2026ko otsailaren 24a
- Korporatibo
- Ingurumen-plangintza
Ihobek bere energia, ur, erregai eta paper kontsumoak murriztu zituen 2019an
Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, 2019ko ekitaldiari dagokion Ingurumen-adierazpena (IA) argitaratu du; bertan, beraren ingurumen-jokabidea jaso eta urtean gauzatutako proiektu eta zerbitzuak nabarmentzen dira. Barne-funtzionamenduaren emaitza nagusien artean, azpimarratzekoa da pleguen % 100 elektronikoki tramitatu zirela, kontsumitutako energia guztia iturri berriztagarrietatik etorri zela, eta ibilgailuen erregai-kontsumoa % 25 jaitsi zela eta haien energia elektrikoa % 22; halaber, horri lotutako berotegi-efektuko gasen emisioak ere jaitsi ziren.
Gainera, Ihobek 2 milioi eurotik gorako laguntzak eta diru-laguntzak eman zituen 2019ean: 334.135 euro udalerriei eta 1.673.490 euro enpresei. Ihobek enpresetan finantzatu zituen proiektuei esker, kalkulatzen da 14.908 tona lehengai aurreztu direla urtean eta 11,4 milioi euroko fakturazio erantsia egon dela. Beste alde batetik, kalkulatzen da Ihobek udalerrietan diruz lagundu zituen proiektuei esker honako emisio hauek saihestu zirela urte horretan: 1.133 tona CO2, 3.833 kilogramo NOx (nitrogeno oxidoak) eta 415 kg partikula kutsagarri.
Ihobek udalerrietan diruz lagundu zituen proiektuen kanpo-emaitzei dagokienez, Tokiko eta Eskolako Agenda 30en esparruan, jasangarritasunerako hezkuntzako jardunaldiak egin ziren 187.000 ikaslerentzat, habitat naturalen 200 hektarea lehengoratu ziren, 66.000 m2 lur ikertu ziren eta lurzoru kutsatuko 24.000 m2 berreskuratu ziren.
Orobat, Ekoetxea sarea osatzen duten ingurumen-hezkuntzako lau zentroek -Urdaibai, Txingudi, Azpeitia eta Meatzaldea-Peñas Negras- 100.073 bisita jaso zituzten eta 24.216 ikasleren parte-hartzea izan zuten bertan garatzen diren programa didaktikoen esparruan.
Ihobe sozietate publikoak barne-kudeaketako konpromisoak hartzen dituen bezala, konpromiso hori berarekin kolaboratzen duten enpresa hornitzaile guztietara ere hedatzen du. Era horretan, ingurumen-onura sozietate publikoaren zuzeneko jardueratik harago hedatzen da, zeren eta, besteak beste, honako hauetara ere iristen baita: bulegoko materiala eta papera hornitzen dituzten erakundeak, bidaiak, informatika eta jardunaldien antolaketa.
IAren arabera, barne-erabilerarako paperaren kontsumoa % 18 jaitsi zen, argitalpenetarako paperaren kontsumoa izan ezik
Urtean guztira sortutako hondakinen bilakaera ere positiboa izan zen, zeren paper eta kartoizko hondakinak % 53 murriztu baitziren. Airerako emisioak jaitsi egin ziren, erakinean gas natural eta erregai gutxiago kontsumitu zelako; orobat, uraren urteko erabilera ere jaitsi zen.Gainera, Ihobek 2 milioi eurotik gorako laguntzak eta diru-laguntzak eman zituen 2019ean: 334.135 euro udalerriei eta 1.673.490 euro enpresei. Ihobek enpresetan finantzatu zituen proiektuei esker, kalkulatzen da 14.908 tona lehengai aurreztu direla urtean eta 11,4 milioi euroko fakturazio erantsia egon dela. Beste alde batetik, kalkulatzen da Ihobek udalerrietan diruz lagundu zituen proiektuei esker honako emisio hauek saihestu zirela urte horretan: 1.133 tona CO2, 3.833 kilogramo NOx (nitrogeno oxidoak) eta 415 kg partikula kutsagarri.
Ihobek udalerrietan diruz lagundu zituen proiektuen kanpo-emaitzei dagokienez, Tokiko eta Eskolako Agenda 30en esparruan, jasangarritasunerako hezkuntzako jardunaldiak egin ziren 187.000 ikaslerentzat, habitat naturalen 200 hektarea lehengoratu ziren, 66.000 m2 lur ikertu ziren eta lurzoru kutsatuko 24.000 m2 berreskuratu ziren.
Jardueraren emaitzak
Bere interes-taldeekin batera ingurumen-politika hedatzeko, ezagutza sortzeko eta sentsibilizaziorako Ihobek 2019an gauzatu zituen jarduerei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira:- 2.817 espediente tramitatu ziren,
- 18 proiektu gauzatu ziren ekonomia zirkularra frogatzeko,
- 610 pertsona bertaratu ziren jardunaldi teknikoetara,
- Ingurumen-jarduerei buruzko 4 txosten egin ziren,
- 5 lantalde aritu ziren, 160 parte-hartzailerekin, Udalsarea 2030-Euskal Udalerri Jasangarrien Sarearen baitan,
- 57 ekintza burutu ziren erosketa publiko berdearen programaren baitan,
- 14 berrikuntza-proiektu gauzatu ziren Basque Ecodesign Centerren,
- eta udal berrikuntzako 12 proiektu, arlo hauetan: klima-aldaketa, natura-ondarea, ekonomia zirkularra eta baliabideen erabilera efizientea.
Orobat, Ekoetxea sarea osatzen duten ingurumen-hezkuntzako lau zentroek -Urdaibai, Txingudi, Azpeitia eta Meatzaldea-Peñas Negras- 100.073 bisita jaso zituzten eta 24.216 ikasleren parte-hartzea izan zuten bertan garatzen diren programa didaktikoen esparruan.
IAri buruz
Ihoberen Ingurumen-adierazpenaren txostena AENORek baliozkotu du, eta ingurumen-kudeaketa eta auditoriaren EMAS europar araudiaren arabera prestatu da. Txostenean jasotzen dira Ihoberen ingurumen-kudeaketako sistemaren deskribapena eta alor horretan duen politika, eta informazioa jasotzen da erakundeak ingurumenaren alorreko helburu, helmuga eta inpaktuen inguruan duen jokabideaz.Ihobe sozietate publikoak barne-kudeaketako konpromisoak hartzen dituen bezala, konpromiso hori berarekin kolaboratzen duten enpresa hornitzaile guztietara ere hedatzen du. Era horretan, ingurumen-onura sozietate publikoaren zuzeneko jardueratik harago hedatzen da, zeren eta, besteak beste, honako hauetara ere iristen baita: bulegoko materiala eta papera hornitzen dituzten erakundeak, bidaiak, informatika eta jardunaldien antolaketa.
Iturria:Ihobe