Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna sailburua prentsaurrekoan agertu da Gobernu Kontseiluaren asteroko bileraren ostean, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratu eta onartzen duen agindu berri baten berri emateko. Euskal ekoizpen-sarean ingurumen-jarrera hobea duten ekipamenduak jarrita ekoizpen-prozesuen efizientzia sustatzen duen tresna fiskala izango da Teknologia Garbien Zerrenda berria. Gorde Ihobe, Spri eta EEEren baterako lanetik dator hori guztia, baita Euskal Ogasunekin eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoarekin izandako lankidetzatik ere. Barnean hartu dira ere bai finantza-erakundeak, teknologia-hornitzaileak, aholkulari fiskalak, enpresa-elkarteak eta enpresak. Erakunde arteko lankidetzak xede du trantsizio berderako ibilbidea azeleratzea enpresentzako ahalik eta modu efizienteenean eta ekonomikoenean. Sailburuak azpimarratu duenez, "Kontzertu Ekonomikoa bezalako zerga-sistema propio bat izateak suposatzen duen sendotasunetik abiatuta, Europan anbizio handiena duen mota honetako sistema inplementatzen dugu. Aitzindaria den eta eredutzat hartzen den Holandako sistemaren kenkariak bikoizten ditu. Teknologia garbien zerrenda berria palanka bat izango da industria berria sortzeko, gure enpresak lehiakorragoak izateko eta deskarbonizazioaren aldeko apustuan aurrera egiteko, 2050erako neutraltasun klimatikoaren helburuari begira".Eusko Jaurlaritzaren agindu berri batek eguneratu eta handitu egin du Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, eta horien alde egiteak berekin dakar ekipoaren inbertsio-kostuaren % 30 kentzea sozietateen gaineko zergatik Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren aginduak trantsizio berdea sustatu nahi du, eta, aldi berean, ekoberrikuntza sustatzeko teknologia garbietako inbertsioa azeleratu eta enpresei –bereziki ETEei– laguntza eman jarduera ekonomikoa sortzeko. Hori horrela, Euskal Ingurumen Plangintzaren helburuen ezarpena azeleratu nahi da zerrenda estandarizatu, zorrotz eta dinamiko horren bidez, une oro ingurumeneko eta ekonomiako kostu-eraginkortasunik handiena lortze aldera. Ingurumena hobetzeko tresna horri esker, zerrendan sartutako teknologiak eta materialak erosten dituzten enpresek ekipamenduaren inbertsio-kostuaren % 30 kendu ahalko dute sozietateen gaineko zergan. Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoa izango da zerrendaren idazkaritza teknikoa, eta enpresen eskaerak kudeatuko ditu, beti online. Horrez gain, eta enpresek eskatuta, arreta goiztiarreko zerbitzu bat prestatzen ari da segurtasun juridiko handiagoa emate aldera inbertsioa egin baino lehen. Dirulaguntzekin eta laguntza publikoekin alderatuta, kenkarien abantaila handietako bat da haien erraztasuna eta bizkortasuna, hain zuzen. Izan ere, prozedura oso txikia da beste mekanismo batzuekin alderatuta, eta horregatik tresna oso erakargarria da ETEentzako. Eskaerak Ihoberen webgunearen bidez egin beharko dira: https://www.ihobe.eus/teknologia-garbien-euskal-zerrenda. 64 teknologia garbi onura fiskalekin Eguneraketa honek berekin dakar zenbait teknologia berri sartzea, azpimarra berezia jarrita hidrogeno berdea sustatzeko bost teknologiatan. Guztira 64 dira jadanik zerrendan. Horien artean, energia berriztagarrietako 11 teknologia daude, ekonomia zirkularreko 19 eta zero kutsadurako 29.Ingurumena hobetzeko tresna fiskal horrek trantsizio berdea sustatu nahi du, eta, aldi berean, teknologia garbietako inbertsioa azeleratu eta enpresei –bereziki ETEei– laguntza eman jarduera ekonomikoa sortzeko Zerrenda Herbehereetako Gobernuak duen antzeko zerrendan oinarrituta sortu zen, eta eguneratu da prebentziozko hainbat teknologia detektatu ostean, Ingurumen Administrazioaren Euskal Legearen 85.2 artikuluan jasota dagoen ingurumenerako efizienteagoa den teknologiaren kontzeptuarekin bat datozenak. Lege horrek jasotzen du zerrenda arian-arian eguneratzea, jadanik frogatuta dauden teknologia ekoberritzaileak sartzen joateko. Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratu eta handitzea aurrerapauso esanguratsua da enpresako jardunbide jasangarriak sustatzeko eta Euskadin ekonomia berdeago bateranzko trantsizioa sustatzeko bidearen ildoan, Enpresentzako onura fiskalak emateaz gain, neurri horrek ingurumeneko helburuak betetzen ere laguntzen du, baita ekonomia zirkularrago eta efizienteago bat garatzen ere baliabideak erabiltzearen esparruan. Aginduak hainbat esparruri buruzko zenbait ekipamendu deskribatzen ditu: ura (mikroiragazketa, ultrairagazketa, elektrodialisia, etab.), airea (partikula jakin batzuetarako bide lehor nahiz hezeko elektroiragazkiak, oxidazio termiko birsortzailekoak, etab.), hondakinak (gatz metalikoen kristalizagailuak, metal ez-ferrikoen bereizgailuak, plastikoen bereizgailuak, etab.), energia (errendimendu handiko bero-ponpak, aire-sorgailuak, panel fotovoltaikoak, ibilgailu elektrikoak, etab.), zarata (isilgailu xurgatzaileak) eta baliabideak (iragazki mineral autogarbigarriak, garbiketako makinak, koipegabetzea eta ultrasoinu bidez lehortzea, etab.). Gainera, Teknologia Garbien Zerrendak ekipamendu bakoitza zehazten du, baita zein sektoretan aplika daitekeen ere. Zerrendako teknologia guztiek merkatuan eskuragarri egon behar dute, eta legezko baldintzak gainditu behar dituzte. Zerrendan sartutako teknologiak hautatzeko, zenbait irizpide aplikatu dira. Horien artean daude ezarpen-maila, teknologiaren transferigarritasuna eta ingurumen-inpaktua murrizteko egiten duen ekarpena.Dirulaguntzekin eta laguntza publikoekin alderatuta duen abantaila handietako bat da erraza eta bizkorra dela; horrez gainera, inbertsioa egin aurreko laguntza-zerbitzu bat jarriko da enpresen eskura Indarreko programei eta planei lotuta Teknologia Garbien Zerrenda zuzenean lotuta dago tresna hori espezifikoki aipatzen den estrategia, programa eta planekin. Horien artean nabarmentzen da Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako 2030eko Estrategia. Horrez gain, Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Euskadiko Planak zerrenda jasotzen du elementu funtsezkoa baita hondakinen proiektuek finantzazioa lor dezaten errazteko, tresna ekonomikoak eta fiskalitate berdekoak garatzeko, materialen eta bigarren mailako produktuen lehiakortasunari laguntzeko eta isurketari pizgarriak kentzeko. Zerrenda eguneratzean kontuan hartu dira Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko 01/2024 Euskal Legearen helburuak eta betebeharrak. Lege horrek indartuko ditu indarrean dauden estrategiak, hala nola 2030erako Euskadiko Jasangarritasun Energetikorako Estrategia. Anterior Siguiente
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera 2025/03/14
Industria Ekoeraginkorra, Klima aldaketa Gorde Industria Ekoeraginkorra, Klima aldaketa Europako Batzordeak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda aitortu du ekonomia zirkularrean jarraitu beharreko adibide gisa 2025/02/06
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Mugaz gaindiko mugikortasun jasangarri bultzada Irungo Pierre Loti oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berriarekin 2025/02/03
Klima aldaketa Gorde Klima aldaketa Ihobek babesa eman dio klima aldaketaren eta energia trantsizioaren terminologian espezializatutako hiztegi bat sortzeari, euskarazko erabilera sustatzeko 2025/01/24