Skip to main content
2026ko ekainaren 23a
  • Ekoberrikuntza

Ihobek Euskadiko ekoberrikuntzaren esperientzia aurkeztuko du Europako ingurumen-agentzien aurrean

Ihobek Euskadiko ekoberrikuntzaren esperientzia aurkeztuko du Europako ingurumen-agentzien aurrean
Ander ElorriagaAnder Elgorriagak, Ihobeko ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularrean adituak, Euskadin bultzatutako jarduerak azalduko ditu "Jasangarritasunaren trantsizioetara zuzendutako ikuspegi sistemikoak: Ekonomia zirkularra zeharkako behar gisa” izeneko topaketan.

Saioa ikertzaileei, arduradun politikoei eta jasangarritasunaren trantsizio sistemikoez interesatuta dauden beste eragile batzuei zuzendutako dago, eta beraren helburuak honako hauek dira: I+G+b arloa Europa mailan hobetzeko aukerak ebaluatzea; I+G+B-aren arloan dauden beharrak zehaztea, jasangarritasunerako trantsizioa errazteari begira; aldaketa eta aurrerapen sistemikoak lortzera zuzendutako estrategia oparoenak identifikatzea; eta ikerketa/zientzia/politika interfazea hobetzen saiatzea, ezagutza sistemiko aplikagarriak sortzeko xedez.

Klima-aldaketak, trantsizio energetikoak, industrien deskarbonizazioak, biodibertsitatearen babesak, lurzoru erresilienteek, aire eta ur garbiagoek eta gisa bereko gaiek irtenbide integral bat eskatzen dute

Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak –bera da jardunaldiaren antolatzailea- ikuspegi global eta sistemiko bat bilatzen du jasangarritasunera zuzendutako eraldaketarako. Europako Itun Berdeak eta Garapen Jasangarriaren Helburuek eskatzen dute gure gizarte-, ekonomia-, kontsumo- eta ekoizpen-sistema guztiak sakon eraldatzea. 

Asier Elgorriagarekin (Ihobe) batera, panelean beste partaide hauek arituko dira: Eeva Primmer, SYKEko (Finlandiako Ingurumen Institutua) Ikerketa Zuzendaria; Jean-Eric Paquet, Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Zuzendari Nagusia; Hans Bruyninckx, Europako Ingurumen Agentziaren Zuzendari Eragilea; Hans Mommaas, PBLko (Herbeheretako Ingurumen Ebaluazioaren Zuzendaria) Zuzendari Nagusia; Henriette Spyra, Austriako Ingurumen Agentziaren Zientzia eta Berrikuntza Zuzendaria; Dominique Darmendrail, BRGM (Frantziako Zerbitzu Geologikoa); Jakub Mazur, Wroclaweko lehen alkateordea; Frans Van Houten, Phillipseko Zuzendari Eragilea (Holanda); eta Frank Elderson, Europako Banku Zentraleko Kontseilu Eragilearen kidea.


Izena Eman


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko uztailaren 9a
  • Ekoberrikuntza
Ihobe eta Aclima lankidetzan arituko dira hondakinen kudeaketa hobetzeko, ingurumen-berrikuntza sustatzeko eta Euskadiko sektore ekoindustrialaren lehiakortasuna indartzeko
2025eko uztailaren 7a
  • Ekoberrikuntza
Azken zerga-erreformak % 35era igo du Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako ingurumen-inpaktu txikiena duten ekipoak erosteagatiko zerga-kenkaria
2024ko maiatzaren 29a
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean
2024ko apirilaren 17a
  • Ekodiseinua
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek ekonomia zirkularreko prestakuntza-programaren 2024ko edizioa ireki du jardunean dauden profesionalentzat