Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe sozietate publikoaren bidez bultzatzen duen Euskadiko ETE Zirkularra Programa 12 proiektutara iritsi da jadanik, 106 enpresa txiki eta ertainen parte-hartzearekin. Gorde Emandako laguntzak 1.052.00 eurora iristen dira2021eko amaieran, Ihobe sozietate publikoaren bidez, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen Euskadiko ETE Zirkularra programaren lehenengo finantziazio-jarduera: laguntza-lerro espezifiko bat, ingurumen-erronkei erantzuten dieten proiektuen garapena finantzatzen duena; erronka horiek merkatukoak izan daitezke, edo etorkizuneko erregulazioei lotuta egon daitezke, eta aitortutako tresna eta metodologiak aplikatzearen bidez heltzen zaie. Aclima, AVEQ-KIMIKA, Euskadiko Elikaduraren Klusterra, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikaren Klusterra, Eraikune, FEX Elkartea, Habic, Iraurgi Berritzen eta SIDEREX dira 106 ETE euren eragimen-eremuan mobilizatzeko ardura duten 9 bitarteko eragileak. Aclima - Basque Environment Clusterrak bizi-zikloaren azterketari eta erosketa berdeari buruzko bi proiektu abiatu ditu. AVEC-KIMIKA bi proiektutan ari da lanean; batak zirkulartasunaren alde egiten du hondakinen kudeaketan; besteak, berriz, berrikuntza zirkularra bultzatzen du sektore kimikoko eta kautxuaren eta plastikoen sektoreko ETEen negozio-planetan. Euskadiko Elikaduraren Klusterrak bi ekimen bultzatzen ditu: lehenengoa, hondakin organikoen eta CO2aren errebalorizazioari buruzkoa; bigarrena, berriz, ontzi eta bilgarrien ingurumen-inpaktua ekodiseinuaren bidez murrizteari buruzkoa. Euskadiko Mugikortasun eta Logistikaren Klusterrak ingurumen- eta karbono-aztarna modu pertsonalizatuan neurtzeko tresna bat daukan proiektu bat aurkezten du. Eraikune – Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak etxebizitzen birgaitze jasangarriko eredu batean lan egiten du, balio-katearen ETEei zuzenduta. Beste alde batetik, FEX Elkarteak bizi-zikloren azterketaren metodologia aplikatzeko proiektu bat bultatzen du, ingurumen-aztarna korporatiboa torlojuen bidezko junturen azpisektorean kalkulatzeko. Habic - Euskadiko ekipamendu, egur, bulego eta contract arloko Klusterrak ontziei buruzko araudi berrirako egokitzapena hobetzeko eta sustatzeko ekimen bat abiatu du, altzarien sektoretik, ekodiseinuaren bitartez. Iraurgi Berritzen - Urola Erdiko garapen- eta berrikuntza-agentziak, berriz, ekonomia zirkularrari lotutako aukera berriak eta merkatu-nitxoak baloratzeko eta lehenesteko ekimen bat bultzatzen du, makineria eta ekipoen sektoreko ETEetan. Azkenik, SIDEREX ere ekonomia zirkularrari lotutako aukera berriak eta merkatu-nitxoak identifikatu, baloratu eta lehenesteko proiektu bat garatzen ari da, altzairuaren balio-katearen segmentuko ETEetan. Aclima Aclima - Basque Environment Klusterrak “HAPRec” proiektua abiatu du, helburu honekin: bizi-zikloaren azterketaren metodologia aplikatzea hondakinen kudeaketari lotutako prozesuen ingurumen-aztarna kalkulatzeko, Europako Batzordeak proposatutako metodologiaren arabera. Horrek jarraibide errazak eskainiko dizkie hondakinen kudeatzaileei bizi-zikloaren azterketaren eta ingurumen-aztarnaren metodologiak nola aplikatzen diren ulertzeko, euren prozesuen ingurumen-jokabidea ebaluatzerakoan; hortik ateratako konklusioek euren ingurumen-aztarna murrizteko ekintza-plan bat ezartzea ahalbidetuko diete, euren bezeroei zerbitzu jasangarriago bat eskaintzeaz batera; halaber, informazio zehatza eskaini ahal izango diete merkaturatzen dituzten produktuek sortzen dituzten hondakinen kudeaketatik eratortzen den inpaktuaz. Orobat, “ICOPVE” ere lantzen ari da, alegia, erosketa pribatu berdea Euskadiko ETEetan sustatzeko proiektu bat. Beraren ardatza da enpresa horien ingurumen-inpaktua murrizteko eta euskal industriaren hornidura-katearen ingurumen-jokabidea hobetzeko tresna erabilgarri bat inplementatzea. Proiektuaren gakoa da interes orokorraren alde egitea, ingurumen-irizpideak erosketa eta kontratazio pribatuei buruzko erabakietan txertatuz, hornitzaileek irizpide horiek berenganatzearen alde eginez, eta erosketa berdearen alorreko osagai egokiak eta zeharkako izaerakoak eskaintzea, merkatu jasangarriak eraikitzea ahalbidetuz. Informazio gehiago: www.aclima.eus AVEQ-KIMIKA AVEC-KIMIKAk “Landfill Zero Pyme” proiektua garatzen du; beraren bitartez, laguntza emango zaio sektore kimikoko eta plastiko eta kautxuaren sektoreko ETEen multzo bati, sektoreko enpresen hondakinen kudeaketa hobetzeko aukeren azterketa eta detekzioan, erakundeen zirkulartasunaren ebaluazioan munduko erreferentzia den tresna bat erakundeetan aplikatu eta hedatzearen bidez: Chemists Circular Economy Tool (CCET). Proiektu hau bat dator Europar Batasunak ezarritako helburuekin, eta ETEak prestatuko ditu hondakinen alorrean datozkigun paradigma-aldaketei heltzeko. Informazio gehiago: www.aveq-kimika.es. AVEQ-KIMIKAk sektore kimikoko eta kautxu eta plastikoaren transformazioaren sektoreko euskal ETE multzo baten dinamizazioa abiatu du, euren negozio-planen berrikuntza zirkularrera zuzenduta. Finlandiako Berrikuntzaren SITRA Fundazioak (ingurumen eta berrikuntzaren alorreko europar erreferente nagusietako bat) garatutako “Circular Economy Playbook” tresnaz baliatuz, proiektua etorkizun arduratsua lortzen laguntzera zuzendutako lan-proposamen bat da, aldi berean enpresen lehiakortasuna handitzea ahalbidetzen duten negozio zirkularren ereduak garatu nahi dituena. Informazio gehiago eskatu daiteke helbide elektroniko honetara idatziz: info@aveq-kimika.es. Euskadiko Elikaduraren Klusterra Euskadiko Elikaduraren Klusterrak “HONDOR-FOOD” proiektua koordinatzen du; berari esker, Euskadiko elikaduraren arloko hamar ETE inguruk aukera izango dute sortzen dituzten hondakin organikoen eta CO2aren kantitatea eta tipologia ezagutzeko eta haien balorizaziorako aukera egokienak eta berritzaileenak aurkitzeko. Azken helburua da enpresak konturatu daitezela euren jarduera sortzen dituen azpiproduktuen potentzialtasunaz, eta, horri lotuta, jakin dezatela zer irtenbide egon daitezkeen azpiproduktu horiek merkaturatzeko eta zer eragilerekin kolaboratu dezaketen zeregin horretan. Informazio gehiago: ibejarano@clusteralimentacion.com. Halaber, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak “ONTIN-FOOD” proiektua ere abiatu du, Euskadiko elikaduraren arloko balio-katearen 10 ETEri euren oraingo ontzi eta bilgarrien ingurumen-inpaktua neurtzen laguntzeko, eta, ondorioz, hobekuntzarako alternatibak ekodiseinuaren bidez identifikatzeko. Era horretan, aukera izango dute material jasangarri berriekin esperimentatzeko eta ekintza-plan bat zehazteko, euren estrategietan ekonomia zirkularrarekin lotutako irizpideak txertatzeari begira. Informazio gehiago helbide honetara idatziz: ibejarano@clusteralimentacion.com. Euskadiko Mugikortasun eta Logistikaren Klusterra Euskadiko Mugikortasun eta Logistikaren Klusterrak “Ingurumen- eta Karbono-aztarnaren kalkulua mugikortasun eta logistikaren sektoreko ETEetan eta ad-hoc tresna baten sorrera” deritzan proiektua abiatu du. Proiektuaren helburua da aldagai horiek kalkulatzeko tresna bat garatzea, erakundeek aukera izan dezaten euren bezeroek egiten dituzten informazio-eskaerei hobeto erantzuteko, erosketa berdearen alorrean etorkizunean egongo diren arau-betekizunei aurrea hartzeko eta euren ingurumen-inpaktuaren ezagutza eta kudeaketa hobetzeko, kalkulua azpikontratatu behar izan gabe eta ezagutza espezializatua eskuratu behar izan gabe. Informazio gehiago: www.mlcluster.com. Eraikune Eraikuneren “Zirgaitu: Berrikuntza zirkularretan ETEak gaituz” proiektuak Euskadiko trantsizio energetikoaren prozesua bultzatu nahi du, etxebizitzen birgaitze-eredu jasangarriago baterantz zuzenduta, euskal ETEen prestakuntza eta birgaitzearen balio-katean duten posizionamendua hobetzearen bidez (eraikuntza-enpresak, birgaitze-enpresak, diseinuaren arloko estudioak edo ingeniaritza-etxeak eta hornitzaileak). Horri esker, euren ospe korporatiboa hobetu ahal izango dute marka berdearen bitartez. Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: www.eraikune.com. FEX FEX Elkarteak garatzen duen “HAUA” proiektuaren helburua da bizi-zikloaren azterketaren metodologia ingurumen-aztarna korporatiboa kalkulatzeko erabiltzea, torloju bidezko junturen azpisektorean, Europako Batzordearen Gida erreferentzia gisa erabiliz. Sektoreko enpresak ingurumen-informazioari buruzko eskakizunak jasotzen ari dira azken bezero batzuen aldetik, zeren Ingurumen Adierazpenak edo Karbono Aztarnak (erakundearena edo produktuarena) eskatzen hasi baitira euren salerosketetan, eta baita ekoizlearen erantzukizun zabalduaren arauditik eratortzen diren betebehar berrien inguruko informazioa ere. Euskal enpresek modu garbian identifikatu dituzte araudiari aurrea hartzearen abantaila lehiakorrak, aitortza ziurtatuak jasotzeak euren katalogoko produktu eta zerbitzuei gehitu diezaioketen balioa garbi identifikatzeaz batera. Informazio gehiago: jbayerbe@fex.eus. Habic Habic - Euskadiko ekipamendu, egur, bulego eta contract arloko Klusterrak “Adapt-Env” proiektua abiatu du, ontziei buruzko araudi berrirako egokitzapena hobetu eta sustatzeko xedez, altzarien sektoretik eta ekodiseinuaren bitartez. Proiektu horretan, sektoreko hamar enpresak parte hartzen dute: altzarien fabrikazioan diharduten zortzi enpresak (etxea, contract eta brikolajea), altzariak fabrikatzeko makineriaren fabrikatzaile batek eta banatzaile batek. Helburua da Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko etorkizuneko Errege Dekretuan jasotako betekizunak betetzea eta hobetzea, altzarien sektoreko enpresa parte-hartzaileen produktuen aldetik, eta produktu horiek erabiltzea euren bezeroei zuzendutako ingurumen-jasangarritasuneko komunikazio-tresna gisa. Informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://www.linkedin.com/feed/update/urn:li:activity:6909162705396355073. Iraurgi Berritzen Iraurgi Berritzen gidatzen duen “UrETEkoZItuz” proiektuaren helburua da ekonomia zirkularrari lotutako aukera berriak eta merkatu-nitxoak identifikatu, baloratu eta lehenestea, makineria eta ekipoen sektoreko ETEetan, banakako ekintza-plan bat sortuz aukera horien bultzadarako. Helburua da ETEen posizionamendu lehiakorra hobetzea eta enpresa-arriskua murriztea, enpresa-proiektu eta -jarduera jasangarri berriak identifikatuz, horien bidez susperraldi ekonomiko berdeari, enpresa-ehunaren biziberritzeari eta enplegu zirkularraren sorrerari laguntzeko, gero eta zirkularragoa den eskualde batean. Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: www.iraurgiberritzen.eus. SIDEREX SIDEREX – Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak “Steelworks Future Circular SMEs” proiektua abiatu du, helburu honekin: ekonomia zirkularrari lotutako aukera berriak eta merkatu-nitxoak identifikatu, baloratu eta lehenestea, makineria eta ekipoen fabrikatzaileen segmentuko ETEetan, ekonomia zirkularreko banakako ekintza-plan bat sortuz aukera horien bultzadarako. Hausnarketa- eta ekintza-prozesu bateratu baten bitartez, euren helburua da ETEen posizionamendu lehiakorra hobetzea eta enpresa-arriskua murriztea, enpresa-proiektu eta –jarduera jasangarri berriak sortzen laguntzeaz batera, horien bidez susperraldi ekonomiko berdeari, enpresa-ehunaren biziberritzeari eta enplegu kualifikatuaren sorrerari laguntzeko. Informazio gehiago: www.siderex.es. Anterior Siguiente
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Basque Circular Hubak Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei 2024/10/09
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterraren laugarren promozioa graduatu da 2024/07/16
Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak 2024/07/10
Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Gorde Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu 2024/06/21