2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskolak azpimarratu du beharrezkoa dela "ingurumen erronken aurrean herritarrak ekintzara mugitzea" Ingurumen Komunikazioa Gorde 2024/09/12 Ingurumen Komunikazioa 2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskolak azpimarratu du beharrezkoa dela "ingurumen erronken aurrean herritarrak ekintzara mugitzea"
Lehen mailako hamar profesional inguruk hitz egingo dute irailean 2024ko Ingurumen Komunikazioko Eskolan Ingurumen Komunikazioa, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Gorde 2024/07/15 Ingurumen Komunikazioa, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Lehen mailako hamar profesional inguruk hitz egingo dute irailean 2024ko Ingurumen Komunikazioko Eskolan
Zabalik dago herritarrak krisi klimatikoaren aurrean ahalduntzeari buruzko 2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskolan izena emateko epea Ingurumen Komunikazioa Gorde 2024/06/06 Ingurumen Komunikazioa Zabalik dago herritarrak krisi klimatikoaren aurrean ahalduntzeari buruzko 2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskolan izena emateko epea
Zer da Ingurumen Komunikazioaren Eskola?Ingurumen Komunikazioaren Eskola Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) udako ikastaroen programazioaren eta Donostia Sustainability Forumaren barruan jasotako jardueretako bat da, jasangarritasuna diziplinartean lantzeko foroa, gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik. Eusko Jaurlaritzako Ihobe-Ingurumen kudeaketarako sozietate publikoak eta APIA-Ingurumen informazioko kazetarien erakundeak antolatuta, eskola komunikazioak ekintza sorrarazteko tresna gisa duen eginkizuna aldarrikatzeko eztabaida foro bat da. 2019ko lehenengo edizioan arreta gehien klima krisia nola komunikatzean jarri zen. Bigarrenean, natura ondarea eta biodibertsitatea nola komunikatu landu zen. Hirugarren edizioa irailaren 2021ean izan zen eta trantsizio energetikoa eta klimatikoa jorratu zituen. Laugarrenean, ordea, klima krisiaren eta ekosistemen eta pertsonen osasuna kontserbatzearen arteko harremana landu zen. Bostgarren edizioak ingurumen-erronka handiei buruzko hausnarketa egiteko gune bihurtu zen, eta oraingoan gazteak izan zituen ardatz. Eskolaren seigarren edizioak herritarrak ahalduntzea izango du ardatz, krisi klimatikoaren eta beste ingurumen-erronka batzuen aurrean. Irailaren 12an izango da, aurrez aurre zein online, Donostiako Miramar Jauregian. Izena emateko epea zabalik dago
2024ko edizioa. Herritarrak ahalduntzea klima-krisiaren eta beste ingurumen-erronka batzuen aurreanIngurumen Komunikaziorako Eskolaren seigarren edizioa 2024ko irailaren 12an egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroen esparruan, eta Donostia Sustainability Forumean, herritarrak ahalduntzea izango du ardatz, krisi klimatikoaren eta beste ingurumen-erronka batzuen aurrean. Aurten ere, Donostiako Miramar Jauregia eztabaida-foro bihurtuko da, eta komunikazioa ekintza mobilizatzeko tresna gisa aldarrikatzen du. Edizio honen helburua hausnarketarako gune bat sortzea eta biodibertsitatearen galerari, natura-ingurunearen kontserbazioari, ekonomia zirkularraren ezarpenari eta garapen iraunkorrari buruzko gakoak eskaintzea da. Horretarako, trantsizio energetiko eta klimatikoan aurrera egiten eta kontakizuna aldatzen laguntzen ari diren profesionalekin elkarrizketa inspiratzaileen formatu baterantz birmoldatu eta eboluzionatzen ari da Eskola, ingurumen-gaiak gehiago eta hobeto komunikatzeko. Elkarrizketa horien osagarri, bi esperientzia praktiko daude: Santa Klara uhartea eta Hondalea itsasontziz bisitatzea bertaratzen diren pertsonentzat, eta Klimaren Murala elkarrekin sortzeko tailer bat telematikoki egiten dutenentzat. INFORMAZIO GEHIAGOIzena emateko epea zabalik dago eta esteka honetan egin daiteke: Ingurumen Komunikazioko Eskola 2024
