Skip to main content
2026ko otsailaren 3a
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra
  • Korporatibo

Ihobek parte hartu du CEOEk europar taxonomiaren inplikazioei buruz egindako mahai-inguru batean

Ihobek parte hartu du CEOEk europar taxonomiaren inplikazioei buruz egindako mahai-inguru batean
Formatu hibridoan egindako jardunaldi honetan –presentziala CEOEren Madrilgo egoitzan-, goi mailako hainbat hizlarik taxonomiaren etorkizuneko inplikazioak eztabaidatu dituzte, bankuen, industriaren, ingurumenaren eta erregulazioaren ikuspuntutik.

Europar taxonomia klima-aldaketa arintzera eta berari egokitzera zuzenduta dago, baita horien etorkizuneko arau-garapenera ere. Taxonomia hau Europar Kontseiluak onartu zuen, 2020ko ekainean, karbono-neutraltasunera zuzendutako trantsizioa bultzatzeko xedez, zeren esparru bateratu eta bakar bat ezarri baitzuen ingurumen-jasangarritasuna zer den definitzeko, inbertsio berdeak sustatzeko xedez.

Europar erregelamendu honek sailkapen berri bat proposatzen du Europar Batasunaren ingurumen-helburuak lortzen laguntzen duten jarduera ekonomikoetarako, eta horrek ahalbidetuko die inbertitzaileei jakitea ea jarduera jakin batek ingurumen-irizpideak betetzen ote dituen, Europako Itun Berdearekin eta Parisko Akordioaren eta NBEren Garapen Jasangarriaren Helburuen babespean hartutako konpromisoekin bat etorriz.

Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak aurkeztu ditu, bere Ekonomia Zirkularraren arloko zuzendari José María Fernández Alcaláren bitartez, europar taxonomiaren printzipioak euskal enpresetan modu egokian aplikatzeko garatzen ari diren lan-ildoak, bai enpresa handietan eta bai horien hornidura-katea osatzen duten ETEetan. Lan hori Basque Ecodesign Centerren bidez abiatu da, hots, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko enpresa nagusietako 14ren arteko lankidetzarako ekimen publiko-pribatuaren bidez.

Ihobez gain, mahai-inguruan honako hauek ere aritu dira: Cristina Rivero, CEOEko Industria, Energia, Ingurumen eta Klima arloaren zuzendaria; Gregorio Gonzalo, NWorldeko bazkidea; Ricardo Laiseca, BBVAko gerentzia-zuzendaria; Roberto Fernández, Iberdrolako EGE eta Ospe saileko zuzendaria; Susana Molinuevo, CIE Automotiveko Betetze eta ASGaren arloko zuzendaria; Luis López-Cózar, Azentúako gerentzia-zuzendaria; eta, jardunaldiaren moderatzaile gisa, Tomás Conde, NWorldeko ESG & Sustainable Finance arlokoa.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 22a
  • Korporatibo
Ihobe BAICen sartuko da, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ingurumen-berrikuntza bultzatzeko
2026ko uztailaren 16a
  • Korporatibo
Ihobek bere Kontratazio Plana eguneratu du eta gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du
2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak