Skip to main content
2026ko urriaren 25a
  • Ekodiseinua

Ihobek inpaktua neurtzeko Ekoetxea Sarearen eredua aurkeztu du Ingurumen Hezkuntzaren Kalitateari buruzko III. Mintegian

Ihobek inpaktua neurtzeko Ekoetxea Sarearen eredua aurkeztu du Ingurumen Hezkuntzaren Kalitateari buruzko III. Mintegian

Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako jardueren inpaktuaren ebaluazioa, EKOETXEA sarearen esperientzia" izenburuarekin, Ihobe sozietate publikoak Ingurumen Hezkuntzako Zentro Nazionalak (CENEAM) antolatuta Sagunton egin den Valentziako Erkidegoko Ingurumen Hezkuntzako Zentroaren (CEACV) jardunaldietan hartu du parte.

Ihobek eta Ekoetxea Sareak foro horretan hizlari gisa parte hartu izanak aukera eman du sarearen arrakasta-eredua ezagutarazteko eta kopiatzeko, eta, horrela, balioa ematen dio bere ekintzek pertsonengan eta komunitateengan duten eragina neurtzeko egindako lanari.

Ekoetxea Sareak bere metodologia garatu du "Impact Europe"ren inpaktua kudeatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko gida eta aldaketa-teoria bezalako erreferentzietatik abiatuta

Ekoetxea Sareak bere metodologia garatu du "Impact Europe"ren inpaktua kudeatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko gida eta aldaketa-teoria bezalako erreferentzietatik abiatuta. Metodo hori problema, interes-taldeak eta adierazleak ezin hobeto ulertzean oinarritzen da, Ekoetxea sarearen helburua erreferentziatzat hartuta, hau da: “Pertsonengan modu jasangarrian pentsatzeko eta jarduteko era aldatzea”.

Mintegi honek funtzio bikoitza du. Alde batetik, CENEAM osatzen duten ingurumen-hezkuntzako adituen artean esperientziak, iritziak eta hausnarketak trukatzea sustatu nahi du. Eta, bestetik, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako Ekintza Planaren (PAEAS) hiru gobernantza-taldeetako bat da, eta plan hori martxan jartzeko eta ebaluatzeko aholkularitzan oinarritzen da


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2025eko azaroaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Euskadiko enpresek talentu gaztearekin sustatu ahal izango dute beren jasangarritasuna, Ihoberen Ekodiseinatuz programari esker
2025eko ekainaren 20a
  • Ekodiseinua
Basque Ecodesign Centerrek Lurra Bizkaia Saria jaso du klima aldaketaren kategorian
2025eko martxoaren 13a
  • Ekodiseinua
Ekoetxea Sareak bere lehenengo zentroa irekiko du Araban, Uraren Munduko Egunarekin batera