Skip to main content
2026ko abenduaren 13a
  • Klima aldaketa

Natura 2000 Sarearen kudeaketa planak klimaren ikuspegitik aztertzeko tresna

Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bateko klimaren ikuspegiaren azterketa erraztera bideratuta dago dokumentua. Horretarako, arintzearen eta egokitzearen ikuspegiari egiten zaion ekarpena aztertzea ahalbidetzen duen metodologia garatu da, 12 irizpideren bidez (6 arintze irizpide eta 6 egokitzapen irizpide). Tresna horrek autodiagnostikoa eta kudeaketa dokumentuetan klima aldaketa sistematikoki txertatzeko gida bat izateko balio du, eta kudeaketa planetan klima ikuspegia diagnostikatzeko tresnaren edukien osagarria ere bada.

Metodologia bat aplikatzeko 2 kasu praktiko aurkezten dira: Natura 2000 eremu baten Kudeaketa Plan baten azterketa eta espezie talde baten ikuspegitik egindako azterketa sektoriala.

Dokumentuarekin batera, honako eranskin hauek daude:

  • Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bateko klimaren ikuspegia aztertzeko taula: 12 irizpideren bidez (arintzeari buruzko 6 irizpide eta egokitzapenari buruzko 6 irizpide) Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean klimaren ikuspegia zenbateraino sartu den ebaluatzeko txantiloia.
  • Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bateko klimaren ikuspegia aztertzeko egiaztapenen zerrenda: Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean klimaren ikuspegia aztertzeko irizpideak eta gomendioak jasotzen dituen egiaztapenen zerrenda.


Agian hau ere interesatzen zaizu

Emisio gutxiko eremua - UDALSAREA 2030 lantaldearen gakoak eta ikaskuntzak
2026ko martxoaren 20a
  • Klima aldaketa
Emisio gutxiko eremua - UDALSAREA 2030 lantaldearen gakoak eta ikaskuntzak
Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida
2026ko martxoaren 13a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida
Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa
2025eko abenduaren 15a
  • Klima aldaketa
Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa
Euskadiren Ekarpen Zehatza (NDC) Parisko Akordioari (2025)
2025eko abenduaren 11
  • Klima aldaketa
Euskadiren Ekarpen Zehatza (NDC) Parisko Akordioari (2025)