- Tokiko jasangarritasun
Europako RENATUR proiektuak Bilbon egingo du bere lehen eskualde-jardunaldia
Lehen jardunaldi honetan proiektuaren berri emango zaie bertaratuei, eta etorkizuneko bileretan kide aktibo izatera gonbidatuko zaie. Europako eskualde mailako beste erakunde batzuekin batera hartzen du parte Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak proiektu honetan: Martin Luther University Halle-Wittenberg (Alemania), Ministry for Regional Development and Transport of Saxony-Anhalt (Alemania), Flemish Land Agency (Belgika), BSC, Business support centre, Ltd., Kranj (Eslovenia), Mazovia Development Agency Plc (Polonia) eta Hajdú-Bihar County Government (Hungaria).
Hobetu nahi diren politikak bideratuta daude ekosistemak eta beren zerbitzuak babestera; ekosistemen fragmentazioa saihestera eta haien konexioa hobetzera; biodibertsitatea zaintzera eta haren galera murriztera; lurzoruaren iragazgaiztea murriztera; eta lurralde-antolamenduan azpiegitura berdeek duten garrantziaz kontzientziaraztera. Azken finean, lurralde mailako politikak hobetzen lagunduko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei ongizatea eta osasuna bermatuko dizkien ingurunea lortzeko.
RENATUR proiektuaren barruan aurreikusten diren sei jardunaldietako lehenengoa da hau, eta 2023ko uztailera bitartean garatuko da.
Iturria:Ihobe