Skip to main content
2026ko azaroaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
  • Biodibertsitatea

Euskadik eskualdeen munduko sarerik handienean jarri du bere apustu energetikoa, eta 2022rako aurreikusitako energia berriztagarrien inguruko nazioarteko hitzorduak iragarri ditu

Euskadik eskualdeen munduko sarerik handienean jarri du bere apustu energetikoa, eta 2022rako aurreikusitako energia berriztagarrien inguruko nazioarteko hitzorduak iragarri ditu
Euskadi aliantza horren batzorde exekutiboko kide da, eta, horregatik, Arantxa Tapia sailburuak azken urteetan lortutako ekintza eta emaitza nagusien berri eman du, eta etorkizuneko energia garbiak sortzearen aldeko apustua eta Net Zero Super Kluster industrialaren ekimena azaldu ditu. Ekimen hori joan den ostegunean ofizialdu zen, Nazio Batuen eta Munduko Ekonomia Foroaren (WEF) ekitaldi ofizial batean.

Klima-aldaketaren mehatxuei erantzuteko ekintzen % 80 eskualdeek eta tokiko erakundeek gauzatzen dituztenez, Under 2 Aliantzak adierazi du beharrezkoa dela estatuen politikek sentsibilitate handiagoa izatea tokiko erakundeekiko, eta finantzaketa-politika bat erraztea, eskualdeek klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko motore gisa duten zeregina indartzen laguntzeko.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak zuzendu du batzarra, eta kontseilaria harekin hitz egiteko aukera izan du.

Batzorde exekutiboa egin eta batzarra hasi bitartean, Tapiak bilera egin du Michael Matheson Eskoziako Net Zero, Energia eta Garraioko Kabineteko idazkariarekin (Eskoziako ministroa). Eskoziako Gobernuak 2022an Euskadin egingo diren energiaren nazioarteko bi hitzorduetara joateko gonbidapena helarazi du sailburuak, Wind Europe Azokara (apirilean BECen) eta ICOEra, 2022ko itsas energien nazioarteko kongresurik handienera (urrian Kursaalen) joateko.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 20a
  • Biodibertsitatea
Eusko Jaurlaritzak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta SEO/BirdLife-k Vitoria-Gasteizko berdeguneetako bioaniztasuna aurkezten dute, hurbileko natura berraurkitzeko gonbidapena
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan