2026ko maiatzaren 7a
- Ekodiseinua
- Ekonomia zirkularra
Europar Batasunaren etiketa ekologikoak eta EMAS erregistroa duten erakundeek hazkundea sendotu dute Euskadin
Ekoetiketen kopuruak % 10 baino gehiago egin du gora Euskadin, eta EMAS ingurumen-kudeaketarako sistema duten erakundeen kopurua % 7 baino gehiago igo da
Euskal enpresen 448 produktuk izan dute Europako label hori, ingurumenaren aldetik errespetuzkoak diren produktuak eta zerbitzuak aitortzen eta identifikatzen dituena. Gainera, ehun bat erakunde daude erregistratuta EMASen, erakundeen ingurumen-portaera hobetzeko EBren mekanismoan.Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bi arlo horietan eskumena duen organoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren bidez, Ihobek lagunduta, eskaera horiek izapidetzeaz arduratzen baita.
Euskal enpresen Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa
Gaur egun 57 euskal konpainia daude sistemara atxikita 10 kategoria ezberdinetako 448 produkturekin. Etiketak ziurtatzen du irizpide ekologiko zorrotzak betetzen direla.
2023ari dagokionez, 45 produktu edo zerbitzuren bederatzi ziurtagiri kudeatu dira 8 enpresarentzat.
Produktuei dagokienez, Tisu paperak eta deribatuek 149 etiketa dituzte, eta hazkundea % 14.6koa izan da. Altzariek 104 etiketa dituzte, Pintura eta bernizek 58 (+% 23) eta Gainazal gogorrak garbitzeko produktuek, aipatutako Tisu paperarekin batera, etiketen % 81 biltzen dituzte.
Enpresei dagokienez, aipatzekoa da horien % 64 Ostatu turistikoen kategoriakoak direla eta % 10 Pintura eta bernizen kategoriakoak.
% 200etik gorako hazkundea azken hamarkadan
Azken hamarkadan, Europako etiketaren ezarpenaren hazkundea nabarmena izan da. Sistema horren bidez etiketatutako euskal enpresen produktuen kopuruak % 283 egin du gora eta ziurtagirien kopuruak % 239. Ildo beretik, atxikitako enpresen kopurua % 280 igo da.
Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 31ko katalogo ofizialen arabera, EAEko datuek, gainerako autonomia-erkidegokoekin alderatuta, erakusten dute Euskadiren pisu erlatiboak gora egin duela eta bigarren erkidegoa dela, bai etiketadun produktuei dagokienez, 448 (% 15), bai lortutako ziurtagirien kopuruari dagokionez, 61 (%19); aurretik duen bakarra Katalunia da 1.265ekin (% 42) eta 87rekin (% 28), hurrenez hurren.
Produktuen kategoriak kontuan hartuta, EAEk Espainian Altzariak kategorian ziurtatutako produktuen % 100 eta Ostatu turistikoen % 70 ditu. Era berean, Produktu kosmetikoen eta Paper grafikoaren kategorien buruan da, kategoria horien % 60 gaindituta.
Txostenaren arabera, gaur egun EBn etiketa ekologikoa duten EAEko produktuen kopurua Europan etiketa hori dutenen % 2,32 da, gutxi gorabehera.
EMAS Europako Ingurumen Kudeaketarako Sistema
Europako Ingurumen Kudeaketarako Sistemak (EMAS) euskal erakundeetan duen bilakaerak finkatzen eta hazten jarraitzen du, eta 14 jarduera-sektoretan daude eta ehun erregistrotik gora dituzte. 2023an, lau sektore ezberdinetako bederatzi erakunde berrik eman dute alta eta 31 EMAS erregistro berritu dira.
Administrazio publikoa eta Manufaktura-industria dira berriz ere erregistro gehien biltzen dituztenak, eta bien artean EAEko % 39 dituzte.
Estatu-mailan, erregistro gehien dituzten bost autonomia-erkidegoak Katalunia (239), Galizia (125), Madril (112), Kanariak (104) eta Euskadi (100) dira, eta erregistroen % 70 biltzen dituzte. Euskadi da bost horietan kopuruan eta ordezkagarritasunean gora egin duen bakarra.
Sektore batzuek presentzia handiagoa dute Espainiako EMAS erregistroetan. Horien artean EAEko Administrazio publikoa nabarmentzen da, bere sektoreko erregistro horien % 21etik % 30era igaro baita.
Euskal erakunde ugari dituzten beste sektore batzuk dira Informazioa eta komunikazioa, erregistroen % 21ekin, eta Eraikuntza, bere sektoreko erregistroen % 19 biltzen baititu.
Ingurumen-kudeaketari buruzko urteko txostenaren arabera, gure autonomia-erkidegoan lortutako 100 erregistroak Europako erregistro guztien % 2,47 dira.
Iturria:Ihobe
.png)