Skip to main content
2026ko otsailaren 4a
  • ESG

Ihobek bere erakunde hornitzaileen lana nabarmendu du: “funtsezkoa da gure helburuak lortzeko eta jarduera arloak ugaltzeko”

2026ko Kontratazio Plana

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko ingurumena kudeatzeko Ihobe sozietate publikoak Erakunde Hornitzaileen Foroaren beste edizio bat antolatu du, alegia, bere erakunde hornitzaileekin batera estrategiak eta prozesuak garatzea helburu duen topaketa.

Topaketa Ihoberen Bilboko egoitzan egin da, eta irekiera ekitaldian ehun erakunde inguruk parte hartu dute. Alexander Boto sozietate publiko horretako zuzendari nagusiak azpimarratu du enpresa hornitzaileen ekarpena “funtsezkoa” izan dela Ihobek “2025ean bere helburuak lortzeko. Gainera, jarduera arloak ugaltzeko aukera eman digu, bai eta produktu eta zerbitzuen katalogoa handitzeko aukera ere”, nabarmendu du. 

Eusko Jaurlaritzako ingurumena kudeatzeko sozietate publikoak bere erakunde hornitzaileak bildu ditu 2026ko Kontratazio Plana aurkezteko, eta, hala, elkarrekin lan egiteko estrategiak eta prozesuak garatzen jarraitzeko

2026ko Kontratazioa Plana

Foroan, Ihoberen 2026ko Kontratazio Plana aurkeztu da. Planak aurreikusten du Ihoberen jarduera esparru guztiekin lotutako 48 lizitazio publiko egitea –bai ingurumenekoak, bai korporaziokoak–, denen artean 8 milioi euro inguruko balioa dutenak.

Botok 2025ean sozietate publikoak lortutako mugarri handiak errepasatzeko aprobetxatu du, eta horien artean, Basque ESG ekimena abian jarri dela nabarmendu du, hots, Euskadiko enpresa txiki eta ertainen artean jasangarritasunari buruzko ebaluazio eta informazioa zabaltzeko helburua duen proiektu eraldatzailea. “2026ko funtsezko proiektuetako bat izango da, gure asmoa baita urtea amaitu aurretik 500 ETE ekimen honetan sartzea”, ziurtatu du.

Ehun erakunde inguruk parte hartu dute Bilbon egin den foroan

Gainera, KAIA ekimenaren esparruan egindako lanei balioa aitortu die, Euskadin klima aldaketara egokitzeko sei proiektu gauzatzen ari baitira; halaber, aurten bertan amaituko den LIFE URBAN KLIMA 2050 proiektuak egindako lanen garrantzia ere nabarmendu du.

Erakunde hornitzaileei inkesta

Enpresa eta profesional hornitzaileen gogobetetze maila ebaluatzeko, Ihobek horien iritzia jaso du inkesta baten bidez, hornitzaileen behar estrategikoak identifikatzeko eta sozietate publikoaren kontratazio prozesuei eta sektoreko enpresa eta profesionalekin duen harremanari buruzko informazioa jasotzeko. 

Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak 2025ean erakunde horiek egindako lana nabarmendu du

Ihoberekin kontratuak dituzten erakundeei eta etorkizunean egiteko asmoa dutenei irekita dago inkesta. Inkestari erantzuteko, informazio honetan jasotako QR kodea erabili beharko da. 


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko otsailaren 20a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du euskal industriak BasquESG ekimenari atxikitzeko deialdia
2025eko abenduaren 23a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak euskal industriek BasquESG ekimenarekin bat egiteko deialdia ireki du, Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuaren bidez
2025eko azaroaren 24a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko