Skip to main content
2026ko azaroaren 10a
  • Klima aldaketa

Brasilen hasi da COP30 goi-bilera klimatikoa, Estatuen finantziazio eta ekintza gehiagoren lortzeko xedearekin

COP30

Gaur hasiko da Belem-en, Brasilen, COP30, Nazio Batuek antolatutako Klimaren Goi-Bilera. Azaroaren 10etik 21era izango den Nazioarteko goi-bilera horretan Estatu kideetako munduko liderrak eta negoziatzaileak enpresa-liderrekin, gazteekin, komunitate zientifikoarekin, herri indigenekin eta gizarte zibilarekin bilduko dira, mundu mailako aurrerapena bultzatzeko, eta klima-ekintza globala, kolektiboa eta inklusiboa indartzeko ideiak eta jardunbide hobeak partekatzeko.

Azaroaren 10etik 21era munduko liderrak bilduko ditu Brasilgo Belem hirian herrialdeei klima-arloan anbizio handiagoa eskatzeko helburuarekin antolatutako goi-bilerak

Bidezko trantsizio energetikoa eta klimatikoa, biodibertsitatearen babesa eta lurraldearen erresilientzia, batez ere hiriguneetan, izango dira eztabaidatuko diren gaietako batzuk. Baina, zalantzarik gabe, eztabaidatuko diren funtsezko bi gaiak finantzaketarekin eta ekintzarako konpromisoekin daude lotuta.

Trantsizio energetikoaz, biodibertsitatearen babesaz eta hiri-erresilientziaz gain, finantzaketaz eta NDCez ere hitz egingo da, hau da, herrialde bakoitzak klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko dituen konpromisoez 

Ildo horretan, COP30 honetan NDCren txostenak nabarmenduko dira (Nationally Determined Contribution, ingelesezko siglengatik), horiek baitira herrialde bakoitzak klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko hartutako konpromisoak. Parisko Akordioaren esparruan sartzen dira, eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta klima-aldaketaren inpaktuen aurreko erresilientzia hobetzeko (lehorteak eta itsas mailaren igoera, esaterako) herrialdeek hitzartzen dituzten ekintzak deskribatzen dituzte. NDCak bost urtean behin eguneratu behar dira, asmo handiagoko helburuekin, asmo ahalik eta handiena lortze aldera, eta COP honetan arreta berezia jarriko zaie. 

Euskadik arretaz jarraituko ditu negoziazioak, eta berriro eskatuko du eskualdeen ahotsa kontuan hartzea, trantsizio energetiko eta klimatikoan funtsezko eragileak baitira

Euskaditik arretaz jarraituko ditu negoziazioak Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta berriro eskatuko du eskualdeen ahotsa entzutea eta aintzat hartzea trantsizio energetiko eta klimatikoan funtsezko eragile gisa.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan
2026ko uztailaren 8a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Zero Zabor Uretan 2026ko ekimenaren zortzigarren edizioa abian da, eta jarduera berriak eta topaketak izango dira Euskadiko hainbat portutan
2026ko ekainaren 30a
  • Klima aldaketa
BIK 2050 proiektu europar handi baterantz egiten ari da aurrera Bilboko itsasadarra klima-aldaketara egokitzeko