Skip to main content
2026ko urriaren 17a
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra

Azaroaren 10era arte zabalik dago 'Zirkularrak - Circulares' erakusketan produktu zirkularrak barne hartzeko epea

Azaroaren 10era arte zabalik dago 'Zirkularrak - Circulares' erakusketan produktu zirkularrak barne hartzeko epea



Inskripzioak

Helbide soziala edo jarduera-gunea Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa interesdunek ondorio horretarako egindako formularioaren bidez igor ditzakete eskabideak. Produktuek erabat garatuta egon behar dute eta produkzio edo merkaturatze fasean egon behar dute. Ez dute balio prototipo ez-funtzionalek edo etorkizuneko produktu-proiektuek.

formulario EUS

Erakusketa ibiltari horren helburua da ekonomia zirkularreko eredurako trantsizioa hasi duten euskal enpresak ikusgai egitea

Erakundeak frogatu behar du bere lehiakideen aurreko ereduen aurrean edo antzeko ereduen aurrean lortutako ingurumen-hobekuntza, ahal dela, ingurumen-inpaktuak neurtzeko txosten ofizial baten bidez, hala nola Produktuaren Ingurumen Adierazpenaren bidez, egiaztatutako karbono-aztarnaren bidez, kanpoko azterketa kritikoa duen Bizi Zikloaren Analisiaren bidez, eta abar.

Ihobek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko doako zerbitzua gaitu du, informazio kuantifikaturik ez dagoen kasuetarako. Informazio hori izateko epea azaroaren 10ean amaituko da.

Konpainia batek zenbait produktu aurkeztu ahal izango ditu, baina espazio-arrazoiak tarteko eta ahalik eta ordezkaritzarik zabalena bermatze aldera, erakunde bakoitzak gehienez ere bi edo hiru produktu aurkeztu ahal izango ditu. Parte hartzen duten enpresen ardura izango da erakusketa osatuko duten produktuak epe eta modu egokian ematea Ihoberi.

‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa aukera bikaina da ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza sustatzeko. Erakusketa zuzentzen zaie: herritarrei; enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko potentziala duten erakunde eta administrazio publikoei; Euskadiko eta nazioarteko klusterrei eta enpresa-elkarteei; edo Euskadiko eta nazioarteko ezagutza- eta berrikuntza-eragileei.



Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute