Skip to main content
2026ko urtarrilaren 1a
  • Ingurumen-plangintza

Euskal Autonomia Erkidegoko Aztarna Ekologikoa

Deskargatu

Argitalpena hemen eskuragarri: ES | EU

Europako Erkidegoaren Ingurumeneko Seigarren Ekintza Programan (2002-2012) adierazten da baliabideen kontsumoak eta horren ondorioek ez dutela ingurumenaren karga-ahalmena gainditu behar, eta baliabideen erabilera hazkunde ekonomikotik bereizi behar dela. Horretarako, erabilera horren eraginkortasuna hobetu behar da, ekonomia ez hain materialista garatuz eta hondakinen produkzioa prebenituz. Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategiak, berriz, hazkunde ekonomikoa, baliabideen erabilera eta hondakinen produkzioa bereiztea ezartzen du helburutzat, Europa iraunkorrerantz aurrera egin ahal izateko. Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak (2002-2020) bere egin ditu asmo horiek, eta horretarako helburu hauek zehaztu ditu: baliabideen kontsumoa eta horren ondorioek ingurumenaren karga- eta birsorkuntza-ahalmena ez gainditzea eta hazkunde ekonomikoaren eta baliabideen erabileraren arteko bereizketa lortzea. Helburu horiei dagokienez euskal gizartea zein egoeratan dagoen neurtzeko, adierazleak erabili behar dira. Adierazle horietako bat aztarna ekologikoa da, eta kontsumitzen ditugun ondasunak produzitzeko eta sortzen ditugun hondakinak xurgatzeko zenbateko azalera behar dugun neurtzen du. Dokumentu honetan, aztarna ekologikoa erabiliz Euskal Autonomia Erkidegoan lortu diren emaitzak ematen dira.

Agian hau ere interesatzen zaizu

Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025eko txostena
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025eko txostena
Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planaren azken ebaluazio-txostena
2026ko otsailaren 23a
  • Ingurumen-plangintza
Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planaren azken ebaluazio-txostena
2025eko Industria Ekobarometroa
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
2025eko Industria Ekobarometroa
Euskadiko Ingurumen Profila 2025. Udal-hondakinak
2025eko azaroaren 27a
  • Hondakinak
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen Profila 2025. Udal-hondakinak