Dokumentazioa
Elkarrizketa IHOBErekin (ikasi gabe) · Lege-oharra
Ihobek bere datu pertsonalak tratatzen ditu alderdien arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datu pertsonalen tratamenduari eta pribatutasun-eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu pribatutasun-politika..
2026ko azaroaren 9tik 20ra, Antalya hiriak, Turkian, COP31 Klimaren Goi Bilera hartuko du, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Aldeen 31. Konferentzia. Klima arloko munduko foro multilateral nagusia da, eta ia herrialde guztiak biltzen diren gunea, krisi klimatikoari nola aurre egin adosteko, emisioak murriztetik, lurraldeak egokitzeraino. Klima aldaketari aurre egiteko munduko hitzordu nagusia da.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza 2026ko azaroaren 8tik 12ra joango da COP31ra,; tartean, Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua; Josu Bilbao, Ingurumen sailburuordea; Adolfo Uriarte, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria; Mikel Hidalgo, Trantsizio Sozialeko proiektuak koordinatzeko aholkularia, eta Urko Odriozola, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Erakunde Harremanetarako zuzendaria
Iturria:Ihobe