Skip to main content
2026ko uztailaren 16a
  • Korporatibo

Ihobek bere Kontratazio Plana eguneratu du eta gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, ekitaldiko bigarren seihilekoari dagokion Kontratazio Planaren eguneratzea argitaratu du. Dagoeneko eskuragarri dago bere webguneko gardentasunaren atalean.

Eguneratze horrek erakundeak gardentasunarekin eta gobernantza onarekin duen konpromisoari erantzuten dio, enpresa eta erakunde hornitzaileei aurreikusitako kontratazioen ikuspegi aurreratua eskainiz. Horrela, baliabideen plangintza hobea egitea errazten da eta lizitazio publikoko prozesuetan parte hartzea sustatzen da, lehiaren eta bidezko sarbidearen printzipioen ildotik.

Dokumentuak berau argitaratzen den egunean eskuragarri dauden kontratazio-aurreikuspenak jasotzen ditu, eta informazio-izaera du. Ildo horretan, Ihobek adierazi du plana eguneratu ahal izango dela, aldi horretan sortzen diren antolakuntza- eta kudeaketa-beharren arabera.

Ekimen horrekin, Ihobek aurrera egiten jarraitzen du gardentasun instituzionala hobetzeko eta kontratazio publikoko ingurune irisgarriagoa, eraginkorragoa eta jasangarritasunaren eta zerbitzu publikoaren helburuekin bat datorrena bultzatzeko.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko martxoaren 27a
  • Korporatibo
Ihobek 639 ekintza egin zituen udalerrietan, eta 2.200 enpresa baino gehiago mobilizatu zituen 2025ean, Euskadiko energia eta klima trantsizioan aurrera egiteko
2025eko abenduaren 9a
  • Korporatibo
Ihoberen 2026ko egutegia eskatu
2025eko urtarrilaren 10a
  • Korporatibo
  • Ingurumen-komunikazioa
José Antonio Armolea: "Administrazioarekin hitz egiteak gauzak errazten dizkie enpresei, ingurumen-arloko araudia betetzeko orduan"