Skip to main content
2026ko urtarrilaren 22a
  • Korporatibo
  • Ingurumen-plangintza

Ihobe eta Aclimak praktika-programa bat abiatu dute gazte-enplegua ingurumen-sektorean sustatzeko

Ihobe eta Aclimak praktika-programa bat abiatu dute gazte-enplegua ingurumen-sektorean sustatzeko

Programak aurreikusten du 6 eta 12 hilabete bitarteko ikaskuntza-aldi praktiko bat egitea enpresetan, ikasgelako prestakuntzarekin uztartuta. Helburua da parte-hartzaileek euren profil profesionala hobetzera zuzendutako zeharkako gaitasunak garatu ditzatela.

Aurreko deialdietan, 21k gaztek aukera izan dute programa aprobetxatzeko, eta horietako 13k lana aurkitu dute sektorean praktikak amaitzean, gehienek praktikak egin zituzten enpresetan. 2020ko edizioak 8 graduatu gazte integratuko ditu klusterrari atxikitako 8 enpresatan, euren prestakuntza praktikoa lehenengo hiruhileko honetan hasteko.

Novia Salcedo Fundazioarekin batera gauzatzen den ekimen honen laugarren edizioa da. Orain arte, hogei ikasle baino gehiago aritu dira praktika hauetan, eta erdiek baino gehiagok lana aurkitu dute sasoi hori amaitu eta gero

Aukeratutako profesional gazteek prestakuntza praktikoa gauzatuko dute enpresetan, aurretik planifikatutako eginkizunak betez. Zeregin horiek euren prestakuntza akademikoarekin daude lotuta, eta behar duten tutoretzaren laguntza izango dute. Novia Salcedo Fundazioa arduratu da gazteak aukeratzeaz; Ihobe sozietate publikoak, berriz, laguntza ekonomikoa finantzatuko du, alegia, 80.000 euro, gizarte segurantzaren kuota salbuetsita, horren ordainketa  gazteak hartzen dituzten enpresen esku egongo baita.

2020ko parte-hartzaileak

Programan parte hartzen duten enpresen aukeraketa zenbait irizpideren bitartez egin da, hala nola euren sozietate-helbidea Euskadin izatea, Aclimaren bazkide izatea, ingurumena kudeatzeko sistema bat izatea edo konpainiaren ingurumen-hobekuntzan aurrera egin nahi izatea.

2020ko edizio honek aurreikusita du 8 graduatu gazteri beka ematea; gazte horiek 6 eta 12 hilabete bitarteko praktika-aldia egingo dute Aclima klusterarren 8 enpresatan

Gazteen praktikak aurten hartuko dituzten enpresak honako hauek dira:

  • Metallo, metal ez-ferrikoen  birziklapen eta balorizazioan aritzen den konpainia bat, Berangon –Bizkaia- kokatua.
  • Ekiona Iluminación Solar, eguzki-argiztapeneko soluzioak diseinatu, garatu eta ekoizten dituen donostiar enpresa bat.
  • Quilton, SA, ura tratatzeko plantetara zuzendutako ekipoak diseinatu, eraiki eta puntuan jartzen dituen konpainia bat, Getxo eta Legution kokatua.
  • Cimas, Innovación y Medio Ambiente,jasangarritasunaren alorrean espezializatutako zerbitzu profesionalak eskaintzen dituen enpresa bat, Bilbon kokatua.
  • Dronak, Bilboko enpresa teknologiko bat, dronak eta gisa bereko teknologiak erabiltzen dituzten soluzioak ekoizten dituena.
  • Inguru, Ingeniería y Gestión Ambiental, hiru euskal hiriburuetan kokatua, ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dizkie bai enpresei eta bai administrazioari.
  • Contenedores Escor Vitoria, Arabako hiriburuan kokatua, hondakinen kudeaketan aritzen den enpresa bat da.
  • Agrupa Laboratorio,analisi eta saiakuntzak egiten dituen laborategi bat, uraren tratamendu, kontrol, zaintza eta kudeaketan espezializatua. Derion dago kokatuta (Bizkaia).

Enplegu berdea Euskadin 

Ihobe sozietate publikoak enplegu berdearen merkatua bultzatzen jarraitzearen alde egiten du. Alde horretatik, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030rako Estrategiak –Gobernu Kontseiluak iragan urtarrilaren 7an onartu- zuzeneko eragina izango du lanpostuen sorreran. Negozio berrien garapenak eta oraingo enpresen lehiakortasunaren hobekuntzak ahalbidetuko dute enplegu berriak sortzea, bai oraingo enpresetan eta bai enpresa berrietan, ekonomia zirkularrera zuzendutako eredu-aldaketari esker.

Gaur egun, Euskadiko industria sektorean badira ekonomia zirkularreko jarduerekin lotutako 18.463 lanpostu, eta 2030rako ezarritako helburua da kopuru horri beste 3.000 lanpostu gehitzea

Gaur egun, Euskadiko industria sektorean badira ekonomia zirkularreko jarduerekin lotutako 18.463 lanpostu. Horrek esan nahi du jarduera-eremu horrek euskal ekonomiaren lanpostu guztien % 2 biltzen duela. Helburua da kopuru hori handitzen jarraitzea, datorren hamarkadan 3.000 enplegu berri sortzera iritsi arte.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 27a
  • Korporatibo
Ihobek 639 ekintza egin zituen udalerrietan, eta 2.200 enpresa baino gehiago mobilizatu zituen 2025ean, Euskadiko energia eta klima trantsizioan aurrera egiteko
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan