Skip to main content
2026ko irailaren 28a
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra

Euskadik ekonomia zirkularraren arloan aplikatzen dituen jardunbide onen berri emango die Europako eskualdeei

Euskadik ekonomia zirkularraren arloan aplikatzen dituen jardunbide onen berri emango die Europako eskualdeei

Irailaren 27tik 29ra bitartean ENCORE biltzarra egingo da Herbehereetako Gelderland eskualdean. Aurretik YouthCORE eta The Future of Us gazte-topaketak egin dira, eta horietan euskal gazteak aritu dira

Irekiera-ekitaldi ofiziala Herbehereetako ingurumen ministro Vivianne Heijnen-en eskutik egin zen. Ondoren ENCORE 2023 biltzarrean bi panel tematiko abiatu dira: bata Klima Aldaketara Egokitzeko EBren Misioari buruzkoa eta bestea ekonomia zirkularraren arloko EBko eskualdeetako jardunbide onei buruzkoa. Bigarren panelean Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok Euskadi ekonomia zirkularraren arloan buruzagi ari den proiektu nagusiak aurkeztu ditu. Hain zuzen ere, honako hauen berri eman du: ETE zirkularra - enpresa txikiei eta ertainei laguntzeko programa; Basque Ecodesign Center EAEko enpresa handiekin lankidetza publiko-pribatuan aritzeko ekimena; Europako ICEBERG proiektua, eraikuntzako eta eraispeneko materialak bigarren mailako materialen merkatua bultzatzeko erabiltzeari buruzkoa.



Botorekin batera honako hauek ere egon dira panelean: Helga Witjes, biltzarra egiten ari den Gelderland eskualdeko ingurumen ministroa; Madeleine Jonsson, Suediako Västra Götaland eskualdeko ingurumen ministroa; eta Ulla Holm, Danimarkako Central Denmark eskualdeko ingurumen ministroa.

Saioa amaitutakoan Arnhem-eko Adierazpena plazaratu da (Gelderland eskualdeko hiriburua da Arnhem). Bertan nabarmentzen da oso garrantzitsua dela nazioarteko eta eskualdearteko lankidetza neurri egokiak ezartzeko klima-aldaketari, bioaniztasunaren galerari eta ekonomia zirkularrerako trantsizioari aurre egiteko.

Hiru hamarkada sare-lanean


ENCORE (Environmental Conference of the Regions of Europe) 1993. urtean sortu zen bi urtez behin Europako eskualdeetako buruzagi eta arduradun politikoak lankidetzan aritzeko honako helburu hauekin: ingurumenaren arloko kezka nagusiez hitz egin, baterako jarrerak adostu, eta Batasunaren politiketan eragin, Europar Batasuneko agintariei eskualdeetako gobernuen iritzien berri emanez.

Gaur egun ENCORE sarean 122 eskualde-gobernu daude. Sarearen jardun-ildo nagusiak klima-aldaketa, ekonomia zirkularra eta bioaniztasuna dira.

Euskadi sortze beretik ari da ENCORE sarean; gaur egun Batzorde Exekutiboan dago, eta bertan iraungo du 2024ra arte. Sare honek Batasunaren ingurumenaren arloko politikak eskualdeetan eraginkortasunarekin aplikatzen laguntzen du.

Gazteek parte hartzea


ENCORE biltzarraren aurreko astean YouthCORE biltzarra egin dute sareko kideetako gazteek, eta horrez gainera trantsizio energetikoari eta ekonomia zirkularrari buruzko "The Future of Us” ekitaldia ere egin da. Aurtengo edizioan 500 pertsona baino gehiago aritu dira (hainbat arlotako enpresen ordezkariak, alderdi politikoen ordezkariak, ikerlariak eta gazteak) Europaren etorkizun jasangarriaz hitz egiten. Bi euskal ordezkari, María Lertxundi eta Mikel Llona, Euskadiko Gazteria Kontseiluko kideak, buru-belarri aritu dira.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Materialen hornidura segurtatzea, autosufizientzia handitzea eta europar produktu jasangarriak bultzatzea, Euskadiko ekonomia zirkularraren 2026rako gakoak