- Ekodiseinua
- Korporatibo
EAE-N bere markarekin saltzen dituen esne eta arrautzen ingurumen arloko adierazpenak argitaratu ditu Eroski-k
Ingurumen arloko adierazpenek (Environmental Product Declarations) izaera gardena, konparagarria eta egiaztagarria ematen dute ingurumen aldetik; alde horretatik, nazioarteko araudiak betetzen dira, eta bizi zikloaren analisia egiten da. Produktu motaren araberako arau espezifiko batzuk betez eginda daudenez, mota bereko produktuak elkarrekin konpara daitezke ingurumen aldetik.
Marka propioko bi produktu horien ingurumen-adierazpenak egiteko, Basque Ecodesign Centerren lankidetza izan du; Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, non Ihobe (Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) eta sektore askotako enpresek elkarrekin diharduten proiektu berriak gauzatzeko, ekonomia zirkularraren eta bizi zikloaren ikuspegitik. Txostenek informazio xehea dakarte baliabide materialen, uraren eta energiaren kontsumoaz, etxaldeetan hasi eta kontsumitzailearen etxean sortzen den hondakinaren kudeaketaraino. Esaterako, EROSKI markaren litro bat esne oso eratzeko, 53 litro ur erabiltzen dira ziklo osoan.
Produktuek zenbait kategoriatan duten ingurumen eragina ere xehakatzen da, hala nola klima aldaketa, azidifikazioa eta eutrofizazioa. Hala, EROSKI Natur-en kilo bat arrautzak 2,17 kilogramoko karbono aztarna uzten du, edo, bestela esan, 137 gramo CO2 igortzen da arrautza bakoitzarekin. EROSKIren webgunean daude ingurumen arloko adierazpenak, eta laster izango dira AENOR GlobalEPDrenak ere. "EROSKIk konpromisoa du elikadura eredu jasangarri baten alde egiteko, eta pauso bat eman du, kontsumitzaileari era osasungarriagoan eta arduratsuagoan elikatzeko aukera berriak eskainita", esan du EROSKIko Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
Gardentasuna arduraz kontsumitzeko
Produktuen ingurumen-adierazpen horiek argitaratuta, EROSKIk gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du, baita kontsumo jasangarriagoaren mesedetan kontsumitzailea hezteko daukan konpromisoa ere. Konpromiso horren harira, EROSKIren helburua da bere markako produktuek ingurumenean duten eragina kalkulatzeko pausoak ematea. Alde horretatik, EROSKIk jasangarritasunaren arloko zigiluak eransten ditu bere markako produktuetan; horrela, bermatu egiten du ingurumena errespetatuta ekoitziak izan direla eta horrek aldi berean hautu arduratsuagoa egin dezan laguntzen dio kontsumitzaileari. Hala, txikizkako banaketa kateetan lehenengoa eta oraingoz bakarra da Espainian Marine Stewardship Council eta akuikulturako GlobalG.A.P zigiluak eskuratu dituena, arrainaren zaintza kateari egiten dioten ikuskaritzak gaindituta; horiek bermatzen dute arraina arrantzaleku nahiz etxalde jasangarrietatik datorrela. Gainera, EROSKI Natur freskoen markarekin 500 erreferentzia baino gehiago ditu horrelako ziurtagiriak dituzten ekoizleekin, baita bestelako zigilu batzuk ere, hala ekoizpen integratuarenak nola animalien ongizatearenak.
Iturria:Ihobe