Euskadik % 2 murriztuko ditu berotegi-efektuko gasen emisioak pandemiaren aurreko urtean Hori jaso zuen, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioen azken inbentarioak, 2019koak. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ezagutzera eman duten azterlanak beheranzko joera erakusten du eremu horretan: 2005etik hona nabarmen murriztu dira EAEko emisioak: batez beste, % 27 EAE osoan Gorde Orain, Ihobek inbentarioaren emaitzak lurralde historikoen arabera banatuta argitaratu ditu. Epe luzeko analisian ikusten den bezala, hiru lurralde historikoek oso bilakaera ona izan dute 2005etik, Arabak % 20 murriztu baititu emisioak, Bizkaiak, berriz, % 26, eta Gipuzkoak, azkenik, % 31. Oro har, Euskadik % 2 murriztu zituen emisioak pandemiaren aurreko urtean, eta nabarmen jaitsi ditu (% 27), orokorrean, 2005az gerotik honaAzken urteari dagokionez, lurralde-portaera aldakorra izan da. Analisia egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen emisioen azken inbentarioan ondorioztatu da Euskadiko emisio guztietatik % 51 Bizkaiari dagokiola, % 31 Gipuzkoari eta % 17 Arabari. Biztanle bakoitzeko emisioei dagokienez, hurrenkera desberdina da: emisio gehien Araban gertatzen dira (9,3 tona CO2 biztanle bakoitzeko); ondoren, Bizkaian (8,4 t/pertsona, Euskadiko batezbestekoa bezala); eta, azkenik, Gipuzkoan (8,1 t/pertsona). Inbentarioan, bestalde, zehaztutako sektore jakin batzuekin lotuta 2019ari dagozkion emaitzak jaso dira: energia eta erregai fosilen erauzketa, banaketa eta garraioa; industria; bizitegia; zerbitzuak; nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza; garraioa; eta hondakinak. Lurralde bakoitzeko zifrak aldatu egiten dira sektore jakin bakoitzari erreparatuz gero. Adibidez, energia-sektoreko emisio handienak Bizkaian izan dira, ziklo konbinatuko eta petrolio-finketako zentral termikoak existitzen direlako lurralde horretan. Bestalde, garraioaren sektoreko emisio handienak Araban eta Gipuzkoan izan dira, bi lurraldeak zeharkatzen dituen N-1 errepideak baldintzatuta. Nekazaritza-sektoreak eta bizitegi-sektoreak ere emisio handiagoak eragiten dituzte Araban. Gipuzkoa, biztanle bakoitzeko emisio gutxien dituena Erregistratutako azken urtean (2019), Gipuzkoak bide positiboarekin jarraitzen du: biztanle bakoitzeko emisio gutxien duen lurraldea da (8,1 t/pertsona) eta, gainera, % 10 jaitsi dira lurralde horretako emisioak. Epe luzeari begiratuz gero, 2005etik emisioak gehien jaistea lortu duen lurraldea ere Gipuzkoa dugula ikusiko dugu. Gipuzkoan, txostenaren arabera, emisio gehien eragiten dituzten hiru sektoreak garraioa, energia eta industria dira. Garraio-sektorea nabarmentzen da (% 47). Industriak eragin du emisioen % 19, eta energia-sektoreak, berriz, % 18. Bizkaia eta mix energetikoa Erregistratutako azken urtean, hiru lurralde historikoak kontuan izanik, Bizkaian baino ez ziren igo emisioak (% 17). Energia-sorkuntzako mixa hobetu delako gertatu da hori, ikatz bidezko sorkuntza murriztu eta kogenerazioarekin eta gas-ziklo konbinatuarekin ordeztu delako. Horrelako instalazioak daudenez, Bizkaiak bere emisioak handitu ditu. Hala ere, lurraldeak bilakaera positiboa izan du: 2005etik % 26 jaitsi dira emisioak Bizkaian. Bestalde, Bizkaian hauek dira guztizko emisioei ekarpen handiena egiten dieten hiru sektoreak: energia, garraioak eta industria. Energia-sektorea nabarmentzen da, emisioen % 47rekin, non elektrizitatea ekoizteko, petrolioa fintzeko eta elektrizitatea trukatzeko instalazioak biltzen baitira nagusiki. Garrantzi handieneko sektoreen arteko bigarrena garraioa da (% 24), eta hirugarrena, berriz, industria (% 18). Arabari buruzko datuak. Arabak, berriz, % 11 hobetu zituen emisioak 2019an, baina biztanle bakoitzeko emisio gehien sortzen dituen lurraldea izaten jarraitzen du: 9,3 tona pertsona bakoitzeko. Arabaren kasuan, onura atera du mix energetikoa hobetu izanak eta elektrizitate-kontsumoari buruzko emisioetan izandako jaitsiera orokorrak. Araban, emisio gehieneko hiru sektoreak garraioa (emisio guztien % 45), industria (guztizkoaren % 18) eta energia (totalaren % 17) dira. Araban eta Bizkaian barne-produktu gordinaren unitate bakoitzeko emisioak EAEko batezbestekoa baino handiagoak badira ere (ehuneko 99 eta 97 puntu, hurrenez hurren; batezbestekoa 94 puntukoa da), Europar Batasunekoak baino txikiagoak dira hiru lurralde historikoetan. Euskadi, Europarekin batera klima-aldaketaren aurkako borrokan Europar Batasunean egindako berotegi-efektuko gasen emisio guztien % 0,5 dagokio EAE osoari; klima-aldaketaren aurkako borrokaren buru da EB. 2021eko apirilean Klimaren Europako Legea onartu zen, non hauek finkatzen baitira: batetik, Europak hemendik 2050era klima-neutraltasuna lortuko duelako konpromisoa; eta 2030erako BEGen emisio garbiak 1990eko mailekin alderatuta gutxienez % 55 murrizteko bitarteko helburua. 2020rako finkatutako helburua % 10 izan zen. Euskadik, 2019an % 11ko murrizketa izanik, urtebete lehenago bete zuen estatu kideetarako finkatuta zegoen helburu hori. Gainera, Europar Batasuneko batezbestekoa baino emisio-intentsitate txikiagoa du Euskadik. Hau da, efizienteagoa da ekonomia gehiago sortzen duelako BEG gutxiago emitituz Europako batezbestekoa baino. Izan ere, azken 30 urteotan Euskadiko energia-intentsitatea % 40 baino gehiago hobetu da, eta horrek esan nahi du euskal industriak 1991n behar zuen energiaren % 60 behar duela gaur egun produktu-unitate bat egiteko. Hala ere, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri eta konpromisoekin jarraitzea. 2019ko uztailaren 30ean (azken inbentarioa urte horri buruzkoa da), Klima Larrialdiaren Adierazpena onetsi zen. Gainera, gaur egunean asmo handiagoko konpromisoak hartu nahi dira klima-esparruan, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea eta lege horrekin batera joango den plana onartuko baitira etorkizunean, baita beste hainbat proiektu –hala nola LIFE Urban Klima 2050, Europako Batzordearekin batera finantzatua eta EAEko hogei bat erakundek lagundua–, Hidrogenoaren Euskal Estrategia eta zenbait ekimen –adibidez, Ekiola, energia jasangarria sortzeko– ere. Anterior Siguiente
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera 2025/03/14
Industria Ekoeraginkorra, Klima aldaketa Gorde Industria Ekoeraginkorra, Klima aldaketa Europako Batzordeak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda aitortu du ekonomia zirkularrean jarraitu beharreko adibide gisa 2025/02/06
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Mugaz gaindiko mugikortasun jasangarri bultzada Irungo Pierre Loti oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berriarekin 2025/02/03
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Ihobek babesa eman dio klima aldaketaren eta energia trantsizioaren terminologian espezializatutako hiztegi bat sortzeari, euskarazko erabilera sustatzeko 2025/01/24