- Tokiko jasangarritasun
Garapen jasangarrirako tokiko politika publikoen ebaluazioa eta jarraipena egiteko 12. Programan izen-ematea zabalik
Udalsarea 2030ek "garapen jasangarrirako tokiko politiken Ebaluazioaren eta Jarraipenren Programa"ren edizio berri bat jarri du martxan, honen bitartez, parte hartzen duten erakundeek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jasotzeko aukera dutelarik. Zerbitzu honen helburua da udalerriak ondorengo prozesuetan lagundu eta gidatzea: 2030 Agendaren eta/edo tokiko Klima eta Energia Planen ebaluazioan, garapen jasangarrirako adierazleen kalkuluan eta Berotegi Efektuko Gasen kalkuluan (bai udalerriarenak, bai erakundearenak).
Prozesu horiek e-mugi deritzon online aplikazioaren eta Ihobek garatutako BEG Inbentarioa eta Karbono-Aztarna kalkulatzeko tresnen bidez gauzatzen dira, hauek Udalsarea 2030 osatzen duten udalerrien eta eskualde-erakundeen eskura daudelarik.
E-mugi online aplikazio informatiko bat da, Udalsarea 2030ek udalen eta sareko eskualdeko erakundeen eskura jartzen duena, garapen jasangarriekin eta politika publikoen ebaluazioarekin konprometitutako toki-erakundeen jasangarritasun-planen kudeaketa eta jarraipena errazteko eta eta horiek gizarteari jakinarazteko, udalerriaren plangintzara egokitutako jasangarritasun-adierazleen sistema bat eratzea ahalbidetuz.
E-mugi aplikazioari esker, udalerri bakoitzak tokiko jasangarritasunari lotutako tokiko ekintza-planei buruzko informazio guztia sar dezake, ikuspegi integral batetik, alderdi sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta gobernantzakoak kontuan hartuta.
Interesa duten erakundeek informazio gehiago nahi izanez gero, e-maila bidali dezakete helbide honetara: udalsarea2030@ihobe.eus
Iturria:Ihobe