2023ko edizioa. Ingurumen komunikazioa eta gazteak Kontsultatu edizio honetako memoriaIngurumen Komunikazioko Eskolaren bosgarren edizioa 2023ko irailaren 7an eta 8an egin zen, Euska lHerriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroetan. Aurten ere, Donostiako Miramar Jauregia ingurumen-erronka handiei buruzko hausnarketa egiteko gune bihurtu zen, eta oraingoan gazteak izan zituen ardatz. “Ingurumen gaiak gazteekin eta gazteentzat nola komunikatu” lelopean, ikastaroak ikuspegi praktikoa izan zuen. Bertan, jardunbide egokien kasuak partekatu ziren, bai komunikazio-profesionalei bai ingurumenari buruzko informazioa gazteriari helarazi nahi dioten beste eragile batzuei laguntzeko. Bi jardunaldietan, ingurumen komunikazioko profesional gazteek gai hauek landu zituzten: gazteak zerk bultzatzen dituen eta zer kanaletan dauden; klima-krisiari eta beste ingurumen-erronkei nola egindiezaiekegun aurre; sare sozialen bidezko ingurumen-jardunbide egokiak; giza garunak nola funtzionatzen duen eta mezu egokien bitartez nola aktibatu; eta ingurumen komunikaziorako formatu, euskarri eta kanal berriak. Sartu ekitaldiko argazkietan
2022ko edizioa. Krisi ekologikoa, osasun-krisia Kontsultatu edizio honetako memoriaIngurumen Komunikazioaren Eskolaren laugarren edizioa 2022ko irailaren 7an eta 8an egin zen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen barruan Aurten ere, Donostiako Miramar Jauregian goi-mailako hizlariek ingurumen-erronka nagusien komunikazioari buruzko gakoak azaldu zituzten online formatuan ere jarraitu ahal izan ziren bi jardunalditan. “Krisi ekologikoa, osasun-krisia” lelopean, krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, ingurune naturalaren kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena, garapen jasangarria edo ilustrazioa ingurumen-komunikaziorako tresna gisa gaiak jorratu ziren, besteak beste. 2022ko edizioaren helburua krisi klimatikoaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren artean dagoen erlazio estua jorratzea izan da. Koronabirusak eragindako pandemia oraindik mundua astintzen ari da, eta agerian utzi du osasun-krisia, hein handi batean, krisi ekologikoaren ondorio dela, eta pertsonen osasuna planetaren osasunaren mende dagoela. Sartu ekitaldiko argazkietan
2021eko edizioa. Trantsizio energetikoa eta klimatikoa komunikatzea2021eko irailaren 8an eta 9an egin zen Ingurumen Komunikazio Eskolaren hirugarren edizioaren gai nagusia izan zen trantsizio energetikoa eta klimatikoa, ingurumena kontuan izan dadin eraldaketa sozial eta ekonomikoa nagusi den garaiotan. Aurtengo edizioan azaldu zituzten, batetik, trantsizio bikoitzaren erronkari ikuspuntu komunikatibo eta dibulgaziozkotik heltzeko gakoak; bestetik, jasangarriago bizitzeko (eta ekoizteko) behar den ohitura- eta jokabide-aldaketan enpresen, erakundeen eta herritarren inplikazioa komunikazioaren arlotik bultzatzeko gakoak.Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok jardunaldia inauguratu ondoren, Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteko presidente María García de la Fuentek koronabirusaren garaiko ingurumen-komunikazioari buruzko hitzaldia eman zuen. Ondoren, Erresuma Batuko enbaxadore Hugh Elliotek Glasgowko COP26ren xedeak azaldu zituen. Andreu Escrivà idazle eta dibulgatzaile zientifikoak klima-aldaketaren prozesua eta planetako tenperaturaren aldaketa aztertu zituen. Bestalde, La Vanguardiako kazetari Antonio Cerrillo nazioarteko goi-bileren komunikazioaren gakoez mintzatu zen.Lehen mahai-inguruan Cristina Monge ikertzailea aritu zen moderatzaile, eta parte-hartzaileek klima-aldaketan Euskadik izango duen erronka aztertu zuten (EKI Fundazioko Nuria López de Guereñu, Aclimako Rakel Reyes eta Energiaren Euskal Erakundeko Arantzazu Zugasti). Arratsaldean, amaitzeko, mintegi praktikoa egin zuten Alfredo Casares kazetariarekin; kazetaritza eraikitzailearen balioa defendatu zuen hark. Bigarren eguna hasteko, Ihobeko Ekintza Klimatikoko teknikari Ainhize Butronek «Dragoien teoria» baliatu zuen gizarteari klima-aldaketaren aurrean jardutea galarazten dioten mugak esplikatzeko. Ondoren, trantsizio bikoitza komunikatzeko formatu digital berriak aztertu zituzten mahai-inguru batean Sara Acostak (Ballena Blanca), Teresa Guerrerok (El Mundo) eta José Luis Gallegok (El Confidencial), Luis Guijarro dinamizatzailearekin (Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteko idazkaria). Azken mahai-inguruko eztabaidagaia tokiko hedabideei ingurumenaz informatzeko sortzen zaien erronka izan zen. Ihobeko komunikazio-arduradun Yolanda Rodríguez izan zen moderatzailea, eta José María Montero (Canal Sur TV), Guillermo Roa (Euskadi Irratia) eta Miguel Ángel Ruiz (La Verdad) partaideak. Azkenik, SINC agentziako Eva Rodríguezek saio praktiko bat eman zuen sare sozialetan informazio-iturria detektatzeari eta iturri zientifikoei buruz. 2021eko Ingurumen Komunikazio Eskolak argi utzi duenez, ingurumenaren arloan komunikazioa eraginkorra egiteko, informazio zorrotza eta egiaztatua eman behar da, eta hori tokiko eremura iritsi behar da, inspirazioa eta ekintza sorrarazteko. Ikusi edizio honetako memoriaIkusi ekitaldiko argazkiak
2020ko edizioa. Biodibertsitatea eta natura-ondarea komunikatzeaIngurumen Komunikazioaren Eskolaren bigarren edizioaren helburua alderdi hauek aztertzea izan zen, besteak beste: komunikazioan oinarrituta nola bultza daitekeen biodibertsitatearen ezagutza eta babesa, eta nola azpimarra daitekeen ekosistemek eta naturak eskaintzen dituzten zerbitzuen balioa, funtsezko alderdiak baitira ekonomiarako eta gizartearen ongizaterako. Komunikazioan oinarrituta, enpresa, erakunde eta herritarren inplikazioa bultzatu nahi da, ohiturak eta jokabideak alda ditzaten, modu jasangarriago batean bizitzeko eta ekoizteko..Donostiako Miramar jauregian egin zen ikastaroa, 2020ko irailaren 21 eta 22an, eta zenbait tokitako ekimenen berri eman zuten, zenbait ikuspegitan oinarrituta, eta komunikazioa eta ingurumen-hezkuntza kontuan hartuta. Euskadiko egoera ere aztertu zen. Biodibertsitatean aberatsa da Euskadi eta, Europar Batasuneko lurraldearen % 1 soilik betetzen badu ere, 2.500 espezie baino gehiago ditu, baita Europan interesekoak diren habitaten % 35, fauna espezieen % 21 eta floraren % 2 ere.Bigarren edizioaren lehenengo egunean, punta-puntako hizlariak bildu ziren: Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea; María García, APIAko presidentea; Lourdes Lázaro, Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren Mediterraneoko Lankidetza Zentroaren Garapen Korporatiboaren arduraduna; Odile Rodríguez de la Fuente, zientzia- eta ingurumen-gaien dibulgatzailea; Cristina Monge, Ecodes fundazioko aholkulari exekutiboa eta Zaragozako Unibertsitateko Soziologia irakaslea, eta María Josep Picó, ingurumen- eta zientzia-gaietako kazetaria eta Jaume I Unibertsitateko irakasle elkartu eta ikertzailea.Bigarren egunean Xabier González aritu zen zuzendari, zeina une hartan Ihobeko Komunikazio arloko koordinatzaile zen, eta berarekin batera beste zenbait hizlari prestigiotsu izan ziren: Juan Luis Cano, kazetaria, umorista eta Gomaespuma fundazioko idazlea; Javier Valenzuela, Gaztela eta Leongo Natura Ondare fundazioaren komunikazio-zuzendaria eta APIAko zuzendariordea; María José Montesinos, Aragoiko RNEko Tiempo de actuar ingurumen-saioaren zuzendaria; Óscar Menéndez, zientzia-arloko komunikatzailea; María José Parejo, Radio 3 irratiko El bosque habitado saioko zuzendaria; Daniel Rodrigo, ingurumen-hezitzailea, eta Rocío Benavente, Maldita ciencia saioko koordinatzailea. Ikusi edizio horretako memoria
2019ko edizioa. Klima-aldaketa komunikatzea Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren lehendabiziko edizioa klima-aldaketaren eta berotze globalaren inguruko komunikazioan zentratu zen. Herritarrei berotze globalaren inguruan, neurririk ez hartzearen inguruan eta, bereziki, efektua eteteko norbanako gisa egin dezakegunaren inguruan informatzeak berebiziko garrantzia du eta, hortaz, horretarako konpromisoa hartzea funtsezkoa da gai horien inguruan behar bezala informatu ahal izateko. Teknizismorik gabe, katastrofismorik gabe. Baina komunikazio konprometitua bermatuta. Hori dela eta, eskolaren lehendabiziko edizioan aztertu zen nola komunikatzen den klima-aldaketaren inguruan, espezie gisa gainditu beharko dugun erronka handienetakoa baita hori. Hala, klima-aldaketaren kontrako neurriak hartzeko zenbait ekimen komunikatibo berritzaileren berri zabaldu zen.Ikastaroa Donostiako Miramar jauregian egin zen, 2019ko ekainaren 24 eta 25ean, eta berotze globalari eta klimaren aldeko ekintzari lotutako egitateak, zifrak eta narratiba jorratu zituzten; betiere, komunikazioaren ikuspegian oinarrituta. Hala, zenbait esperientzia aurkeztu zituzten eta herritarren jokabidean eragiteko gai diren eragileei ahotsa eman zieten (administrazioa, ingurumen-hezkuntza, irakaskuntza, erakunde zibilak eta komunikabideak). Klima-krisiaren berri emateko formatu berrien gaineko informazioa ere zabaldu zen.Eztabaidagai nagusien artean ideia hau nabarmendu zen: administrazio publikoaren komunikazio-ereduak, norabide bakarrekoa izateari utzi, eta norabide bikoitzekoa izan behar duelakoa. Izan ere, gobernuek ezin dute aldebakarreko komunikazioaren bidez mezua behar den lekura iritsiko dela pentsatzen jarraitu. Era berean, ingurumen-komunikazioan diharduten profesionalek ulertu behar dute komunikazioaren paradigma aldatu egin dela. Igorlea-mezua-hartzailea eredu tradizionaletik, igorle anitzeko eredura pasatu gara; hainbat kanalen bitartez, mezu ezberdinak igortzera. Eta, gainera, sarritan kodea ez da berdina izaten. Ikusi edizio horretako memoria
Zergatik Euskadin ingurumen gaietan diharduten kazetarientzako sari bat? Ihobe erakundearen eta Euskal Kazetarien Elkartea-Kazetarien Euskal Elkargoaren (KEE-EKE) arteko lehen lankidetza-hitzarmenaren testuinguruan sortu zen Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria, ingurumen-gaietako komunikazioa sustatzeko. Horretarako, kategoria berri bat sortu zen KEE-EKEk urtero antolatzen dituen Euskadiko Kazetaritzako Sarietan.Sariaren helburu nagusia da komunikabideetako (prentsa, irratia, telebista eta Internet) profesionalen lana aitortzea, EAEko eragile ekonomiko eta sozialen eta herritarren artean ingurumenaren