2026ko urriaren 1a
- Ekoberrikuntza
- Ekonomia zirkularra
Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa
Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte katalogoa formatu fisiko eta digitalean editatu da, eta lehen aldiz biltzen du Europa mailan hamar industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala. Bizi-zikloaren analisirako metodologiak aplikatu dira, halakoen ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu dutenak, eta Europako industria-sektore osoarentzako eredu dira.
Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa banakako fitxa teknikoetan biltzen ditu produktu bakoitzaren ezaugarriak eta alderdi nagusiak, hamar sektoretan banatuta: industria kimikoa; metalaren sektorea; altzariak; automobilgintza; elikadura; ekoizpena eta kontsumoa; makineria; garraioa; elektriko-elektronikoa; eta eraikuntza-materialen sektorea.