Skip to main content
2026ko urriaren 4a
  • Ingurumen-plangintza
  • Biodibertsitatea

Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiko hegazti ugaltzaileen lehen atlas modernoa aurkeztu du

Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiko hegazti ugaltzaileen lehen atlas modernoa aurkeztu du

Aurkezpenean parte hartu dute Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordeak, Koldobike Olabide Gipuzkoako Aldundiko Mendi eta Natura Ingurunearen zuzendariak, Jokin Otamendi Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak eta Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia saileko zuzendariak.

Aitor Aldasorok "garapen jasangarriarekin bateragarria den biodibertsitatearen babesa" defendatu du bere hitzaldian; izan ere, "ekosistema osasuntsuen kontserbazioaren menpe daude gure ongizatea eta etorkizuneko belaunaldiena, muturreko gertaera meteorologikoetatik eta etorkizuneko pandemietatik babesten lagunduko digutelarik". Azpimarratu duenez, Euskadiko lurraldearen % 23 naturgune babestuek osatzen dute, batez ere Natura 2000 Sareko aterkipean, hori baita interes bereziko naturguneak babesteko Europako programarik garrantzitsuena. Horregatik, "natura-ondarearen kontserbazioa garapen zientifiko-ekonomikoarekin eta sozialarekin uztartzen jarraitzearen" alde egin du, Euskadin biodibertsitate handiko berdeguneak izateko aukera eman digun binomioa. Txingudiko hezeguneko hegazti-fauna garrantzitsua jarri du adibide gisa, eta gaineratu du "Aranzadik gaur aurkezten duen atlasa oso erabilgarria izango dela Ekoetxetik garatzen dugun lan pedagogiko eta didaktikoan.

Ikerlanak 6 urte iraun du, eta 60 ornitologo baino gehiagok parte hartu


Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti-faunaren aberastasunari buruzko ikerketa zientifiko sakona jasotzen duen atlasaren edizioa Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia sailak gidatu du, Juan Arizagaren zuzendaritzapean.

Ornitologo aditu honek aurkezpenean azaldu duenez, "ikerketa hau gure lurraldeko hegazti-faunaren aberastasunaren erradiografia da. Metodologia zientifikoaren bidez, gure hegaztien egoerari buruzko informazio zehatzagoa izatea lortu dugu: ugaltze-espezie guztien kopurua, espezieen ugaritasunaren kalkulua edo habitaten araberako populazioen tamaina, besteak beste. Lan hori ornitologian adituak direnekin egin da. Horiek 5x5km-ko UTMko lauki edo gelaxken arabera zenbatu eta hartu dituzte datuak, eraztunak dituzten hegaztien datuak ere kontutan izan dira eta baita ornitho.eus fauna bistaratzeko plataforman jasotako datuak ere.

Horrela, Aranzadiren ikerketak ondorioztatu du euskal autonomia erkidegoan 180 hegazti-espezie ugaltzen direla, horien artean 175 espezie autoktono eta 5 exotiko. Espezie ugarienen artean, hau da erregistratutako gelaxka guztietan daudenak eta populazio-tamaina handia dutenak, honako hauek dira:

  • Txolarre arrunta: 000 banako.
  • Txantxangorria: 000. banako
  • Txepetxa: 000 banako
  • Zozo arrunta: 000 banako
  • Txinbo kaskabeltza: 000 banako
  • Txonta arrunta: 000 banako
  • Kaskabeltz handia: 000 banako
  • Erregetxo bekainzuria: 000 banako

Liburu honen ondorioen artean, esan daiteke kontserbazio-egoera onenean dauden espezieak basokoak direla, adibidez okil beltza; nekazaritza-inguruneei lotutakoak, berriz, egoera okerragoan daude. Habitat horiei (landazabalak, lehorreko laborantza-eremuak...) lotutako espezieen % 30ek nabarmen murriztu dute banaketa-eremua mendearen hasieratik. Hori da Antzandobi arruntaren kasua, atlas honen portadan ilustratutako espeziea.

Atlasa euskal hiriburu guztietan aurkeztuko da urrian, arratsaldeko 19: 00etan.

  • Urriaren Aranzadi Zientzia Elkartean (Donostia)
  • Urriaren Atarian (Vitoria-Gasteiz)
  • Urriaren La Bolsa eraikinean (Bilbo)
Aurkezpen egun hauetan liburua % 10eko deskontuarekin erosi ahal izango da.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera
2025eko azaroaren 26a
  • Hondakinak
  • Ingurumen-plangintza
Josu Bilbao, Ingurumeneko Sailburuordea: “gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”