Skip to main content
2026ko ekainaren 6a
  • Tokiko jasangarritasun

Europako Itun Berdearen ekimen nabarmenenei buruzko jardunaldia

Europako Itun Berdearen ekimen nabarmenenei buruzko jardunaldia
Europako Batzordeak Europako Itun Berdea (EIB) onartu zuen agintaldiko lehen hilabetean, eta lehentasun hauek ezarri zituen: Europa klimari dagokionez neutroa den lehen kontinentea bihurtzea, ekonomia zirkularrean munduko lider bilakatzea, kutsadura ezabatzea, biodibertsitatea babestea eta trantsizio ekologikorako finantzaketa mobilizatzea. Lehentasun hori indartu egin da legegintzaldi honetan aurre egin behar izan zaien krisien, COVIDaren eta Ukrainako gerraren ondoren.

“Europako Itun Berdearen legegintza-balantzea: datorren arau-tsunamirako prest al gaude?” izenburupean, EAEko administrazioko eta ETEetako ingurumen arduradunek eta -teknikariek parte hartu duten online jardunaldia egin da.

Jardunaldia, euskal enpresetan ekonomia zirkularra sustatzera eta bultzatzera bideratutako Ekostegunak izeneko jardunaldi teknikoetako bat da.

Jardunaldian Itun Berdearekin erlazionatutako ekimen nabarmenenak aztertu dira, eta legegintza-ekimenez gain, estrategiak, ekintza-planak eta beste komunikazio batzuk ere jorratu dira.



Marta Marín Sánchezek, Euskadik Europar Batasunerako duen ordezkariak, azken osoko bilkura apirilaren 22tik 25era izan zuen Europako Parlamentuaren bederatzigarren legegintzaldiaren balantze legegilea egin eta etorkizunerako itxaropenak azaldu zituen.

Ihobeko Jose Mº Fernández Alcalák Europako Itun Berdearen legegintza-ekimen nagusiak eta Euskadirentzat dituen inplikazioak azaldu zituen bere hitzaldian.

Gainerako Ekostegunak bezala, aurkezpenak eta jardunaldiaren beraren grabazioa Ihoberen webguneko agendako programan egongo dira eskuragarri: www.ihobe.eus/agenda.



Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten