Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok eta Last Tour erakundeko Jasangarritasuneko zuzendari Paloma Ortek klima-aldaketari buruzko mikrofilm laburren gazteentzako KLIMAMETRAJE lehiaketaren bigarren edizioko sariak eman dituzte. Lehiaketa Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea – ASTEKLIMA 2023 ekimenaren markoan antolatu da. Gorde Ihobe - Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du ikus-entzunezko ekimena, eta xedea da euskal gazteen ikuspegia zabaltzea klima-aldaketak Euskadin duen inpaktuarekin lotuta, herritarrak kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko. Aurten, honako hau izan da gaia: “Ekintza klimatikoa. Zer ekintza egin ditzakegu klima-aldaketari aurre egiteko?”. Lehiaketaren muina da teknologia berrien bidez ikus-entzunezkoen sorkuntza hedatzea, arlo honetako sortzaile gazteen talentuari esker herritarrak aldaketa klimatikoaren larrialdiari eta horren inguruko ekintzei buruz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko modu berriak aurkitzeko. Sariak emateko ekitaldia Alhóndiga eraikineko Golem zineman izan da (Bilbon), eta epaimahaiak erabakidu irabazleak Ane Ibargoyen eta Paio Ibargoyen izango direla; “Eguneroko Keinu Txikiak’” izeneko bideoaren egileak, hain zuzen. Animazio-film laburra da, hausnarketa egiten duena klima-aldaketari aurre egiteko egin daitezkeen eguneroko keinu txikien inguruan. Epaimahaiak mikrofilm labur hori aukeratu du gai izan delako, animazio oso labur baten bidez, modu sinplean helarazteko aldaketari ekiteko eta klima-aldaketa baretzeko motibaziozko mezuak. Epaimahaiak 1.500 euroko saria eman die. Bestalde, publikoak saria eman die Irune Palaciosi, Nagore Garcíari, Ane Rodríguezeri eta Allende Bilbaori ‘K t cuesta’ izeneko film laburragatik. Publikoaren saria BBK Live 2024 jaialdirako egun baterako bost sarrera izan dira. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto Bastegieta, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Miren Saratxaga de Isla, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren aholkulari Imanol Goenaga Egibar, Zinebiko zuzendari Vanesa Fernández Guerra eta LHII Tartangako María Fernández Roca. Zenbait alderdi baloratu dituzte, hala nola kontatutako istorioen originaltasuna, ekoizpenaren sormena, berrikuntza kontzeptuala dota kontaketen tratamendua, bai eta aldaketari ekiteko, klima-aldaketa baretzeko eta inpaktura egokitzea lortzeko motibazio-mezuak sartu izana ere. Gazteak eta klima-aldaketa Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen-erronkarik handienetarikoa da. Azken 150 urteotan munduan tenperaturak 0,8 gradu egin du gora gutxi gorabehera, eta aurreikusita dago igotzen jarraituko duela. Gaur egun Lurrean bizi diren gazteek pairatuko dituzte berotze globalaren ingurumen-inpaktuak dituen ondorioak. Gazteen Europako Urtearekin bat eginez (Europarentzat etorkizun ekologikoagoa, inklusiboagoa eta digitalagoa eraikitzeko gazteen rolean jartzen du arreta), Ihobek "Klima-aldaketari buruzko film laburren I. Gazte Lehiaketa" abiarazi zuen 2022an, KLIMAMETRAJE, euskal gazteak klima-erronken aurrean mobilizatzeko eta klima-aldaketak Euskadin dituen ondorioei erantzuteko duten ekintza-gaitasunari balioa emateko. Aurten, ekimenak bigarren edizio antolatu du, kasu honetan irailean izandako ASTEKLIMA 2023 Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen markoan, zeinak xede gisa duen herritarrak trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean sentsibilizatzea. Anterior Siguiente
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Ihobek babesa eman dio klima aldaketaren eta energia trantsizioaren terminologian espezializatutako hiztegi bat sortzeari, euskarazko erabilera sustatzeko 2025/01/24
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Euskadik Europako LIFE proiektu berri batean parte hartzen du, energia- eta klima-trantsizioa toki-erakundeen bidez azkartzeko xedez 2025/01/17
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Euskadik klima-aldaketari aurre egiteko jarduerak sustatzen eta Zarauzko hondartza egokitzeko lanak bultzatzen dihardu 2024/12/12
Industria Ekoeraginkorra, Klima aldaketa Gorde Industria Ekoeraginkorra, Klima aldaketa Teknologia Garbien Zerrenda berriak Euskadi Europaren abangoardian kokatzen du, trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren helburuen hedapena bizkortzeko funtsezko tresna fiskal batekin 2024/12/11