kultura sustatu eta zabaltzeko; hau da, sariak, oro har, aitortza egiten dio gizartean ingurumenari lotutako informazioa dibulgatzen diharduten profesionalen lanari.Lehenengo edizioan, 2019an, Ingurumen Kazetaritzako Saria Julen Rekondo ingurumen-gaietan espezializatutako komunikatzaileak jaso zuen, zeinak lan handia egin baitu, bereziki, naturaren kontserbazioari lotutako ikerketan eta zabalkundean.2020an, Gorka Belamendiak jaso zuen saria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroko koordinatzaile eta zenbait komunikabidetako ohiko kolaboratzaileak.Eva Caballero kazetari eta Radio Euskadiko 'La Mecánica del Caracol' saioko zuzendaria izan zen saritua 2021ean. 2022an, Ramón Bustamante Herri Irratiko esatari eta kazetariak jaso du saria, duela berrogei urte gizarte eta ingurumenari lotutako gaiak jorratzen aitzindaria izan zenak.
Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria 2022 Sari-banaketa ekitaldian, Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok Ingurumen Kazetaritzako Saria eman zion Ramon Bustamante Herri Irratiko kazetari eta esatari beteranoari. Euskal hedabideetako ordezkariek osatutako epaimahaiak hark gizarte- eta ingurumen-gaiak jorratzen egindako lan aitzindaria aitortu zuen, “inklusioa” edo “jasangarritasuna” bezalako hitzak modan jarri baino askoz lehenago. “Ingurumen Kazetaritza” kategorian saritutako Ramon Bustamantez gain, Luis Rodriguez Aizpeolea, Pablo Gonzalez, Florencio Torre Lledó, Maider Galardi, Maite Bartolome, EITB eta Martin Ugalde saritu dituzte “Euskal Kazetaritza Sarien” aurtengo ekitaldian. Sartu ekitaldiko argazkietan
Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria 2021 Hirugarren edizioan, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok Euskal Kazetaritza Sarien banaketan parte hartu zuen, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak antolatuta, Ingurumen Kazetaritzako Saria Eva Caballero kazetari eta Radio Euskadiko ‘La Mecánica del Caracol’ saioko zuzendariari emateko. Urte askotako esperientzia duen kazetari aparta izateaz gain, gaiak zorroztasunez eta seriotasunez jorratzen dituela aitortu zuen euskal hedabideetako ordezkariek osatutako epaimahaiak. ‘Ingurumen Kazetaritza' kategorian saritutako Eva Caballeroz gain, Begoña del Teso, David Beriain eta Roberto Fraile, Mirentxu Purroy, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Julio Florren 'Blog Rioja Alavesa' bloga eta Angel Ruiz de Azua izan ziren iazko sarituak. Sartu ekitaldiko argazkietan
2020ko Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria Bigarren edizioan, Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak parte hartu zuen Euskadiko Kazetarien Elkarteak-Kazetarien Euskal Elkargoak antolatzen duen Euskadiko Kazetaritzako Sarien banaketa-ekitaldian, eta berak eman zion Ingurumen Kazetaritzako Saria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroko koordinatzaile eta zenbait komunikabidetako ohiko kolaboratzaile Gorka Belamendiari. Epaimahaiak, euskal komunikabideetako ordezkariek osatua, haren dibulgazio-lana, hegaztiekin, naturaguneekin eta ingurumenarekin lotua, aitortu zuen. Amaia Barredo sailburuordeak nabarmendu zuenez, kazetariek lan garrantzitsua egiten dute informazio zehatza eskaintzeko eta berau testuinguruan jartzeko. Izan ere, informazio zehatza eskaintzea, testuinguruan jarria, «inoiz baino beharrezkoagoa da, gizarte-, ekonomia- eta, jakina, ingurumen-arloetako erronka handien eragin eta loturak ulertzeko; izan ere, informazio egokiak ekintzarako bidea zabalduko digu».
2019ko Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria Lehenengo edizioan, Iñaki Arriola orduko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua arduratu zen Ingurumen Kazetaritzako Saria emateaz Julen Rekondori, ingurumen gaietan espezializatutako komunikatzaile aitzindaria eta hainbat komunikabidetako ohiko kolaboratzailea.Epaimahaiak, euskal komunikabideetako ordezkariek osatua, nabarmendu zuenez, sarituak gaitasun handia du ingurumenari lotutako erronka handien berri zabaltzeko, eta, hizkera ulergarria erabiliz, irizpide zientifikoetan oinarritzen da, betiere, gaurkotasun informatiboari helduta.Arriola sailburuaren hitzetan, komunikabideen lanak berebiziko garrantzia du klima-krisia eta biodibertsitatearen galera nagusitzen ari diren garaiotan. Komunikabideek «herritarrei gaiaren inguruan ohartarazteko aukera ematen dute, eta arreta arazoetan eta horiek konpontzeko irtenbideetan jartzen laguntzen dute, baita bizitza-ohitura jasangarriak sustatzen ere».
Euskadiko jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcast-a En verde-Berdean da Ihobek iraunkortasunari eta ingurumenari buruz duen podcast kanala, bizi-eredu jasangarriagoak lortzeko lan egiten duten pertsonei eta erakundeei ahotsa emateko. Formatu hori, Begoña Beristain kazetariak aurkeztua, 2021eko martxoan sortu zen, EAEko natura-ingurunearekin eta ingurumen-erronkekin –klima-krisia, biodibertsitatearen galera, natura-ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena, garapen jasangarria...– lotutako esperientziak eta proiektuak zabaltzeko asmoz, beste pertsona eta erakunde batzuk inspiratzeko eta haien arteko sinergiak sortzeko. En verde-Berdean podcastaren lehen atalean Gabi Martínez idazlea eta naturalista izan zen protagonista. Egungo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko eta ingurumena errespetatzen duen eredu jasangarriago baterantz abiatzeko bidean, artearen eta literaturaren munduak egin ditzakeen ekarpenei buruzko gogoetan egin zuen. Bigarren kapituluan, biodibertsitatean jarri zen fokua. Lexeia Larrañaga zuzendariarekin eta Alex Gutiérrez ekoizlearekin (Avis Producciones) hitz egin genuen haien “Natura Bizia” film dokumental berriari buruz. Ikus-entzunezko proiektu honek Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatearen balioa nabarmendu nahi du, herritarrak beren ingurune naturalera hurbiltzeko. Hirugarren atalean, Ekomodoaren sortzaileetako batek, Adriana Uribesalgok, ekonomia zirkularrarekin konprometitutako ekimen berritzaile hau aurkeztu zuen. Ekomodo jardueraren ardatza da egunerokorako osagarri jasangarriak diseinatu eta merkaturatzea, ekodiseinuan oinarrituta eta ekoizpena ahalik eta arduratsuena izateko ahalegina eginda. Laugarren atalak Mater museo ekoaktiboan sartu gintuen. Izaskun Suberbiolaren —nabigatzaileak, itsas zientzialariak, ingurumen-hezitzaileak eta ekimenaren zuzendariak— eskutik, museo flotatzaile berezi hau zeharkatu genuen, Pasaian (Gipuzkoa) oinarrituta, itsas ingurunearen kultura eta kontserbazioaren inguruko jarduera sorta zabala eskaintzen duena.Bosgarrenan Andreu Escrivà idazle, zientzia-dibulgatzaile eta ingurumen-teknikariak klima-aldaketa geldiarazteko gako batzuk ematen ditu, errua saihestuz eta ekintzara pasatuz.
En verde-Berdean podcast-aren kapituluakLehen atalean, Gabi Martínez idazle eta naturalistak gogoeta egin zuen artearen eta literaturaren munduak egungo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko eta eredu iraunkorrago baterantz igarotzeko egiten dituen ekarpenei buruz. Bigarren kapituluan, biodibertsitatean jarri zen fokua. Lexeia Larrañaga zuzendariarekin eta Alex Gutiérrez ekoizlearekin (Avis Producciones) hitz egin genuen haien “Natura Bizia” film dokumental berriari buruz. Hirugarren atalean, Adriana Uribesalgo Ekomodoaren sortzaileetako batek ekonomia zirkularrarekin konprometitutako ekimen berritzaile hau aurkeztu zuen. Laugarren atalak Mater museo ekoaktiboan sartu gintuen. Izaskun Suberbiola marinel eta proiektuaren zuzendariaren eskutik, museo flotatzaile berezi hau zeharkatu genuen. Bosgarrenan Andreu Escrivà idazle, zientzia-dibulgatzaile eta ingurumen-teknikariak klima-aldaketa geldiarazteko gako batzuk ematen ditu, errua saihestuz eta ekintzara pasatuz.
Campañas comunicación “BIRZIKLAPENEAN JAIOAK GARA” KANPAINA Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak, foru-aldundien, Euskadiko hogeita hamar udale...
Campañas comunicación "Circular Thinking" Kanpaina “Circular Thinking” (“Modu zirkularrean pentsatu”) sentsibilizazio-kanpainaren helburua da ekonomia...
Ihobe Linkedinen: Linkedinen ere interesatuko zaizu: EkoGarapena Seguir URBANKLIMA2050 Seguir Iceberg EU Seguir Agree Project Seguir
Ihobe Instagramen: Instagramen ere interesatuko zaizu: EkoGarapena @ekogarapena Seguir Ekoetxea @ekoetxea Seguir ICEBERG Project H2020 @iceberg_eu Seguir
Ihobe Twitterren: Twitterren ere interesatuko zaizu: Ekoetxea @Ekoetxea_eus Seguir Udalsarea @Udalsarea2030 Seguir EkoGarapena @EkoGarapena Seguir UrbanKlima @urbanklima2050 Seguir Iceberg Project @Iceberg_EU Seguir AgreeEU_project @agreeeu Seguir
Ihobe Facebooken: Facebooken ere interesatuko zaizu: EkoGarapena @EkoGarapena Seguir Ekoetxea Meatzaldea @EkoetxeaMeatzaldea Seguir Ekoetxea Urdaibai @EkoetxeaUrdaibai Seguir Ekoetxea Txingudi @EkoetxeaTxingudi Seguir Ekoetxea Azpeitia @EkoetxeaAzpeitia Seguir
Ihobe Youtuben: Youtuben ere interesatuko zaizu: EkoGarapena Seguir Ekoetxea Sarea Seguir Iceberg Seguir Udalsarea21 Seguir
Ihobe Flickerren: Flickerren: Agree Proyect Seguir Iceberg Proyect Seguir Life UrbanKlima Seguir Udalsarea2030 Seguir