Skip to main content
2025eko urriaren 30a
  • Hondakinak

Hondakin elektriko-elektronikoen murrizketa, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko 2025eko Europako Astearen helburua

EWWR

Azaroaren 22tik 30era Eusko Jaurlaritzak bat egin du aurten ere Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin (EWWR). Ekimen hau Europako Batzordeak sustatu du, eta Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, koordinatu du Euskadin. Edizio honetan, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen sorrera (TEEH) izango da ardatza, Europan azkarren hazten ari den hondakinen fluxuetako bat.

2022an Euskadin 60.587 tona tresna elektriko eta elektroniko merkaturatu ziren

"Konektatu balioarekin, deskonektatu hondakinetik" lelopean, kanpainak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu mota horretako hondakinek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz, besteak beste, telefono mugikorrak eta ordenagailuak, hozkailuak eta lanparak

2022an 62 milioi tona TEEH sortu ziren mundu osoan. Euskadin 60.587 tona tresna elektriko eta elektroniko merkaturatu ziren, baina 15.239 tona bakarrik bildu ziren hondakin gisa. Horietatik % 82,1 balorizatzea eta % 76,8 birziklatzea edo berrerabiltzea lortu zen.

2009an EWWRri atxiki zitzaionetik, Euskadi lurralde aktiboenetako bat izan da eta 2.000 ekintza baino gehiago sustatu baititu

2025eko Euskadiko Hondakinen Prebentzioaren Europako Asteak administrazio publikoak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak eta herritarrak azaroaren 22tik 30era sentsibilizazio-ekintzak garatzera gonbidatzen ditu. Proposamenen artean tailerrak, erakusketak, informazio-kanpainak, hondakinen bilketa edo garbiketa komunitarioak egon daitezke. Parte hartzeko, azaroaren 9a baino lehen, ekintzaren deskribapen labur bat bidali behar da helbide elektroniko honetara: ewwr@ihobe.eus

Euskadin gauzatzeko jasotzen diren ekimen guztien artean kategoria bakoitzean nabarmenenak aukeratuko dira, 2025eko abenduan aintzatespen publikoa jasoko dutenak. Hautagaitza horiek Euskadi ordezkatuko dute 2026ko ekainean egingo diren Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko Sarietan

Ekimen horrekin batera, Ihobe sozietate publikoak Let's Clean Up Euskadi! kanpaina ere bultzatzen du. Kanpaina honek espazio naturalak garbitzeko ekintzak sustatzen ditu, hondakinen pilaketari aurre egiteko

2009an EWWRri atxiki zitzaionetik, Euskadi lurralde aktiboenetako bat izan da, 2.000 ekintza baino gehiago sustatu baititu. 2024an 225 proposamen jaso ziren eta Bizkaiko Foru Aldundiak Europako saria jaso zuen Administrazio Publikoen kategorian

Horrez gain, eta ekimen horrekin batera, Ihobe sozietate publikoak Let's Clean Up Euskadi! kanpaina ere bultzatzen du. Kanpaina honek espazio naturalak garbitzeko ekintzak sustatzen ditu, hondakinen pilaketari aurre egiteko. Kanpaina honetan parte hartu nahi duten erakundeek izena eman dezakete Ihoberen webgunearen bidez, bai eta material lagungarriak eta gida praktikoak lortu ere, euren bilketak errazago antolatzeko.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko azaroaren 26a
  • Hondakinak
  • Ingurumen-plangintza
Josu Bilbao, Ingurumeneko Sailburuordea: “gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”
2025eko azaroaren 21a
  • Hondakinak
  • Herritarren ekintza
Hondakinen Prebentziorako 2025eko Europar Astea hasi da Euskadin, hondakin elektriko eta elektronikoetan arreta jarriz
2025eko urriaren 22a
  • Hondakinak
“Puntu ona”: SIGREren kanpaina, umorea, osasuna eta ingurumena uztartzen dituena
2025eko uztailaren 29a
  • Hondakinak
Eusko Jaurlaritzak, Ecovidriok eta Ecoembesek “Birziklapen Istorioak” kanpaina aurkeztu dute, ontziei bigarren bizitza emateko eta Euskadi birziklapenean aitzindari izaten jarraitzeko