- Tokiko jasangarritasun
EUDELek 2030 Agendak euskal udalerriei planteatzen dizkien aukerak eta erronkak ezagutarazteko ikastaroa antolatu du
Udalsarea 2030i atxikitako EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak, prestakuntza espezializatua egingo du otsailaren 27an eta 28an, 2030 Agenda Euskadin izenburupean, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuen kokapenean oinarritutako jasangarritasun-politikak udal mailan ezartzeko interesa duten udaletako teknikarientzat eta zuzendarientzat.
Prestakuntzaren helburua 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) zer diren ezagutaraztea da, bai eta 2030 Agendak euskal udalerriei planteatzen dizkien aukerak eta erronkak ere.
Era berean, 2030 Agendaren hedapen-artearen egoera Euskadin azalduko da eta, zehazki, toki-eremuan, eta 2030 Agendari toki-mailan heltzeko erabilgarri dauden baliabideak udal-langileei helaraziko zaizkie.
Lehenengo saioaren ardatza 2030 Agenda Euskadin eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) izango da, udal-politiketarako esparru estrategiko gisa. Bigarren saioan, euskal udalerrietan 2030 Agendari ekiteko tresnak landuko dira.
Iturria:Ihobe