Skip to main content
2026ko otsailaren 24a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua

Basque Circular Summit 2025 ekonomia zirkularrari buruzko Europa hegoaldeko kongresu handienak ospe handiko hizlariak baieztatu ditu ia edukiera osoarekin

Basque Circular Summit 2025 ekonomia zirkularrari buruzko Europa hegoaldeko kongresu handienak ospe handiko hizlariak baieztatu ditu ia edukiera osoarekin

Eredu zirkular baterako trantsizioak Europan dituen ondorioak aztertzeko bilduko diren industria eta ingurumen arloko ehunka profesional eta espezialistaren artean lehen mailako hizlariak egongo dira parte hartzen, hala nola Brenda Chaves, Janez Potocnik, Helena Viñes eta Monica Chao.

Brenda Chavez, Janez Potocnik, Helena Viñes eta Monica Chao dira Ihobek antolatutako Basque Circular Summit 2025eko programa osatzen duten izen propioetako batzuk

Lau hizlari horiek ekonomia zirkularraren etorkizunari zuzenean eragiten dioten funtsezko gaiak jorratuko dituzte, hainbat ikuspegitatik. Brenda Chaves kazetaria eta ikertzailea da, jasangarritasunean, kontsumoan eta kulturan espezializatuta, kontsumo kontzienteko hainbat libururen egilea, eta The Guardianen, El Paisen edo Carne Cruda programan kolaboratzen du. Janez Potocnik Baliabideen Nazioarteko Paneleko presidentekidea da. Beste funtzio batzuen artean, SYSTEMIQeko bazkidea eta pentsamenduan liderrak diren erakundeetako aholkularia da, hala nola Europako Baso Institutukoa. Lehenago, Europako Ingurumen komisarioa izan zen. Helena Viñes ekonomialaria da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko kontseilaria, EBko Finantza Iraunkorren Plataformako presidentea eta NBEko eta Europako Inbertsio Bankuko aditu taldeetako kidea. Monica Chao enpresa jasangarritasunean espezialista da, WASen (Women, Action and Sustainability) sortzailea, NH Hotel Groupen, IKEAn eta MAPFREn esperientzia exekutiboa du, eta hainbat negozio eskolatako irakaslea, esaterako, ESADEkoa e IEkoa.

Kongresu bat baino gehiago

Kongresua hiru gune nagusitan egituratzen da (FORUM, EXPO eta VILLAGE), bertaratuei ekonomia zirkularraren arlo guztietan esperientzia osatu eta murgiltzaile bat eskaintzeko.

Basque Circular FORUM ekonomia zirkularreko adituen eta erreferenteen topaketa foro gisa aurkezten da, enpresa jardueran jasangarritasuna integratzeko joera nagusiak azaltzeko eta eztabaidatzeko. Ildo horretan, BCS2025eko lehen eguneko osoko bilkura ekonomia zirkularraren arloko Europako lege eta arauen garapenean egindako aurrerapenei buruzkoa izango da. Horrela, jarduera sektore nagusiak eraldatzen ari diren zuzentarau eta erregelamendu berriak jorratuko dira.


Gainera, Europako Batzordeak argitaratu berri duen “Industria Garbiaren Itunaren” eragina aztertuko da, Europako enpresa ehunean jasangarritasuna bultzatuko baitu. Horrez gain, saio paralelo batzuetan beste gai batzuk landuko dira, esaterako, ontzien diseinua eta birziklapena, ehungintzaren industriako irtenbide jasangarriak, lehengai kritikoak, eraikuntza materialen sektorea, produktuaren pasaporte digitalaren inplementazioa eta onurak, edo konpontzeko eskubidea. Finantza erakundeek Europan ekonomia zirkularrago bat bultzatzen duten eragile gisa duten zeregina izango da kongresu honen bigarren eguneko osoko bilkuretako baten edukiaren ardatza. Bigarren osoko bilkuran ekonomia zirkularrean kontsumitzaileek duten zeregina eta kontsumo ereduak nola aldatu aztertuko dute. Saio paraleloetan greenreaningak hartuko du protagonismoa, eta toki erakundeen eta udalaz gaindiko erakundeen funtsezko rolak, hondakin, energia, mugikortasun eta hirigintza arloetan, besteak beste, dituzten eskumenengatik.

Jasangarritasun Korporatiboaren Txostenari buruzko Zuzentarau berria ere aztertuko da, 2025etik aurrera nahitaez betetzekoa izango baita. Zuzentarau horrek nabarmen handitzen du jasangarritasun txostena egiteko betebeharra duten enpresa kopurua, enpresa handiek eta ertainek ere txosten hori egiteko betebeharra izango baitute, eta ingurumen, gizarte eta gobernantza adierazleak (ESG) hedatzeko estandar berriak ezartzen ditu.

Basque Circular Summit 2025ean ehundik gora konponbide zirkular eta hogei bat stand dituen erakusketa bat egongo da

Azken egunean, osoko bilkurak teknologia garbien ezarpena bultzatzeaz jardungo du nagusiki, horretarako dauden tresna fiskaletan fokua jarriz, esaterako, Ihobek, EEEk eta SPRIk bultzatutako Teknologia Garbien Euskal Zerrendan, zeinari esker Euskadin kokatutako enpresek ekipoaren inbertsio kostuaren %30 kendu ahal izango du Sozietateen Zergaren kuotatik. Adimen artifizialaren aplikazioak ekonomia zirkularrarekin konbinatuta, aldaketa motor gisa; ekoberrikuntzak materialen eraginkortasunean; negozio eredu zirkularren aurkezpenak eta Climate&Circularity kalkulagailuaren aurkezpenak osatuko dute topaketa honetako eduki sorta zabala.

Zirkularitatearen saria

Kongresu honetan, hitzaldi zikloaz eta mahai inguruez gain, EXPO ere izango da. Merkatuan ezarritako ehundik gora konponbide zirkular (produktu eta zerbitzu) dituen erakusketa gunea da, eta horko konponbideek “Basque Circular BEST” Saria eskuratu ahal izango dute lau kategoria hauetako batean: produktua, zerbitzua, negozio eredua eta konponbide zirkularrena duen start-upa.

Azkenik, Basque Circular Summitek networkingerako VILLAGE gune bat izango du. Gune hori erakunde publikoek, enpresa-elkarteek, hezkuntza-sektoreak eta erakunde sozialek osatuko dute, ekonomia zirkularrean dauden gaitasunak ezagutu eta partekatzeko eta laguntza-sareak ezartzeko.

Apirilaren 3an Basque Circular BEST sariak banatuko dira

Basque Circular Summit 2025 kongresua Sitrak, Finlandiako Berrikuntza Funtsak eta mundu mailako erreferentzia erakundeak, sustatzen duen Ekonomia Zirkularraren Mundu Biltzarraren (WCEF) programa ofizialaren parte da.

Izena emateko epea zabalik dago, eta Basque Circular Summit 2025 kongresuaren saio guztietarako sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua. Izena kongresu osorako eman daiteke edo egun jakinetarako, eta www.basquecircularcummit.eus web orrian egin beharko da.

Informazio gehiago eta komunikabideen akreditazioa Prentsa Aretoan eskuratu daitezke.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute