Skip to main content
2026ko martxoaren 19a
  • Tokiko jasangarritasun

Parte-hartzea “Itun Berdea Tokiko Ekintzara Eramateari buruzko Konferentzian”

Parte-hartzea “Itun Berdea Tokiko Ekintzara Eramateari buruzko Konferentzian”

Martxoaren 15ean Bruselan egin zen “Translating the Green Deal into Local Action” Konferentziak Belgika EBko presidentzian egon zen bitartean Itun Berdea Tokiko Ekintzara Eramateko prozesua landu zuen.


Xabier González Ihobeko Ingurumen Jasangarritasunerako zuzendariak EBko Itun Berdea aplikatzeko jarraitu beharreko bidea nabarmentzea helburu zuen hitzaldian hartu zuen parte, Udalsarea 2030en ordezkari gisa.


Eskualdeetako Komiteak Alexander De Croo Belgikako lehen ministroari eman zion Europako itun berdea tokiko ekintzetan islatzeko Europako tokiko eta eskualdeko buruzagiek prestatutako adierazpena.


Adierazpenean jasotzen denez, Europako Itun Berdearen aplikazioaren arrakasta bermatzeko ezinbestekoa da tokiko eta eskualdeko gobernuak aldaketarako funtsezko eragile gisa gaitzea. “Gure gaitasunak hobetuta, finantza-laguntza espezifikoa emanda, politiken arteko banaketa ezabatuta eta egiturazko elkarrizketak hasita, EBk eraldaketa jasangarria bultzatzen duten tokiko eta eskualdeko ekimenen potentziala aska dezake, eta eraldaketa toki eta eskualde mailako errealitateetara egokitzen dela zaindu. Ikuspegi horrek herritarrek eta enpresek euren toki eta eskualde mailako erakundeetan jarri duten konfiantza aprobetxatuko du, eta horrek etengabeko koordinazioa eta harmonizazioa bermatuko ditu, eta Europako Itun Berdea asmo huts izatetik errealitate izatera eraldatuko du”, adierazpenaren testuan Europako toki eta eskualde mailako agintariek adierazi dutenez.


Konferentzia horren atzean dagoen inspirazioa Tokiko Energia eta Klimari buruzko Flandesko Ituna (LECP) da. LECPk, guztiek horiek identifikatzeko eta laguntzeko aukera izan dezaketen helburu ukigarri bihurtzen ditu helburu abstraktuak eta epe luzekoak. Topaketan, eskualde guztiek beren tokiko testuingurura estrapolatu ahal izateko esperientziak partekatu ziren.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du