Skip to main content
2026ko azaroaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
  • Ekonomia zirkularra

UDALSAREA 2030ek sareko udalaz gaindiko erakundeak biltzen ditu, tokiko politiketan estrategia bateratuak sendotzeko

UDALSAREA 2030ek sareko udalaz gaindiko erakundeak biltzen ditu, tokiko politiketan estrategia bateratuak sendotzeko

Udalaz gaindiko erakundeen batzorde horretan ondokoak ere parte hartu zuten: Mikel Hidalgo Lehendakaritzako aholkularia, Guillermo Ignacio Herrero Alaña Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria, Osasun Saila, Koldo Cambra Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariordea, María José Madeira Arabako Foru Aldundiko Ingurune Naturaleko zuzendaria, Arantxa Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko saileko foru diputatua, Alex Peláez Ingurumeneko zuzendaria, Mónica Pedreira Lanchas Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria, Mikel Amundarain EEEko zuzendari nagusia, Raimundo Ruiz Escudero HAZIko zuzendari orokorra, Asier Arrese HAZI, eta Alex Boto IHOBEko zuzendari orokorra.

Josu Bilbao sailburuordeak toki-erakundeei zuzendutako 2024-2028 Gobernu Programan jasotako ekimenak azaldu zituen. Programa horetan, Udalsarea 2030 erakunde bideratzailea izan daiteke programa gauzatzeko. Sailburuordearen hitzetan, "Udalsarea 2030en arrakasta bere kapilaritatean dago, erakundeak EAEko tokiko erakundeen arteko zeharkakotasuna aktibatzeko eta sustatzeko duen gaitasunean". Ildo horretan, Udalsarea 2030ek Euskadin tokiko jasangarritasun-politikak diseinatu eta abian jartzeko erakunde bideratzaile gisa duen erronka azpimarratu zuen.

Aurkezpen horren ondoren, 3 lurralde historikoetako aldundiei iritsi zitzaien txanda, zeintzuk 2025erako toki-erakundeekin lan egiteko ildo nagusiak azaldu zituzten. Eta bukatzeko, Osasun Sailak, EEEk, URAk eta HAZIk sozietate publikoek hartu zuten hitza. Sozietate Publiko horiek beren errealitate propioak aurkeztu zituzten landutako gaiei, diagnostikoari eta tokiko ekintza hobetzeko jarduera-ildo zehatzei dagokienez.

Bilera horretan, Ihobek, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Udalsarea 2030en 2022-2026 Plan Estrategikoaren aurrerapenaren txostena ere egin zuen. Bertan, 3 helburu jasotzen dira, 8 jarduera-ildo eta 27 ekintza zehatzekin: 2030erako tokiko agenda bultzatzea eta EAEko 2030erako agendaren ekosisteman txertatzea; tokiko ekintza jasangarriak sustatzea; eta, azkenik, tokiko ekintza jasangarriei aliantzak bultzatzea eta ikusaraztea. Gaur egun, Udalsarea 2030 Euskadiko 220 udalerrik, 22 eskualdek eta udalaz gaindiko 11 erakundek osatzen duten sarea da.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek