzorua pairatzen ari zela jarduera industrial luze baten ondorioak; izan ere, jarduera horrek ekoizpena lehenetsi zuen, ingurumenaren kalterako. Lindanoak sortutako ingurumen-afekzioa ezabatzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak ekintza-estrategia bat diseinatu zuen kasu premiazkoenei erantzuteko, lurzoruaren kalitateak izan zitzakeen afekzio berriak prebenitzeko, eta esku-hartzea planifikatzeko presarik gabeko lekuetan. Helburu horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan eraiki dira lurzoru kutsatuen berreskurapenean aurrendari diren hiru ingurumen-azpiegitura: HCH planta bat (bere helburua lortu zuenean eraitsi egin zen) Bi segurtasun-biltegi Loiu eta Barakaldon.
Biltegiak Segurtasun-biltegi bat substantzia edo material arriskutsuak estankotasunez gordetzea ahalbidetzen duen egitura bat da, horien ezaugarriak eta izan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta. Segurtasun-biltegi baten ezaugarri nagusia da bere estankotasuna guztiz bermatzen duen sistema batez eraikitzen dela. Holanda izan zen lindanoz eta beste hondakin toxiko batzuez kutsatutako lurrak gordetzeko segurtasun-biltegi bat munduan instalatu zuten lehenengo herrialdeetako bat. 1988an, segurtasun-biltegi bat eraiki zen lindanoz kutsatutako 150.000 m3 lur gordetzeko. Hondakinak Twente eskualdean kokatutako Stork Chemische Industriek sortu zituen, pestizida moduan erabiltzeko. 1984an, beste segurtasun-biltegi bat eraiki zen Frantziako Hochfelden eskualdean (Alsazia), PCUK enpresak botatako HCH hondakinez kutsatutako lurrak aldi batez gordetzeko. Aragoiko Autonomia Erkidegoan beste irtenbide bat erabili zen, alegia, 100.000 tona HCH inguru zituzten bi zabortegi iragazgaiztea. Hondakin horiek Inquinosa enpresak sortu zituen 1975 eta 1989 bitartean. Argalarioko Segurtasun-biltegia (Barakaldo) Euskadin, HCHaren presentzia handiena zuten zabortegiak Barakaldon aurkitu ziren: Zuloko, Frade, Galindoko Ibarra, Las Julianas, Largatza, eta Bilbao Chemicals eta Idanor enpresek okupatzen zuten eremua. Egoera horren aurrean, 1996ko apirilean, Barakaldoko Udalak “Lindano-hondakinei buruzko Batzorde Teknikoa” eratu zuen. Ihobe, S.A. k Ingurumen Inpaktuari buruzko Aurretiazko Azterlana (IIAA) enkargatu zuen, horren bidez aztertzeko non kokatu zitekeen biltegia Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerrietan. Ikerketa horren helburua zen biltegia kokatzeko alternatibak zehaztea eta hierarkizatzea, nazioartean ezarritako irizpideen arabera. Argalario mendiaren aukeraketa lehen aipatutako irizpideetan oinarritu zen; halaber, kontuan hartu zen eremu horretan bazegoela hiri-hondakin solidoen zabortegi bat, 600.000 m3 hondakin metatuta zituena. Zabortegiaren ingurunea degradatuta zegoen ingurumenaren ikuspuntutik, eta Proiektuaren erredakzioan ezarritako baldintza bat zen, hain zuzen ere, lehenengo zeregina hondakinen zabortegia leheneratzea izan beharko zela. Proiektua Argalarioko Segurtasun-biltegirako obrak proiektu honen arabera gauzatu ziren: “HCHz kutsatutako lurzoruen segurtasun-biltegia eraikitzeko lanak eta Argalarioko Hiri Hondakin Solidoen Zabortegiaren Egokitzapena”. Ihobek kudeatu zituen obra gauzatzeko lanak. Proiektua 1999ko azaroan hasi zen gauzatzen, eta hiru urte geroago bukatu zen, 2002ko azaroan.
Argalarioko biltegia zenbakitan Saneatutako kokagune kopurua 24 Lekuz aldatutako lurren bolumena 416.000 m3 Lixibiatuen araztegiak 2 H.H.-en zabortegia desgasifikatzeko sistema 1 Proiektua gauzatzeko denbora 36 meses Europako kohesio funtsaren diru-laguntza 80% Osoko kostua 26,5 M€ Ingurumen-jarraipenerako kontrol-puntuen kopurua 105 Azpikontrata kopurua 8 Obrako taldea osatu zuten pertsonen kopurua 50 Leheneratutako kokaguneetan hondeatutako bolumena Udalerria Hondeatutako bolumena, m3 Portugalete Rivas Viejo 8.778 Ballonti Industrialdea 2.543 Sestao Babcock-Wilcox 5.987 Ortuella Orkonera Meategia 784 Concha Ingurunea 1.092 Galdames Lazigoti Ingurua 3.126 Erandio Nexana Celamerck 26.922 Edinasa 2.604 Abanto y Zierbana Matilde Harrobia 9.104 Meaztegi Ingurunea 2.938 Lemoa Bazada Harrobia 3.444 Karrantza Villanueva de Presa Ingurunea 615 Muskiz Petronila Meategia 4.906 Barakaldo Largatza Ingurunea 11.956 Idanor-Bilbao Chemicals 78.788 Las Julianas 2.352 Frade 62.530 Galindoko Ibarra 43.286 Efersa 30.170 Sirga Bidea 12.432 Zuloko 54.451 Bilbao Exhibition Centre 5.306 Erreketa 37.916 Urban 4.974
Lurzoruak Gorde 2024/12/04 Lurzoruak 2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko Euskadik bat egingo du ostegun honetan, abenduak 5, Nazio Batuen Erakundeak mundu osoan bultzatzen duen Lurzoruaren Munduko Egunaren ospakizunarekin, eta horretarako erabili gabe dauden zenbait kokaguneren berreskurapenean lan egiten ari da, jarduera ekonomikoko proiektu berriak bertan ezartzeko.
Ihobe Internacionala, Lurzoruak Gorde Ihobe Internacionala, Lurzoruak Ihobe lurzoruen kudeaketa jasangarriko ezagutzaren SOILveR Europako plataforman sartu da 2024/10/02
Hondakinak , Ingurumen-Hezkuntza , Lurzoruak Gorde Hondakinak , Ingurumen-Hezkuntza , Lurzoruak Ekoetxea Sareak herritarrekin antolatutako bilketak ia tona bat hondakin kendu du espazio naturaletatik 2024/06/12
Klima aldaketa, Lurzoruak Gorde Klima aldaketa, Lurzoruak Euskadik ERRIN sareko Europako eskualdeak inspiratzen ditu, bere lurzoruak babesteko estrategiarekin 2024/06/11
Hondakinak , Ingurumen-Hezkuntza , Lurzoruak Gorde Hondakinak , Ingurumen-Hezkuntza , Lurzoruak Ihobek hondakin-bilketa handia egingo du Ekoetxea sareko espazio naturaletan Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat egiteko 2024/05/30